Kurtzebarri

Euskal Herriko mendia

Kurtzebarri (mendebaldeko euskaraz) edo Kurutzeberri Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Zaraiako mendilerroaren barruan eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrien artean.

Kurtzebarri
Datu orokorrak
Garaiera1.133 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′55″N 2°29′46″W / 42.9985301°N 2.4960238°W / 42.9985301; -2.4960238
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaAretxabaleta
Mendizaletasuna
Ohiko bideaMendiola (Eskoriatza) auzotik

Tontorra

Tontorrak 1.133 metroko altuera dauka. Ondoan dauka beste tontor bat, Elorretako Haitza edo Atxa (1.146 m), bera baino altuagoa dena. Hegoaldetik ibilbidea erraza da igoera txikia baitu. Iparraldera ordea desnibela izugarria da, azpian dagoen Urkuluko uharkarekiko 800 metrotako desnibel malkartsua baitu[1]. Iparraldean dauden haitzei "Narruko atxak" esaten zaie[2].

Iparralderantz dagoen ikuspegia itzela da. Debagoiena guztia ikusten da, barrenean Urkuluko uharka dagoela, bai eta Gipuzkoa eta Bizkaiko mendi esanguratsuenak ere.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Kurtzebarriko gurutzea»

Elorretako Haitza mendiaren punturik altuena izateaz gain Aretxabaleta eta Eskoriatzaren arteko mugan dago eta 1742. urtean harrizko gurutze bat ezarri zen bertan, mugarri funtzioa izango zuena. Eguratsak harrizko gurutzea higatu zuenean burdinezko berri bat ezarri zen bertan 1840 inguruan[3].

1928ko irailaren 18an aurrekoak ordezkatuko zituen gurutze metalikoa erraldoi bat ezartzea erabaki zen, aurrez Gorbeian edo Aloñan egina zen bezala. Aretxabaletako "gorbata berdeak" lagun taldeak hartu zuen ardura hori[4] eta Elorretako Haitzean jarri ordez herritik goren ikusten zen haitzean jartzea erabaki zuten, inskripzio honekin: "Kurutze berri, kurutze ona | zabaldu izu gure errian pakea eta zoriona".

Hasiera batean gurutzeari berari esan zitzaion Kurtzebarri ("gurutze berria") eta mendiari Zaraia izenaz deitu zioten, baina denborak aurrera egin ahala mendiak hartu zuen Kurtzebarri izena, eta Zaraia mendilerroaren izen bihurtu zen[5].

Tontorrean dagoen buzoian Felix Iñurrategi alpinistaren omenezko plaka bat ezarri zen[6].

Igotzeko abiapuntuak

Ospakizunak

Irailaren bigarren asteburuan ospatzen da Kurtzebarriko Eguna. Murrukixo Mendizale Elkarteak antolatzen du eta tontorrean salda, gazta eta txorixoa banatzen dira mendizaleen artean[7].

Ospakizun haundienak 1953. urtean izan ziren, gurutzea ezarri zeneko 25. urteurrenean. Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatu zuen orduan eta 2.500 mendizale bildu ziren. Meza egin zen bertan eta ondoren Gasteizko Txirinbil dantza taldeak ikuskizuna eman zuen[8]. 50. urteurrenean "Kurtzeberri" izeneko liburua argitaratu zen[5].

Estazio Megalitikoa

Kurutzeberriko Estazio Megalitikoa mendiaren mendebaldeko maldan kokaturiko hiru tumuluk osatzen dute, Asuntzeta ekialdekoa, mendebaldekoa eta Puntiaga tumuluek hain zuzen ere[9]. Eskoriatzako lurretan daude, 600-700 metrotako altueran, eta K.a. 3000 eta 900 urte artekoak dira.

Galeria

Aozaratza auzoa eta atzean Kurtzebarri mendia elurtuta.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa