Kesha

egile abeslari estatubatuarra

Kesha Rose Sebert (Kesha edo Ke$ha izenez ezaguna; ˈkɛʃə ahoskatua; Los Angeles, Kalifornia, 1987ko martxoaren 1a) pop-abeslari, rapper eta musikagile amerikarra da. 2005. urtean, hemezortzi urte zituela, Dr. Luke ekoizlearen disketxeak eta publizitate enpresak lehenbiziko kontratatua eskaini zion. Ordutik, hainbat abeslari ospetsuren atzeko ahotsak egin eta abestiak idazteari ekin zion. 2009an azkenik, ospea iritsi zen Flo Rida rapperraren "Right Round" abestia grabatu ostean. Arrakasta honi esker, abuztuan, mundu osoan zehar bere izena zabaldu zuen "Tik Tok" abestia kaleratu zuen. Kanta honek, guztira, hamaika herrialdetako musika-zerrendetako lehen postua eskuratu zuen eta AEBn bederatzi astez jarraian mantendu zen gorengo postuan; gaur egundaino, gailurrean denbora gehien iraun duen XXI. mendeko abestia da.

Kesha

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKesha Rose Sebert
JaiotzaLos Angeles1987ko martxoaren 1a (37 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AmaPebe Sebert
Hezkuntza
HeziketaFranklin High School (en) Itzuli
Brentwood High School (en) Itzuli
Barnard College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, raperoa, aktorea, estudioko musikaria, musikagilea eta animal rights advocate (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ke$ha
Genero artistikoaelectropopa
dance popa
synthpopa
pop rock
pop rap (en) Itzuli
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
giltzadia
sintetizadorea
DiskoetxeaRCA Records
Kemosabe Records

keshaofficial.com
IMDB: nm3732465 Rottentomatoes: celebrity/kesha
Facebook: kesha Twitter: KeshaRoses Instagram: kesha MySpace: kesha Youtube: UCh1bAdm-p_kpf_-a2vpCyHw TikTok: kesha Souncloud: kesha-official Spotify: 6LqNN22kT3074XbTVUrhzX iTunes: 334854763 Last fm: Ke$ha Musicbrainz: fab34286-b8e1-4879-bce3-194e1358fbd2 Songkick: 5352228 Discogs: 1123409 Allmusic: mn0000080358 Deezer: 280627 Edit the value on Wikidata

Abeslariaren lehen albuma urte bat beranduago kaleratu zen, Animal izenekoa, eta guztira, bi milioi album saldu ditu. Animal albumeko hiru singlek, "Tik Tok", "Your Love Is My Drug" eta "Take It Off"-ek hain zuzen, musika-zerrendetako top 10 askotan sartzea lortu dute. Azaroan, bestalde, lehenbiziko albumaren Cannibal luzapena kaleratu zen eta argitaratutako azken lana, "We R Who We R" single-burua da [1].

Kesharen arabera, bere musikan eragin nabarmena izan duten artisten artean, Madonna, Debbie Harry, Queen, Johnny Cash, Aaron Neville, Bob Dylan eta Beastie Boys daude. Bere berezitasun nagusia, rapperrek darabilten spoken worda dance-pop musikan txertatzean datza. Azkenik, aipatzekoa da abeslariaren festa-neska desfasatu itxura eta autotune ahotsa biziki kritikatuak izan direla. Dena den, bi "berezitasun" hauei esker, Cannibal luzapenak aldeko kritikak jaso ditu.

Haurtzaroa eta Gaztaroa

Kesha Rose Sebert Los Angelesen jaio zen 1987. urtean. Bere amak, Pebe Sebert izeneko konpositore, guraso bakar eta abeslariak, diru arazoak zeuzkan garai hartan eta familia gizarte laguntzari esker bizi zen. Dirua irabaztearren, amak, taberna txikiko agertoki batean egiten zuen lan gauetan eta bere seme-alabak taula gainean zegoen bitartean zaintzen zituen [2].

Azkenik, Pebek lan egonkor bat lortu zuen Tennesseeko Nashville hirian eta familia guztia bertara joan zen bizitzera 1991ean. Nashvillen hazi ziren Kesha eta bere bi nebak. Ama bere haurren arduradun bakarra zenez, denbora asko pasatzen zuen beraiekin eta askotan, lan egiten zuen estudiora ere eramaten zituen. Estudio horretan, amak abesten eta kantak idazten irakatsi zion Keshari. Dena den, abeslaria telebistan atera zen lehenbiziko aldia, ez zen musikaren erruz izan; hain zuzen, Sebertarrak, Paris Hilton eta Nicole Richieren The Simple Life telesaileko saio batean agertu ziren. Bertan, Keshak, AEBetako ospetsuetan ospetsuena den Paris ezagutzeko aukera izan zuela [3][4].

Abeslariak Brentwood High Schoolen ikasi zuen eta, ustez, SAT frogan nota ona atera zuen arren, hamazazpi urtekin eskola utzi zuen. The Simple Life telesailean atera ondoren, amak alabaren demo bat bidali zion Samantha Cox, eta honek, Dr. Luke eta Max Martin ekoizleei. Azken hauek kontratu bat eskaini zioten Keshari eta 2005ean, abeslaria bere ibilbide musikala hasteko Los Angeles hirira joan zen bizitzera. Dr. Lukek ondorengoa esan zuen lehen demo horri buruz:

«[Bere lehen demoa] bikain abestua zegoen, berak idatzitako country estiloko balada bat zen eta Kesharen musika beste norabide batetik joan zitekeela uste izan nuen. Bigarren demoa, aldiz, trip hop abesti beldurgarria zen. Hala ere, bukaera aldean, Keshak estiloa aldatu eta minutu batez zera rappeatzen zuen: "I'm a white girl/From the 'Ville/Nashville, bitch. Uhh. Uhhhhh." Orduan, 'Neska honen nortasuna gustatzen zait' pentsatu nuen. Ehunka abesti entzuten ari zaren bitartean, hain zuzen, horrelako lotsagabekeriak eta ausardia deigarri gertatzen zaizkizu [5].»

Ibilbide Musikala

2005-2009: Hastapenak

2009-: Animal eta Cannibal

2012-: Warrior

Itxura eta Berezitasunak

Diskografia

Sakontzeko, irakurri: «Kesharen diskografia»

Tourrak

Albumak
  • Animal (2010)
  • Warrior (2012)
EPak
  • Cannibal (2010)

Singleak
  • "Tik Tok"
  • "Blah Blah Blah" (3OH!3rekin batera)
  • "Your Love Is My Drug"
  • "Take It Off"
  • "We R Who We R"
  • "Blow"
  • "Die Young"
  • "C'Mon"
  • "Crazy Kids"

Parte-hartutako singleak
  • "Right Round" (Flo Ridarekin batera)
  • "Dirty Picture" (Taio Cruzekin batera)
  • "My First Kiss" (3OH!3rekin batera)
  • "Timber" (Pitbullekin batera)

  • Get Sleazy Tourra (2011)

Sari eta sari-proposamenak

UrteaProposatutako lanaEkitaldiaSariaEmaitza
2010BeraAmerican Music Awards [6]Urteko ArtistaProposatua
Emakumezko Artista GogokoenaProposatua
MTV Europe Music Awards [7]Artista Berri OnenaIrabazlea
Push Emanaldi OnenaProposatua
MTV Video Music Awards [8]Artista Berri OnenaProposatua
"Tik Tok"Emakumezko baten Bideo OnenaProposatua
Pop Bideo OnenaProposatua
"My First Kiss"Parte-hartze OnenaProposatua
"Tik Tok"MuchMusic Video Awards [9]Nazioarteko Urteko Bideoa - ArtistaProposatua
UR FAVE: Nazioarteko BideoaProposatua
BeraPeople's Choice Awards [10]Ezusteko Artista Gogokoena
?
Pop Artista Gogokoena
?
"Your Love is My Drug"Abesti Gogokoena
?
BeraTeen Choice Awards [11]Choice Music: Emakumezko ArtistaProposatua
Choice Music: Ezusteko Artista - EmakumezkoaProposatua
Choice Summer Music Star: EmakumezkoaProposatua
AnimalChoice Music: Pop-albumaProposatua
"Your Love Is My Drug"Choice Music: SingleaProposatua
Choice Summer Music: AbestiaProposatua
BeraWorld Music Awards [12]Artista Berri OnenaProposatua

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kesha

Ikus, gainera