Karen Gillan

Karen Sheila Gillan (Inverness, 1987ko azaroaren 28a) eskoziar antzezlea da, zineman, telebistan eta antzerkian aritzen dena. Doctor Who telesailean Amy Pond bidaia-lagunaren papera betetzerakoan egin zen ezagun[1] eta ordutik hainbat filmetan aritu izan da lanean eta pertsonai ezagunak egin ditu, esate baterako Nebula (Guardians of the Galaxy)[2] eta Ruby (Jumanji: Welcome to the Jungle)[3].

Karen Gillan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKaren Sheila Gillan
JaiotzaInverness1987ko azaroaren 28a (36 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaEskoziako ingelesa
Hezkuntza
HeziketaItalia Conti Academy of Theatre Arts (en) Itzuli
Edinburgh's Telford College (en) Itzuli
Charleston Academy (en) Itzuli
HizkuntzakEskoziako ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, ahots-aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Lan nabarmenak

IMDB: nm2394794 Allocine: 263708 Rottentomatoes: celebrity/karen_gillan Allmovie: p681095 TCM: 12747463 Metacritic: person/karen-gillan TV.com: people/karen-gillan
Facebook: KazzaSGillan Twitter: karengillan Instagram: karengillan Youtube: UCc7efO2AtDwfCJHy18uSPUg Edit the value on Wikidata

Erresuma Batuan ezagun egin ondoren 2013an Estatu Batuetara joan zen lanera eta gaur egun bertan bizi da. Aktore lanak egiteaz gain film labur batzuk ere zuzendu ditu, bai eta film luze bat ere. Hainbat sari jaso ditu, British Academy Scotland Film Award eta Empire Award besteak beste.

Biografia

Gaztaroa

Karen Gillan Invernessen jaio zen. Ama eskoziarra du eta aita Ingalaterra iparraldekoa, Sunderland hirikoa[4]. 16 urte zituela Edinburgora joan zen aktore ikasketak egitera Telford Collegera eta 18 urte zituela Londresera aldatu zen Italia Conti Academy of Theatre Arts arte akademiara[5]. Aktore ibilbidea hasi aurretik modelo lanetan aritu zen, 2007an London Fashion Week-en aritu zen, baina argi izan du beti bere nahia aktore izatea zela[6].

Aktore lanetan aurreneko agerpena Rebus telesaileko atal batean egin zuen. Ondoren The Kevin Bishop Show esketx komedian bi denboraldi egin zituen, 12 ataletan protagonista izan zen gainera. Hainbat pertsona ezagun imitatu zituen show hartan, Katy Perry eta Angelina Jolie adibidez[7].

Amy Pond (2010-2013)

2009an Doctor Who telesail britainiar historikoko protagonista izateko aukeratu zuten. Hamaikagarren doktorearen bidaia-laguna zen Amy Pond neska gaztearen rola bete zuen. Matt Smith zen doktorearen papera egiten zuen aktorea. Hirugarren protagonista, Rory Williams, Amyren bikotea, Arthur Darvillek interpretatzen zuen. Dena dela, Karen Gillan aurretik ere azaldu zen Doctor Whoren atal batean, 2008ko apirilean. Hamargarren doktorea zen orduan eta Gillanek pertsonai desberdin baten rola bete zuen[8].

Hamaikagarren doktorearekin debuta egin zuen atalean Karen Gillanen lehengusinak ere hartu zuen parte, Caitlin Blackwoodek, Amy Pond haurra interpretatuz[9]. Amy Pond eta Rory Williams 2012 artean aritu ziren telesailean, harik eta hirugarren denboraldiaren erdialdera bikotea desagertu zen arte[10]. 2013an itzuli zen Karen Gillan doktorearen albora Gabonetako atal berezi batean[11]. Doctor Whoren denboraldi hauek izan zuten arrakastaren uberan hainbat bideojoko merkaturatu ziren 2010 eta 2011 artean. Karen Gillanek ahotsa jarri zion Amy Pond pertsonaiari[12].

Doctor Who telesailean ari zen bitartean beste hainbat telesail eta filme britainiar ere egin zituen, aipagarrienak We'll Take Manhattan[13] eta Not Another Happy Ending filme eskoziar independentea[14].

Antzerkian ere aritu zen. 2011ean Inadmissible Evidence antzezlana egin zuen Londresko Donmar Warehousen[15].

Hollywoodera jauzia

2013ko azaroan Broadwayen Time to Act antzezlanean hartu zuen parte[16] eta Estatu Batuetarako jauzia egin zuen horrela. Hainbat telesailetan atalak egin ondoren Oculus beldurrezko filmeko protagonista izan zen, Kaylie Russell-en papera eginez, eta Estatu Batuetako lehen lan arrakastatsua izan zen. Fright Meter Award sarietan emakumezko aktore onenaren izendapena izan zuen. 2014ko otsailean Selfie telesaileko protagonista izan zen. sare sozialekin obsesionaturik dagoen Eliza Dooley-ren rola bete zuen. Zazpi atal eman ondoren ABC-k telesaila bertan behera utzi zuen, beste sei ere grabaturik izan arren[17].

Nebula

Karen Gillan Guardians of the Galaxy filmaren estreinuan, 2014an.

2013ko maiatzean Marvel etxeko Guardians of the Galaxy filmean Nebula izateko aukeratua izan zen. 2014ko abuztuan atera zen filmea eta arrakasta handia izan zuen. Nebularen papera betetzeko burusoildu egin behar izan zuen eta aldi berean grabatzen ari zen Selfie telesailean ileordea erabili behar izan zuen[18]. Nebula filmeko gaiztoa da, sadikoa eta oso gaiztoa[19]. 2017an Guardians of the Galaxy Vol. 2 filma ere egin zuen[20]. Empire Awards sarietan emakumezko aktore debutari onenaren saria eskuratu zuen Guardians of the Galaxy eta Oculus filmetan egindako lanarengatik[21]. Nebularen papera beste bi filmetan ere interpretatu zuen, Avengers: Infinity War (2018) eta Avengers: Endgame (2019)[22] eta ondoren gehiago etorriko dira.

Film arrakastatsu berriak

Aldi berean The Circle filmeko protagonistetako bat izan zen Tom Hanks eta Emma Watson aktoreekin batera. Filme honek ere sare sozialak zituen oinarri[23]. Urte berean 1990. hamarkadako Jumanji film ezagunaren remakean hartu zuen parte, Jumanji: Welcome to the Jungle. Ruby Roundhouse izan zen, emakumezko esploratzaile eta abenturazalea[24]. 2019an Jumanji: The Next Level jarraipenean ere pertsonai bera izan zen[25].

Animaziozko hainbat filme eta telesailetan ahotsa jarri die pertsonaiei eta The Secret Garden audioliburua ere grabatu zuen[26].

2020tik aurrera hainbat filme egin ditu. Gunpowder Milkshake filmean egindako lanagatik (2021), Critics' Choice Super Awards sarietan emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen[27]. 2022an Finlandiako Tampere herrian Dual grabatu zuen, zientzia fikziozko thrillerra[28]. Bi paper bete zituen film horretan. Kritikak biziki txalotu zuen bere lana.

Zuzendari lanean

Karen Gillanek aktore lanak egin bitartean filme batzuk ere zuzendu zituen. 2015ean Coward, laburmetraia egin zuen, Edinburgheko Zinemaldian aurkeztu zuena. Hainbat lehiaketatan sariak eskuratu zituen laburmetraiak[29]. Conventional laburmetraian zuzendaria eta protagonista izan zen. 2017an The Party's Just Beginning luzemetraia zuzendu eta protagonizatu zuen. Karen Gillanen jaioterrian grabatu zen, Invernessen, eta British Academy Scotland Awards sarietarako film onenaren izendapena jaso zuen[30].

Filantropia

2011ean Fashion Targets Breast Cancer (FTBC) proiektua sustatu zuen bularreko minbizia gaitzat hartuta[31]. Bildutako diruarekin Londresko Great Ormond Street ospitalean Squirrel Ward hegala ireki zen, Karen bera izan zen irekiera ekitaldian[32].

2018an Invernesseko Mikeysline krisian laguntzeko zentrua bisitatu zuen The Party's Just Beginning zuzendu berritan. Filmak buruaz beste egitearen gaia jorratzen du, Eskoziako Highlandetan suizidio ratio handiak bait daude. Bide batez osasun mentalaren alde egin nahi zuen[33].

Bizitza pertsonala

2012tik aurrera Estatu batuetan bizi da karen Gillan. 2022ko maiatzean Nick Kocher aktore estatubatuarrarekin ezkondu zen Eskoziako Toward gazteluan, Dunoon herrian[34].

Filmografia

Matt Smith eta Karen Gillan, Doctor Who telesaileko bikote protagonista, 2010ean.
Guardians of the Galaxy filmeko aktore taldea, 2016an.

Zinema

UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
2010OutcastAlly
2012We'll Take ManhattanJean Shrimpton
2013Not Another Happy EndingJane Lockhart
OculusKaylie Russell
2014Guardians of the GalaxyNebula
Bound for GreatnessMaeve MacDonoughFilm laburra
2015Warning LabelsMindy
CowardFilm laburra
(zuzendari eta aktore)
ConventionalRachel MilliganFilm laburra
(zuzendari eta aktore)
The ListLily
The Big ShortEvie
2016In a Valley of ViolenceEllen
2017Guardians of the Galaxy Vol. 2Nebula
The CircleAnnie Allerton
Jumanji: Welcome to the JungleRuby Roundhouse / Martha
2018All Creatures Here Below
The Party's Just BeginningLucyZuzendari eta aktore
Avengers: Infinity WarNebula
All Creatures Here BelowRuby
2019StuberSara Morris
Avengers: EndgameNebula
Spies in DisguiseBegiakAhotsa
Jumanji: The Next LevelRuby
2020The Call of the WildMercedes
2021Gunpowder MilkshakeSam
2022DualSarah/Sarah Double
The BubbleCarol Cobb/Dr. Lacey Nightingale
Next ExitDr. Stevenson
Thor: Love and ThunderNebula
2023Guardians of the Galaxy Vol. 3Post-produkzioan

Telebista

UrteaTelesailaPertsonaiaOharra(k)
2006RebusTeri Cotteratal bakarra
2008StackedGinny TurnerTelefilmea
Doctor WhoSoothsayeratal bakarra
Harley StreetHollyatal bakarra
2008 – 2009The Kevin Bishop Showhainbat pertsonaiaProtagonista 12 ataletan
2008Coming UpAnnaatal bakarra
2009The WellColl4 atal
2010 – 2013Doctor WhoAmy Pond34 atal
2010 – 2011Doctor Who ConfidentialBera26 atal
2012In Love with CowardLaura
2013NTSF:SD:SUV::Daisy9 atal
2014A Touch of ClothKerry Newblood2 atal
SelfieEliza Dooley13 atal
2015Comedy Bang! Bang!Bere buruaatal bakarra
7 Days in HellLily AllsworthTelefilmea
Robot ChickenAnastasia Steele (ahotsa)atal bakarra
2016Emo DadJessica (ahotsa)5 atal
2019NeuroticaChloeatal bakarra
2020CakeBere buruaatal bakarra
2021CallsSara (ahotsa)atal bakarra
What If...?Nebula (ahotsa)bi atal
2022The Guardians of the Galaxy Holiday SpecialNebulaPost-produkzioan
data gabeRhona Who Lives by the RiverRhona (ahotsa)Protagonista animazio musikalean

