Euskalmet

Euskal Meteorologia Agentzia

Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentzia Eusko Jaurlaritzaren meteorologia agentzia da. Gasteizko Miñaoko teknologia parkean du egoitza. Bere zereginak, Euskal Herria osorako eguraldiaren prebisio eta mapak, prezipitazio, tenperatura eta radarren datuak eskeintzea dira. Horrez gain, itsasoaren egoera eta bost egunerako iragarpenak ere ematen ditu.

Euskalmet
Datuak
Motaerakunde publikoa eta meteorological service (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1990eko ekainaren 19a
webgune ofiziala
Twitter: Euskalmet Youtube: UCt6wuc7cfsc6GgQO9HEl-nQ Edit the value on Wikidata

Bere webgunean Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banaturiko estazio meteorologikoetako datuak kontsulta daitezke. Euren artean, jausitako prezipitazio, neurturiko tenperatura eta atmosferako hodeien egoera. Datuok hamar minututako maiztasunarekin eguneratzen dira. 2005an Euskalmetek prezipitazioen intentsitatea aztertzeko radar bat ezarri zuen Arabako Kapildui mendian.

Estazio meteorologikoak

Munduan zehar estazio meteorologiko asko dago, sistematikoki denak sartuta ez daude ere, Wikidatan 12.531 estazio agertzen ziren 2023ko apirilean.[1]

Euskal Herriko estazio meteorologikoak

Huek dira EUSKALMET-ek 2023ko apirilean zituen 69 estazioak:[2][3]

Abadiño (Mendiola) (1070), Agurain , Aia -Laurgain ((1035U)), Alli (Larraun) (9271A), Altsasu (9269), Amillao (9179U), Amurrio (ikastetxea) (1060), Araka (9085C), Arano (Arranbide kalea) (1020I), Arantzazu (1046), Arantzazu II (1075E), Areso -Gerenoenea (1033E), Aretxabaleta (Urkulu) (1048), Arkaute (9086), Arronitz (9182I), Artikutza 102(1), Artzentales (1083), Ategorrieta (Donostia) (1024), Azpirotz (Cia etxea) (1029C), Balmaseda (1078E), Bera (1010U), Berastegi,[4] Bergara (Albitxu) (1049), Bertizko jaurerria (1002E), Betelu (1029E), Bilbo (aireportua) (1082), Derio (Neiker) (1081U), Doneztebe (1006), Eibar (Proben bankua) (1050), Elgeta (Aixola) (1049O), Ermua (1049U), Errenteria (Añarbeko urtegia) (1021E), Eskalmendi (9084U), Etxalar (1009), Foronda -Txokiza (9091O), Galbarra (9178H), Galea lurmuturra (golf) (1059), Gauna (9082T), Genevilla (9176U), Goizueta (1020), Goñerri (9275B), Guardia (9146I), Hondarribia (Aireportua) (1014), Igeldo (Donostia) (1024E), Iguzkitza (9178O), Irurtzun (9274U), Izarra (9072G), Kabrega 917(1C), Kanpezu (9178C), Karrantza (1093), Karrantza II (1093A), Lareo (1026B), Larraona (9179), Lasarte (Michelin) (1035), Legazpi (Barrendiola) (1036O), Legazpi (1037), Leitza (Luisen borda) (1032V), Lesaka (San Antongo urtegia) (1012), Lesaka 101(1I), Leza (9145F), Lizarra (automatikoa) (9180E), Los Arcos (9171I), Oiartzun (Arditurri) (1016), Ordizia (uren zentrala) (1026A), Sunbilla (1007), Urbasa (9182E), Urizaharra (9103), Urnieta (haztegia) (1033U), Viana (9160I), eta Zugarramurdi (1001).

Euskal Herriko beste eguraldi-agentziak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak