Kerman Lejarraga

boxeolari bizkaitarra

Kerman Lejarraga Arana (Morga, Bizkaia, 1992ko otsailaren 19a - ) Euskal Herriko boxeolaria da. 2013. urtean jauzia eman zuen profesionaltasunera Bilboko La Casilla areto zaharrean eta orduz geroztik bere errekorra 33-2-0 zenbakietan dago. Alegia 36 borroketatik 34 irabaziak ditu eta soilik 2 galduak. Bere 34 garaipenetatik 26 KO bitartez izan da.

Kerman Lejarraga
Bizitza
JaiotzaMorga1992ko otsailaren 19a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera175 zentimetro

WBAko welter pisuko nazioarteko titulua edo garaikurra nahiko gazte irabazi zuen, 2016-ean, 24 urte zituela. Hura izan zen maila profesionalean bere lehenengo titulua.

Europako (EBU) txapelduna izan da bi aldiz welter pisuan (2018. urtean lortuta bere lehenengo Europako EBU gerrikoa). David Avanesyan izan da Kerman Lejarraga bere karrera profesionalean mendean hartu duen lehena eta bakarra (2019. urtean), eta beraz, bere 27-0-0 zein menderatu gabeko errekor garbia hautsi zuena.

2019. urtean, Avanesyaren aurkako borroka eta aste gutxira, superwelter pisura igo zen eta orduz geroztik superwelter pisuan aritzen da. 2021-eko irailaren 11-an pisu horretako Europako (EBU) titulua irabazi zuen Dylan Charrat boxeolari frantziarraren aurka. Titulu berri honekin Kerman Euskal Herriko boxeo historiara pasa da, pisu maila ezberdinetan (welter eta superwelter) Europako titulua irabazten duen lehenengo euskal boxeolaria izanik, lehena eta momentuz bakarra ere.

2021-ko abenduak 3-an, Bilbao Arenan, bertan borrokatu barik 2 urte pasa ondoren, superwelterko bigarren EBU titulua irabazi zuen defentsa boluntario batean. Modu horretan, historiara pasa zen beste arlo batean ere, EBU Europako titulu gehien irabazi duen euskal boxeolaria bilakatu zen Kerman, lau gerrikoekin.

2023an boxeoari agur esan zion 31 urterekin.

Boxeo estiloa

Kerman Lejarraga boxeolari ortodoxoa da, jotzea asko gustatzen zaion boxeo era oldarkorra edo erasokorra du. Boxeolari erasotzailea da, oso jo indartsua du eta beti ere aurrera egiten du ring gainean, bere estatistikek erakusten duten KO bidez irabazitako kopurua horren adierazle garbia da. Irabazi dituen borroka guztien %75 baino gehiago bide azkarretik izan da, puntuetara iritsi gabe.

Jab edo ezker zuzen oso ahaltsua du, distantzia hartzeko erabili beharrean mina eragiten duten horietakoa. Jab intimidagarriaz gain ezker gantxo birrintzailea du, bere KO bidezko garaipen asko gibel aldean eta gorputzan emandako esker gantxoaren bidez lortu ditu.

Entrenatzaileak

Txutxi Del Valle izan da bere karrera profesionalean denbora gehien egondako entrenatzailea. Profesional mailan hasi zenetik (2013) 2021. urtera arte bere ring bazterrean egon da entrenatzaile lanak egiten, 8 urte luzez. 2021. urteko udaran Ibon Larrinaga boxeolari prefesional eta entrenatzaileak hartu zituen Kermanen entrenatzaile ardurak, ordutik hona Kerman Lejarragaren entrenatzailea da Ibon Larrinaga.

Taldea eta Gimnasioa

Kerman Bilbon dagoen Mampo Gym gimnasioan eta Faduran entrenatzen du. "MGZ boxing promotions"-ekin eman du bere karreraren zatirik handiena. Entrenatzaile eta prestatzaile taldea aldatu zuenetik aurrera bere babesle nagusia ere aldatu du. "Boxing Management" da orain bere babesle edo bultzatzaile nagusia. Honekin batera [1] Lou Di Bella bultzatzaileak ere eramaten du bere karrera Ameriketan, harekin Ameriketan borrokak egiteko kontratu bat sinatu ostean.

2018. urtean Basque Team fundazioan ere sartu zen, Euskal Herriko goi mailako kirolariak batzen eta bultzatzen dituen fundazioan.

Pisu maila

Welter pisuan urte luzez borrokatu ostean 2019. urtean superwelter pisura igo zen, ordutik hona pisu horretan lehiatzen da.

  • 2013-2019: Welter (-66,7 kg)
  • 2019-tik aurrera: Superwelter (-69,9 kg)

Borroka eta borrokaren prestakuntza garaitik at, bere pisu normal eta naturalean, 80-84 kg artean mugitzen da.

Beste kirolak

Kerman Lejarraga txikitatik hasi zen kontaktuzko kirolak praktikatzen, boxeora saltoa eman aurretik judoa eta kick-boxinga praktikatzen egon zen. Kick-boxinga praktikatzen ari zela bere ukabilkaden ahalmena ikusita boxeora jauzia ematea erabaki zuen.

Futbolzale eta Athleticzale sutsua da, bere tatuajeak eta ringera askotan Athleticeko elastikoarekin igotzea horren erakusle dira.

Tituluak

  • Munduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko gerrikoa: 3 aldiz
  • Espainiako welter pisuko gerrikoa: 1 aldiz
  • Europako (EBU) welter pisuko gerrikoa: 2 aldiz
  • Munduko boxeo kontseiluko latindar superwelter pisuko gerrikoa: 1 aldiz
  • Europako (EBU) superwelter pisuko gerrikoa: 2 aldiz

Errekor profesionala

36 borroka34 irabazi2 galdu
KO bidez262
Erabaki bidez80
Berdindu0
EmaitzaMotaAurkariaDataLekuaInformazioa
IrabaziKOJack Flatley2021-12-03Bilbao Arena, BilboEuropako (EBU) Superwelter pisuko titulua
IrabaziTDDylan Charrat2021-09-11Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabiloia, BartzelonaEuropako (EBU) Superwelter pisuko titulua
IrabaziTKOJez Smith2021-04-23Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabiloia, Bartzelona
IrabaziUDTyrone Nurse2020-08-08Puerto Banús-eko zezen plaza, Marbella
IrabaziUDJose de Jesus Macias2020-02-29Nafarroa Arena, Iruñea
IrabaziKOAnderson Clayton2019-11-30Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabiloia, Bartzelona
GalduTKODavid Avanesyan2019-09-28Bilbao Arena, BilboEuropako (EBU) Welter pisuko titulua
IrabaziKOLuis Solis2019-06-08Bilbao Arena, BilboMunduko boxeo kontseiluko superwelter pisu latindarra
GalduTKODavid Avanesyan2019-03-30Bilbao Arena, BilboEuropako (EBU) Welter pisuko titulua
IrabaziKOFrankie Gavin2018-11-17Bilbao Exhibition Centre, BarakaldoEuropako (EBU) Welter pisuko titulua
IrabaziTKOJohnny Navarrete2018-08-04Palacio de Congresos, Marbella
IrabaziTKOBradley Skeete2018-04-28Bilbao Arena, BilboEuropako (EBU) Welter pisuko titulua
IrabaziUDJosé del Río2017-11-11Bilbao Arena, BilboEspainiako Welter pisuko titulua
IrabaziTKOAzael Cosio2017-07-15Castro Uridaleseko udal kirol aretoa, Castro Urdiales
IrabaziTKOJosé Antonio Abreu2017-06-09Turning Stone Resort & Casino, Verona (AEB)
IrabaziKOKrisztian Santa2017-04-15San Pedro Alcántarako kirol jauregia, San Pedro Alcántara
IrabaziRTDGabor Gorbics2017-03-11Bizkaia frontoia, Bilbo
IrabaziTKOJesús Gurrola2016-12-17Bizkaia frontoia, BilboMunduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko titulua
IrabaziKOKoba Karkashadze2016-11-12Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo
IrabaziTKOGiorgi Ungiadze2016-09-30Oviedoko kirol jauregia, Oviedo
IrabaziKOFrancisco Cordero2016-07-22La Cubierta zezen plaza, Leganés
IrabaziTKODenton Vassell2016-06-04Bizkaia frontoia, BilboMunduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko titulua
IrabaziUDLaszlo Toth2016-03-19Bizkaia frontoia, BilboMunduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko titulua
IrabaziTKOKim Poulsen2015-12-19Bizkaia frontoia, Bilbo
IrabaziTKOJavier García Roche2015-10-10La Casilla kirol aretoa, Bilbo
IrabaziTKOFeliks Kleins2015-08-01Hotel Holyday World, Benalmádena
IrabaziPTSJair Cortes2015-06-19La Casilla kirol aretoa, Bilbo
IrabaziKOMarius Jacheanu2015-05-15Jai-Alai Frontoia, Gernika-Lumo
IrabaziTKOMiguel Aguilar2014-09-20Pedro Velarde kirol aretoa, Maliaño
IrabaziKONugzar Margvelashvili2014-07-22Zarzuelako hipodromoa, Madril
IrabaziRTDSantos Medrano2014-06-27La Casilla kirol aretoa, Bilbo
IrabaziPTSSantos Medrano2014-02-22Fadura polikiroldegia, Getxo
IrabaziTKONugzar Margvelashvili2014-01-25Udal polikiroldegia, Zamudio
IrabaziTKOIgnasi Caballero2013-12-28Txurdinaga-ko polikiroldegia, Bilbo
IrabaziTKOFran González2013-11-23Judimendi-ko polikiroldegia, Gasteiz
IrabaziPTSJair Cortes2013-05-18La Casilla kirol aretoa, BilboDebuta

Erreferentziak

Kanpo estekak