Juantxo Koka

esku huskako pilotaria
Koka
Izen osoa:Juan de la Coca Perez
Jaiotza data:1973ko martxoaren 18a (51 urte)
Jaioterria:Altza, Donostia (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Postua:Aurrelaria
Altuera:1,86 m
Pisua:90 kg
Debutatze data:1993ko martxoaren 7a
Debutatze pilotalekua:Astelena pilotalekua
Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koka (argipena)».

Juan de la Coca Perez, pilota arloan Juantxo Koka izen-deiturez ezaguna (Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1973ko martxoaren 18a) esku huskako pilotari profesional ohia da, 2003ko txapelduna izan zen Binakako Txapelketa Nagusian, Ruben Beloki lagun zuela.[1]

Aurrelari jokatzen zuen. Estatistika ofizialetan jasota dagoenez, 1,86 metro luze da, eta 90 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1993ko martxoaren 7an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan. 1997an bigarren mailako buruz buruko txapela irabazi zuen. Garaipenik handiena 2003an lortu zuen, Ruben Beloki lagun zuela Binakako Txapelketa Nagusia irabazi baitzuen. 2009an Asegarce enpresak ez zion kontratua berritu, eta Garfek fitxatu zuen.[2]

Kirol lorpenak

Profesionaletan:

Amateurretan:

  • Diario Vasco torneoko bigarrena: 1991
  • Elgetako lau eta erdiko torneoko bigarrena: 1991

Binakako txapelketa nagusiko finalak

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantoakPilotalekua
2003Koka - BelokiOlaizola II.a - Pascual22-15Atano III.a

Bigarren mailako buruz buruko finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaTantoakPilotalekua
1997KokaGoñi II.a22-20Atano III.a

Erreferentziak