Kapilduiko radarra

Kapilduiko radar meteorologikoa Euskalmet euskal meteorologia agentziak ekaitzak iragartzeko Kapildui mendian (Arluzean, Araban) instala zuen radarra da. 2005eko urriaren 20an inauguratu zuten.

Kapilduiko radarra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArluzea
Historia eta erabilera
Data2005eko urriaren 20a -
KudeatzaileaEuskalmet
Arkitektura
Dimentsioak58,8 (altuera) m

Radarraren dorreak 58,8 metroko altuera du. Dorrea 8 modulu zilindrikoz osatua dago, zilindro bakoitzak 4,5 eta 6 metro arteko diametroa du eta radomoak, berriz, 9,2 metrokoa. Radomoaren barruan, 6 metroko diametroa duen radar parabolikoa dago. Radarraren transmisorea Klystron teknologiakoa da, C bandan (5.6 GHz) dabil eta 400 kilometroko erradioa fidagarritasunez aztertzeko gai da. Horrez gain, 250 km/h-ko arteko haize-boladekin lan egiteko prestaturik dago.[1]

Xehetasunak

Selex-Gematronik (Selex-Gematronik, 2005b) enpresaren Meteor 1500C Doppler Meteorologia Radar Duala erabiltzen dute[2]. Sistemak erreflektibitateari, erreflektibitate diferentzialari eta haize-eremuei buruzko informazioa ematen du 10 minutuero.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak