Katie Leung

Katie Liu Leung (Motherwell, 1987ko abuztuaren 8a) eskoziar antzezlea da[1]. Harry Potterren filmetan Cho Chang pertsonaiaren rola betetzeagatik da ezaguna.

Katie Leung

Bizitza
JaiotzaDundee1987ko abuztuaren 8a (36 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Eskozia
BizilekuaLondres
Lehen hizkuntzaingelesa
Yue txinera
Hezkuntza
HeziketaHamilton College (en) Itzuli
Royal Conservatoire of Scotland (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Yue txinera
mandarin estandarra
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Altuera164 zentimetro

IMDB: nm1648520 Allocine: 97578 Rottentomatoes: celebrity/katie_leung Allmovie: p453386
Twitter: kt_leung Instagram: _katieleung_ Discogs: 2135004 Edit the value on Wikidata

Biografia

Aita hongkongdarra du, janari azkarreko jatetxe arrakastatsu bateko jabea, eta Motherwell hirian bizi da. Katieren aitak Harry Potterren filmerako castingaren iragarkia ikusi zuen eta alaba eraman zuen bertara. Ilara luzea zen eta 4 ordu egin zituzten zain, baina 5 minutuko castinga egin ondoren bera aukeratu zuten Cho Chang pertsonaia izateko, Harry Potterren neskalaguna hain zuzen ere[1]. 2005 eta 2011 artean hainbat filmetan atera zen.

Ordutik aurrera telebistarako mini-serietan eta antzerkian hartu du parte bereziki. 2012an Wild Swams antzezlanean egin zuen debuta[2].

2017an Jackie Chanekin eta Pierce Brosnanekin batera The Foreigner filmeko protagonista izan zen[3].

Filmografia

Zinema

UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
2005Harry Potter eta Suaren KopaCho ChangFilmea
2007Harry Potter eta Fenixaren OrdenaFilmea eta bideo-jokoa
2009Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea
2011Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 2. zatiaFilmea
2017T2: TrainspottingErizaina
2017The ForeignerFan
2021Locked DownNatasha

Telebista

UrteaTelesailaPertsonaiaOharra(k)
2008Agatha Christie's PoirotHsui Taiatal bakarra
2013RunYingTV mini-seriea, 4 atal
2014Father BrownJia-Li Gerardatal bakarra
One ChildMei AshleyTV mini-seriea, 3 atal
2018StrangersLau ChenTelesaila
2019ChimericaLiuliTV mini-seriea, 4 atal
MoominvalleyToo-TickyAnimaziozko seriea, ahotsa
2020The NestEleanorTV mini-seriea, 5 atal
RoadkillMargaret MooreTV mini-seriea, 3 atal

Antzerkia

UrteaAntzezlanaPertsonaiaOharra(k)
2012Wild SwansJung Chang
2013The World of Extreme HappinessSunnyNational Theatre, Londres
2015You For Me For YouJunheeRoyal Court Theatre: Jerwood Theatre Upstairs
2016The Intelligent Homosexual's Guide to Capitalism and Socialism with a Key to the Scriptures (iHo)SoozeHampstead Theatre, Londres
2017Snow in MidsummerDou TiSwan Theatre, Stratford-upon-Avon
2019White PearlSunnyRoyal Court Theatre, Londres

Erreferentziak

Kanpo estekak