Kanpezu

Arabako udalerria

Kanpezu (ofizialki Campezo / Kanpezu) Arabako ekialdeko udalerri bat da, Arabako Mendialdeko nagusia. Gasteiztik 38 bat kilometro hego-ekialdera dago.

Kanpezu
 Araba, Euskal Herria

Kanpezuko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Mendialdea
Izen ofiziala Campezo / Kanpezu
AlkateaIbernalo Basterra Txasko (KAIXO)
Posta kodea01110
INE kodea01017
Herritarrakanpezuar
Kokapena
Koordenatuak42°41′12″N 2°22′12″W / 42.6868°N 2.3699°W / 42.6868; -2.3699
Map
Azalera85,02 km2
Garaiera600 - 1.414 metro
Distantzia38 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.072 (2023)
−22 (2022)
alt_left 494 (%46,1) (%50,9) 546 alt_right
Dentsitatea0,01 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,02
Zahartze tasa[1]% 24,63
Ugalkortasun tasa[1]‰ 70,09
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80 (2011)
Genero desoreka[1]% 11,32 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 12,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,14 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 11.2 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.campezo.org

Izena

Udalerria oraingo lur-eremuarekin 1965ean sortu zen, Santa Cruz de Campezo izenez; Santikurutze bera beste hiru udalerrirekin fusionatu zen, Antoñana, Oteo eta Orbiso herriekin hain zuzen ere. Franco hil eta gero izen horren bertsio elebiduna zenbait urtetan erabili ostean 1996ko apirilaren 11n Kanpezu izena hartu zuen.

Jatorrizko toponimia ia guztiz erromantzea du eskualdeak, kontraste argia eginez ondo-ondoan dituen Arraia edo Haranarekin, non toponimia alderantziz den ia guztiz euskalduna. Haranari, Kanpezutik, El Valle esaten diote 21. mendean ere[4].

Geografia

Arabako Mendialdeko eskualdean, Kanpezuk korridore baten lekua egiten du, Gaztelako eta Nafarroako lurren artean[4].

Ingurune naturala eta klima

Erliebe menditsukoa da Kanpezuko udalerria, haren iparraldean Kodesko mendilerroa dagoela. Udalerriaren eremu txiki bat Izkiko Natura Parkearen zati da.

Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.

Udalerri mugakideak

Historia

Santikurutze Kanpezu 1956an

Kanpezu udalerriak garrantzi estrategiko militarra izan zuen, Nafarroako Erresumaren mugak defendatzen baitzituen Gaztelako Erresumaren erasoen aurrean. Hala erakusten du Antoñanako hiribildu harresidunaren sorrerak.

Santikurutze Kanpezun bazen judutegi bat, 1474ko zerga-agirietan jasoa.

Ekonomia

Banaketa administratiboa

Bost herrik osatzen dute Kanpezuko udalerria:

Kanpezuko herriak

Demografia

Kanpezuko biztanleria
1960 arteko datuak Santikurutze Kanpezukoak dira, udalerrien batuketa egin baino lehenagokoak.
Datu-iturria: INE

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Kanpezun»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Kanpezuko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

ZinegotziakBoto kopurua
KAIXO
7 / 9
418 (% 70,85)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 9
142 (% 24,07)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
30 (% 5,08)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Kanpezuko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[5]
Eduardo Quintana Saenz[5][6]19791983Zentro Demokratikoaren Batasuna
Francisco Javier Saenz de Ugarte Quintana[5][6]19831987Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala
Miguel Angel Saenz Romero[5][7]19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Joaquin Trespalacios Beiztegui[5][6]19911995Eusko Alkartasuna
Miguel Luis Garcia de Acilu Martinez de Antoñana[5]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Miguel Luis Garcia de Acilu Martinez de Antoñana[5][8]19992003Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Aitor Aguinaga Legorburu[5]20032007Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Aitor Aguinaga Legorburu[5][9][10][11]20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Esteban Garcia Campijo[5][12]20112015Euzko Alderdi Jeltzalea
Ibernalo Basterra Txasko[5][13][14]20152019KAIXO[15]
Ibernalo Basterra Txasko[5][13][16][17][14]20192023KAIXO[15]
Ibernalo Basterra Txasko[17][14][18][15]2023JarduneanKAIXO[15][19]

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
6Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza)Lizarra
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
19aAlda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñanaAlda
Santikurutze
19bSantikurutzeBernedoAngostinaKintaDurruma KanpezuBujandaSantikurutze

Azpiegiturak

Kultura

Jaiak

  • Bujandan:
    • Uztaileko lehen asteburuan, San Fausto erromeria.
  • Santikurutze Kanpezun:
    • Inauteri-asteartean, Toribioren epaiketa.
    • Iraileko lehen asteburuan, herriko jaiak.
  • Orbison:
    • Ekaineko lehen asteburuan, herriko jaiak.
    • Abuztuaren erdialdera, Orbisu Euskaraz jaia.

Ondasun nabarmenak

Kanpezuar ezagunak

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa