Juan Ignacio Pérez Iglesias

zientzia dibulgatzailea

Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, Espainia, 1960) 1986tik biologian doktorea da, fisiologian katedraduna eta 2004etik 2009ra bitarte Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea. Aurretik ere Pello Salabururekin euskara errektoreorde izan zen. Kultura Zientifikoa katedraren arduraduna da, non zientzia dibulgatzeko lau blog sortu dituzten (Zientzia Kaiera, Cuaderno de Cultura Científica, Mujeres con ciencia eta Mapping Ignorance) 2010etik[1]. 2008ko maiatzaren 22an unibertsitateko hauteskundeak galdu zituen hautagai bakarra izanda ere. Arautegiak garai hartan exijitzen zituen boto kopurua lortu ez zituelako[2]. Geroago arautegia aldatu zen horrelakorik ez errepikatzeko.

Juan Ignacio Pérez Iglesias


Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

2004 - 2009
Manuel Montero García - Iñaki Goirizelaia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Ignacio Pérez Iglesias
JaiotzaSalamanca, 1960 (63/64 urte)
HerrialdeaBizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

juanignacioperez.net
Twitter: Uhandrea Inguma: juan-ignacio-perez-iglesias Edit the value on Wikidata

Ikerkuntzari dagokionez, itsas animalien fisiologian garatu du bere ikerketa jarduna, hainbat ikerketa proiektutan parte hartu duela.

Leioako Zientzia Fakultatean ikasi zuen biologia. Doktorego-tesian molusku bibalbioak aztertu zituen, ea zelan erabiltzen duten energia, hazteko edota ugaltzeko.[3][4] Unibertsitatean egindako lanarekin batera, bere zientzia-dibulgazioan egindako lana goraipatu egin da.[5]

Aitzindaria euskarazko biologian

Pérez Iglesias aitzindarietako bat izan zen biologian euskarazko testu-liburuak eta materialak idazten. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen besteak beste hauekin: Jesus Mari Txurruka, Martxel Aizpurua, Kepa Altonaga, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi, Maider Etxaide, Ana Isabel Puente, Jaione Ezkurdia edo Koldo Núñez-Betelu. Anelidoak eta talde anelidianoak izeneko liburua argitaratu zuen 1982an Kepa Altonaga, Jon Benito Iza, eta Juan Carlos Odriozolarekin Udako Euskal Unibertsitatean.[6][7] Eta hurrengo urtean Moluskuak izeneko liburua Kepa Altonagarekin bakarrik. Azkenaldian Animalien aferak liburua argitaratu zuen 2011n Begoña Urrutiarekin UPV/EHUn.[8]

Idazlanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak euskaraz idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira,[9] besteak beste 4 liburu eta 13 artikulu.

Goian aipatutako liburuaz gain Unibertsitateaz eta zientziari buruz beste liburu hauek idatzi ditu

  • Juan Ignacio Pérez Iglesias. y Pello Salaburu (2003) Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur (La Universidad y la sociedad vasca, hoy. Pamplona: Pamiela, ISBN 84-7681-370-8, 240[10]

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak