Khalil Gibran

Gibran Khalil Gibran (arabieraz: جبران خليل جبران‎Jubrān Khalīl Jubrān, ʒʊˈbrɑːn xæˈliːl ʒʊˈbrɑːn ahoskatua edo Jibrān Khalīl Jibrān, ʒɪˈbrɑːn xæˈliːl ʒɪˈbrɑːn ahoskatua; Bsharri, Otomandar Siria, 1883ko urtarrilaren 6-New York, 1931ko apirilaren 10) oso genero desberdinetan idazle libanoar ospetsua izan zen: poeta, eleberrigilea, saiakeragilea. Erbesteko poeta bezala ezagutu zitzaion.[1]

Khalil Gibran

(1913)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakجُبْران خَليل ميخائيل سَعْد جُبْران
JaiotzaBsharri (en) Itzuli1883ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Otomandar Inperioa
State of Greater Lebanon
Lebanese Republic under French mandate
BizilekuaTenth Street Studio Building (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaLebanese Arabic (en) Itzuli
HeriotzaNew York1931ko apirilaren 10a (48 urte)
Hobiratze lekuaBsharri (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: zirrosia
tuberkulosia
minbizia
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Amharera
frantsesa
ingelesa
Irakaslea(k)Pierre Amédée Marcel-Béronneau (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, margolaria eta filosofoa
Lan nabarmenak
MugimenduaMahjar (en) Itzuli
sinbolismoa
Genero artistikoaolerkigintza
parabola
kontakizun laburra
alegia
antzezlana

kahlilgibran.com
IMDB: nm3209505 Musicbrainz: d8d798d4-995d-43e9-b504-71bc3223495d Discogs: 1381103 Find a Grave: 4499 Edit the value on Wikidata
Gibran familia.
Parisen jarritako plaka poeta bizi izan etxean idazlearen oroimenez.

Biografia

Khalil Gibran 1883an jaio zen Libanoko Bsharri herrixkan. Familia umila zen eta, erlijioz, maronitak, eliz katolikoaren adar bat. Lehenengo ikasketak Bsharrin egin zituen. Lau anai-arrebak ziren, Boustros, Marianna, Sultana, eta bera laugarrena zen. Txikitatik arte eta literaturarekiko grina azaldu zuen.

Hamaika urte zituelarik, familia Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, lan egiteko aukera berrien bila. Bostonen (Massachusetts) egokitu ziren. Amerikan ingelesa ikasi zuen; ondorengo lan asko hizkuntza horretan idatzi zituen baina, hala ere, bere ama hizkuntza ez zuen baztertu. 1898tik 1902ra Libanora itzuli zen. Beiruten Bayt Aljicma zentro maronitara joaten zen. Frantsesa ikasi zuen eta beste estilo literario lantzen joan zen. Libanon zegoela eta, bere lehenengo liburuaren ideia hasi zen lantzen, The Prophet, 1923an plazaratuko zuena. The Prophet bere obraren gailurra izango litzateke.

Bostonera itzuli zen eta arabieraz idatzitako lanak hasi zen argitaratzen. Ordurako bere estiloaren ezaugarriak nabariak ziren. Halaber, margolaritzan lan garrantzitsuak ekoitzi zituen; margolan horien munduko toki desberdinetan erakutsi ziren eta Auguste Rodin edo William Blakeren lanekin konparatuak izan ziren.[2] Arabieraz poemak plazaratu zituen.

Esperientzia berriak ezagutzeko asmoz, 1904an, Parisera joan zen eta, 1910 arte, Vaugirard kalean lekuratu zen. Garaiko Parisko giro kultural eta artistikoa ezagutzeko parada izan zuen. 1910ean berriro ere Bostonera joan zen. 1911an, Ekialdean ematen zen tiranien eta zapalkuntzaren aurka borrokatzeko elkarte politikoa sortu zuen. New Yorkera joan zen. 1912an arabieraz gero Les Ailes brisées edo Las Alas Rotas bezala itzuliko zen liburua plazaratu zuen; lan horrekin 1906tik aritua zen. Urte horietan ere Libanoko Al-Manarah aldizkarian hasi zen idazten; aldizkari hori Youssef Howayeken laguntzaz, Gibranek berak sortua zen. Eta berriro ere Europan zeharreko bidaiei ekingo die.

Alfunun aldizkarirako hasi zen lanean eta, hau desagertu zenean, Alsaih aldizkarirako. Bigarren aldizkari horren inguruan mahyar literaturarako, hau da, Ameriketara joandako arabiarren literaturarako garrantzi handia izango zuen elkartea antolatu zuen, “Literatura liga” alegia, 1920ko apirilaren 4an sortua. Elkarte horretan idazle eta intelektual desberdinak gailenduko ziren: Gibran, Nuayma, Nasib Arida, Rasid Ayyub. Idazlea ingelesez argitaratzeari ekin zion: 1918an The Madman, 1919an Twenty Drawings, 1923an The Prophet agertu ziren. Momentuan arrakasta itzela lortu zuen. Halaber, bere betiko maitasunarekin ezkondu zen. Baina bere osasuna ez dago ondo eta Estatu Batuetara itzuli zen. Gizarte onarpenari esker bere bizimodua asko hobetu zen baina, azkenik, minbiziaz gaixotu zen.[3] Poetaren gorpuzkinak Libanora eraman zituzten.[4][5]

1931an, zirrosi gaixotasunak jota, New Yorken hil zen, 48 urte zituelarik.[6]

Pentsamendua

Gibran familia maronita baten altzoan sortu zen eta horrek eragin handia izan zuen bere ideologian. Halaber Islamaren eragin zuzena ezagutu zuen, bereziki Sufismoaren mistizismoarena. Haren ustez erlijio guztiek oinarrizko sustrai amankomuna zuten. Gibranek ere bahá'í fedearekin kontaktua izan zuen. Gibranek erlijio horren buru izan zen Abdul-Baha ezagutu zuen Estatu Batuetara joan zenean. Beti emozio handiaz gogoratu zuen.

Politikan Gibran ez zen politikaria. Esaten zuen: “ni ez naiz politikaria eta ez dut nahi izan” eta “gertaera politikotik eta botere-borroketatik urruntzen naiz, ezen lur osoa nire aberria eta gizon guztiak nire aberkideak baitira.” Dena dela jarrera politiko batzuk izan zituen. Adibidez, Siriarako arabiera hizkuntza nazionala gisa erreibindikatu zuen. Halaber, arabiar munduan sortzen ari ziren estatu berriak otomandar inperiotik aske garatu behar zirela esan zuen. Zentzu berean Libanoaren askatasuna eskatu eta ospatu zuen. Beraz, internazionalismoarekin batera nazionalismoa ere erreibindikatu zuen.

Literatura eraginak

Islamaren eraginarekin batera, irakurketa asko egin zituen Gibranek eta horietako batzuk nabariak dira bere lanetan: klasizismoa, erromantizismoa, prerrafaelismoa... Geroago ere sinbolismoa eta surrealismoa ezagutu zituen. Izenen artean, eragin handia izan zuten berarengan, besteak beste,William Blake, Auguste Rodin, Francis Marrache, Fred Holland Day, Josephine Preston Peabody —azken honi egileak “profeta” deitu zion— eta Mary Haskell, bere benetako mezena izan zena. Filosofian hiru izen aipatu behar dira: Buda, Spinoza eta Nietzsche.

Izan ere, ikuspuntu literariotik, Gibran Ekialdeko idazlea izan zen. Bere lanen funtsean gizakia dago. Bere pentsamendua bere ibilbide biografikoarekin zuzenean lotzen da eta poliki-poliki berezko filosofia garatu zuen. Garai desberdinak eskematizatu daitezke:

  • Libanoko urteak: izaera errebeldea garatu zuen, gizarte kritika.
  • Estatu Batuetako urteak: Britania Handiko eta Estatu Batuetako sortzaileen eragina ezagutu zuen.
  • Europan eta, batez ere, Parisen egon zen urtetan, bere ikuspegia zabaldu egin zen.

Literatura lanak

Liburu ugarirekin batera, ehundaka artikulu plazaratu zituen. Hemen liburuak bakarrik jasoko ditugu:

IzenburuaEditoreaArgitaratze lekuaArgitaratze dataHizkuntzaIzenburua frantsesezIzenburua gazteleraz
نبذة في فن الموسيقىالمهاجرNew York1905arabieraProfil dans l'art de la musiqueLa música
الأرواح المتمردةالمهاجرNew York1908arabieraLes Esprits rebellesEspiritus rebeldes
الأجنحة المتكسرةمرآة الغربNew York1912arabieraLes Ailes briséesAlas rotas
دمعة وابتسامةAtlanticNew York1914arabieraLarme et sourireLágrimas y sonrisas
The MadmanAlfred A. KnopfNew York1918ingelesaLe FouEl loco
المواكبمرآة الغربNew York1919arabiera[Les] ProcessionsLos cortejos
Twenty DrawingsAlfred A. KnopfNew York1919ingelesaVingt Dessins
العواصفالهلالLe Caire1920arabieraOragesLa tempestad (Entre noche y día)
The ForerunnerAlfred A. KnopfNew York1920ingelesaLe PrécurseurEl precursor
البدائع والطرائفالمطبعة العصريةLe Caire1923arabiera[Les] Merveilles et [les] curiositésMaravillas y curiosidades
The ProphetAlfred A. KnopfNew York1923ingelesaLe ProphèteEl profeta
Sand and FoamAlfred A. KnopfNew York1926ingelesaSable et écumeArena y espuma
Jesus, the Son of ManAlfred A. KnopfNew York1928ingelesaJésus, le fils de l’hommeJesús, el Hijo del Hombre
The Earth GodsAlfred A. KnopfNew York1931ingelesaLes Dieux de la terreLos dioses de la tierra
The WandererAlfred A. KnopfNew York1932ingelesaL’ErrantEl vagabundo
The Garden of the ProphetAlfred A. KnopfNew York1933ingelesaLe Jardin du prophèteEl jardín del profeta
Lazarus and his BelovedNew York Graphic SocietyGreenwich1973ingelesaLazare et sa bien-aimée
The BlindThe Westminster PressFiladelfia1981ingelesaL'Aveugle
The Banshee (bukatu gabe)ingelesa
The Last Unction (bukatu gabe)ingelesa
The Hunchback or the Man Unseen (bukatu gabe)ingelesa
Albert Pinkham Ryderrentzako poemaingelesa

Gibran euskaraz

Idazle libaniarraren poema eta testu batzuk euskaratuak izan dira:

  • "Eroa". Itzultzailea: Koldo Martinez, Pamiela, 1983.[7]
  • "Zuen umeak ez dira zuen ume". Itzultzailea: Inazio Berakoetxea, Olerti, 1982.[8]

Eta liburu bat:

  • Profeta. Itzultzailea: Patxi Ezkiaga, Ostertza, Arantzazu, 2008. ISBN:9788472402287.[9]

Marrazkiak eta margolanak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khalil Gibran