Sariak

UrteaSariaKategoriaLanaEmaitza
2010Constellation AwardsEmakumezko aktore onenaAmy Pond (Doctor Who)izendapena
TV Quick AwardsEmakumezko aktore onenaizendapena
Cosmopolitan's Ultimate Women of the Year AwardsEmakumezko aktore onenaIrabazlea
Young Scot AwardsEntretenimenduaIrabazlea
2011SFX AwardsEmakumezko aktore onenaIrabazlea
TV Choice AwardsEmakumezko aktore onenaIrabazlea
Scream AwardsEmakumezko Sci-fi aktore onenaizendapena
2012National Television AwardsDraman emakumezko aktore onenaIrabazlea
SFX AwardsEmakumezko aktore onenaizendapena
Nickelodeon UK Kids' Choice AwardsErresuma Batuko emakumezko aktore gustokoenabere buruaizendapena
Scottish Fashion AwardsEskoziako modako ikonoaBere buruaIrabazlea
2013National Television AwardsDraman emakumezko aktore onenaAmy Pond (Doctor Who)izendapena
2014Fright Meter AwardsEmakumezko aktore onenaOculusizendapena
Detroit Film Critics SocietyInterpretazio onenaGuardians of the GalaxyIrabazlea
Nevada Film Critics Societytaldeko interpretazio onenaIrabazlea
Phoenix Film Critics SocietyAktore talde onenaizendapena
2015Central Ohio Film Critics AssociationGuardians of the GalaxyInterpretazio onenaizendapena
Empire AwardsEmakumezko debutari onenaGuardians of the Galaxy and OculusIrabazlea
Fangoria Chainsaw AwardsEmakumezko aktore onenaOculusizendapena
Hang Onto Your Shorts Film FestivalLaburmetraiko emakumezko aktore onenaBound for Greatnessizendapena
IFS Film FestivalLaburmetraiko emakumezko aktore onenaIrabazlea
Laburmetrai independiente onenaCowardIrabazlea
Edinburgh International Film Festivallaburmetrai onenaizendapena
Rondo Hatton Classic Horror AwardsLaburmetrai onenaConventionalizendapena
2016London IFF Film FestivalLaburmetraiko emakumezko protagonista onenaBound for GreatnessIrabazlea
FirstGlance Film Festivallaburmetraiko emakumezko aktore onenaIrabazlea
2017Maui Film FestivalGora doan izarrabere buruaIrabazlea
2018Glasgow Film FestivalIkusleen sariaThe Party's Just Beginningizendapena
MTV Movie & TV AwardsPantailako aktore talde onenaJumanji: Welcome to the Jungleizendapena
Teen Choice AwardsKomedian emakumezko aktore onenaizendapena
DTLA Film FestivalEmakumezko protagonista onenaAll Creatures Here BelowIrabazlea
Philadelphia Film FestivalFulm independenteko artista onenaThe Party's Just BeginningIrabazlea
British Academy Scotland AwardsAktore onenaizendapena
British Independent Film AwardsGidoilari debutari onenaizendapena
2019Saturn Awards2. mailako emakumezko aktore onenaAvengers: Endgameizendapena
2022Critics' Choice Super AwardsAkziozko emakumezko aktore onenaGunpowder MilkshakeIrabazlea

Antzerkia

UrteaLanaPertsonaiaAntzokia
2011Inadmissible EvidenceShirleyDonmar Warehouse
2013Time to ActKarenBroadway

Bestelakoak

Bideo musikalak

UrteaAbestiaArtista
2014"Happy Idiot"TV on the Radio

Bideo jokoak

UrteaBideojokoaPertsonaiaOharrak
2010–2011Doctor Who: The Adventure GamesAmy Pond1–2 denboraldiak
2010Doctor Who: Evacuation Earth
Doctor Who: Return to Earth

Audioliburuak

UrteaIzenburuaArgitaratzailea
2018The Secret GardenApple, Inc.

Erreferentziak

Kanpo estekak