Juliotar Alpeak

Juliotar Alpeak[1] (eslovenieraz: Julijske Alpe; italieraz: Alpi Giulie; alemanez: Julische Alpen; friulieraz: Alps Juliis) Juliar Alpe eta Aurrealpeen azpisekzio bat dira. Italia ipar-ekialdetik Esloveniaraino hedatzen dira: han, Triglaven, 2.864 metroko altueraraino altxatzen dira. Izena Julio Zesarren omenezkoa da: izan ere, inguru horietarako domeinua egun euren oinean Cividade del Friuli izena jasotzen duen Forum Julii municipiuma sortuz ezarri zuen. Hegoaldeko Kareharrizko Alpeen zati da. Juliotar Alpeen zati handi bat Triglav Parke Nazionalaren barnean dago.

Juliotar Alpeak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTriglav
Garaiera2.864 m
MotaAlpine subsection (en) Itzuli
Luzera93 km
Zabalera63 km
Azalera4.400 km²
EponimoaJulio Zesar
Geografia
Map
Koordenatuak46°22′N 13°49′E / 46.37°N 13.82°E / 46.37; 13.82
MendikateaJulian Alps and Prealps (en) Itzuli
Estatu burujabe Eslovenia
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario

Italiako Alpeetako ur banalerroaren ekialdeko azken muturra da. Juliotar Alpeak Tarvision abiatzen dira, Monte Santo di Lussari, Jôf di Montasio eta Jôf Fuarteko mendiguneekin. Passo del Predilen ondoren esloveniar lurraldean sartzen dira (zisalpetar aldea italiarra izan zen Venezia Juliaren barnean 1947 arte). Inguru hartan, Triglav (italieraz Monte Tricorno), Monte Re eta Monte Nevoso mendiguneak daude.

Sailkapena

1926ko Alpeen banaketak mendi talde horiek 20. atalean sartzen zuen, honela azpibanatua:

  • Iparraldeko Juliotar Alpeak
  • Goi Karso
  • Korniolar Karso

AVEak Juliotar Alpeak Ekialdeko Alpeen 58. taldea izenaz definitu zituen, eta Is SOIUSAko Juliotar Alpeak, Juliotar Aurrealpe eta Mendebaldeko Esloveniar Aurrealpeekin alderatzen den hedadura dute.

SOIUSAren arabera, Juliar Alpeak, Juliotar Aurrealpeekin batera, Hego-ekialdeko Alpeen atal bat dira. SOIUSAk, gainera, Juliar Alpeak honela sailkatzen ditu:

  • Zati handia: Ekialdeko Alpeak
  • Sektore handia: Hegoekialdek Alpeak
  • Sekzioa: Juliotar Alpe eta Aurrealpeak
  • Azpiatala: Juliotar Alpeak
  • Kodea: II/C-34.I

Mugak

Juliotar Alpeek muga hauek dituzte:

  • Ipar-ekialdean, Karavankeekin (Karintia eta Esloveniako Alpeetan) eta Radeceko pasabideak bananduta.
  • Hego-ekialdean, Mendebaldeko Esloveniar Aurrealpeekin (Esloveniar Aurrealpeetan) eta Collepietroko pasabideak banandua.
  • Hego-mendebaldean, Juliotar Aurrealpeekin (alpetar sekzio berean) eta Sella Carnizzak banandua.
  • Mendebaldean, Karniar Aurrealpeekin (Gail eta Karniar Alpeetan) eta Canal del Ferrok banandua.
  • Ipar-mendebaldean, Karniko Alpeekin (Gail eta Karniako Alpeetan) eta Sella di Camporossok banandua.

Erloju orratzen norabidean biratuz, muga geografikoak honakoak dira: Sella di Camporosso, Radece pasabidea, Sava Dolinka ibaia, Selška Sora errekastoa, Collepietro pasabidea, Valle della Baccia, Tolmino, Isonzo ibaia, Uccea errekastoa, Sella Carnizza, Val Resia, Canal del Ferro, Val Canale, eta, berriz ere, Sella di Camporosso.

Azpibanaketa

SOIUSaren arabera, Juliotar Alpeak bost supertalde eta hamabi taldetan banatuta daude:

  • Jôf Fuârt-Montasio Mendikatea (A)
    • Jôf Fuârt taldea (A.1)
      • Jôf Fuârt azpitaldea (A.1.a)
      • Riobianco azpitaldea (A.1.b)
    • Montasio taldea (A.2)
      • Montasio azpitaldea (A.2.a)
      • Monte Cimone azpitaldea (A.2.b)
      • Costiera Jôf di Dogna-Monte Piper-Jôf Miezegnot (A.2.c)
  • Canin Mendikatea (B)
    • Canin taldea (B.3)
      • Monte Leupa azpitaldea (B.3.a)
      • Cima del Lago azpitaldea (B.3.b)
      • Monte Canineko korapiloa (B.3.c)
      • Costiera del Monte Sart (B.3.d)
      • Costiera del Monte Guarda (B.3.e)
  • Mangart-Jalovec Mendikatea (C)
    • Mangart taldea (C.4)
      • Bucher dortsala-Picco di Mezzodì (C.4.a)
      • Nudo del Mangarteko korapiloa (C.4.b)
      • Ponzeko dortsala (C.4.c)
    • Jalovec-Bavški Grintavec taldea (C.5)
      • Jaloveceko korapiloa (C.5.a)
      • Loska stenako dortsala (C.5.b)
      • Pelciko dortsala (C.5.c)
      • Bavški Grintaveceko dortsala (C.5.d)
      • Dorsal delle Mojstrovke (C.5.e)
  • Škrlaticako Mendikatea (D)
    • Grupo Prisank-Razor taldea (D.6)
    • Škrlatica taldea (D.7)
      • Škrlaticako korapiloa (D.7.a)
      • Montes de Martuljekeko mendiak (D.7.b)
  • Triglaveko mendikatea (E)
    • Triglav taldea (E.8)
      • Triglaveko korapiloa (E.8.a)
      • Lepo Spicje-Komenske gore azpitaldea (E.8.b)
      • Montes de Stara Fuzina mendiak (E.8.c)
    • Pokljuka-Mežakla taldea (E.9)
      • Montes de la Pokljuka Mendiak (E.9.a)
      • Costiera de la Mežakla (E.9.b)
  • Cadena Nero-Tolminskikuk-Rodica Mendikatea (F
    • Montes inferiores de Bohinjeko behe mendiak (F.10)
      • Dorsal Bogatin-Vogel dortsala (F.10.a)
      • Rodica-Črna prst dortsala (F.10.b)
      • Možiceko dortsala (F.10.c)
    • Monte Nero taldea (F.11)
      • Nudo del Monte Neroko korapiloa (F.11.a)
      • Costiera del Polovnik (F.11.b)
    • Grupo Ratitovec-Jelovica taldea (F.12)
      • Ratitoveceko azpitaldea (F.12.a)
      • Jelovicako azpitaldea (F.12.b)

Tontorrak

Juliotar Alpeetako tontorrik garrantzitsuenak honakoak dira:

#MendiaGaraieraHerrialdea
1Triglav (it: Monte Tricorno)2.864 mEslovenia
2Jôf di Montasio (sl: Montaž)2.755 mItalia
3Škrlatica2.740 mEslovenia
4Mangart2.679 mEslovenia
5Jôf Fuârt (sl: Viš)2.666 mItalia
6Visoki Rokav2.646 mEslovenia
7Jalovec (it: Monte Gialuz)2.645 mEslovenia
8Veliki Oltar2.621 mEslovenia
9Razor2.601 mEslovenia
10Monte Canin (sl: Kanin)2.587 mItalia
11Kanjavec (it: Cima delli Agnelli)2.569 mEslovenia
12Prisojnik2.547 mEslovenia
13Prestreljenik (it: Monte Forato)2.500 mEslovenia
14Špik2.472 mEslovenia
15Tošc2.275 mEslovenia
16Krn (it: Monte Nero)2.244 mEslovenia
17Rombon (it: Monte Rombon)2.207 mEslovenia
18Monte Rosso (sl: Batognica)2.163 mEslovenia
19Jof di Miezegnot (sl: Poldnašnja špica)2.087 mItalia
20Cima del Cacciatore2.071 mItalia
21Monte Re (sl: 'Kraljevska spica )1.912 mItalia
22Monte Santo di Lussari (sl: Svete Višarje)1.790 mItalia
  • (it:) italierazko izena, (sl:) eslovenierazko izena

Mendi pasabideak

Juliar Alpeetako mendi pasabide garrantzitsuak honakoak dira:

  • Vršič pasabidea, 1.611 metro. Sava eta Soča ibaien haranekin lotzen du. Esloveniako mendaterik garaiena da.
  • Passo Predil (Villach/Beljaketik Tarvisio/Trbiže bidez Gorizia/Goricaraino. 1.156 metroko altueran dagoen asfaltaturiko bidea.
  • Hrušica pasabidea/Birnbaumerwald (Ljubljanatik Gorizia/Goricaraino) 883 metroko altueran dagoen asfaltaturiko bidea.
  • Saifnitz edo Passo Pontebba/Tabeljski Prelaz (Villach/Beljaketik Tarvisio/Trbiž eta Pontebba/Tablja bidez Udine/Videmeraino). Trenbidea, asfaltaturiko errepidea eta autopista 797 metroko altueran.

Iruditegia

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak