Koreografia

Koreografia ballet baten pauso, mugimendu eta irudien multzoari esaten zaio; baita ere ballet baten pauso, irudi eta jirabirak.[1] Koreografia Dantza eta balletetako mugimenduak sortu eta osatzearen artea da, edo arte horretako lan bakoitza. Koreografiak osatzen dituzten pertsonak koreografoak dira. Dantza edo gorputz-adierazpen baten pauso, irudi edo mugimenduak, aldez aurretik sortu eta pautatuak. Koreografiak osatzen dituzten pertsonak koreografoak dira.

Koreografia bateko une bat.
Koreografia folklorikoa.

Etimologia

Grezieratik datorren hitza: κορεια (koreia), «dantza»; eta γραφια (graphia), «grafia» edo «idatzia».

Koreografia motak

Asko dira aipatu daitezkeen koreografia motak:

  • Bakarkakoa
  • Taldeko koreografia: ohikoena da mundu osoan. Taldekoa izateko bi pertsona baino gehiago izen behar dira. Normalean koreografo batek antolatzen eta zuzentzen ditu taldeko mugimenduak.
  • Koreografia nagusia: dantzari nagusiak bakarka egiten duena.
  • Folklorikoa: dantza kolektiboak izaten dira, herri baten tradizioan oinarrituta.
  • Historikoa: gertatutako egoera bat berreskuratzen da.
  • Simetrikoa: eszena orekatsua da, bi aldetakoek mugimendu berdinak egiten dituzte.
  • Asimetrikoa: bi aldetan koreografia desberdinak egiten dira.
  • Espazio partzialekoa: eszenatokiaren espazio bat bakarrik erabiltzen duena.
  • Distributiboa: nolabait bi multzo daude: dantzari nagusiak edo nagusiek ekintza batzuk egiten dituzten bitartean, talde nagusiak haien aldetik dantzatzen dute. Nagusiek noizbehinka beste taldearekin egiten dute bat.

Euskal Herriko koreografia zentroak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak