Laminoria

Laminoria edo Laminoriako Errege Harana[1] Arabako ekialdeko haran eta kontzeju bat da, Mendialdean kokatua. Antzina udalerria izan zen; gaur egun, Arraia-Maeztu izeneko udalerriaren barnean dagoen kontzeju bat da.

Laminoria
 Euskal Herria
Laminoriako udaletxea izan zena Zekuianon.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArraia-Maeztu
Administrazioa
Posta kodea01129
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°45′12″N 2°26′21″W / 42.75347°N 2.43919°W / 42.75347; -2.43919
Garaiera679 m
Demografia
Biztanleria78 (2020: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Igoroin errekak harana zeharkatzen du. Beste batzuen artean, iparraldean Indiagana eta Santa Elena, ipar-ekialdean Iturrieta eta Entzia nahiz hegoaldean Abitigarra eta Arburu mendiek mugatzen dute. Haranaren izena daraman meategiak dakartzan kalte ekologikoengatik eztabaida iturria izan da[2].

Herriak

Ondorengo herri hauek dira Laminoriako kide (parentesi artean, 2007ko biztanle kopurua): Aletxa (38), Areatza (8), Elortza (18), Erroeta (27), Erroitegi (28), Ibisate (6), Musitu (13) eta herriburua, Zekuiano (95). Zekuianon dago, oraindik, haraneko udaletxea izan zena; gaur egun Laminoriako batzar administratiboa han biltzen da, eta batzuetan auzokideen bilgunetzat erabiltzen da.

Historia

Harana Santa Piako abadearen jaurerria zen; izen bereko monasterioa egon zen XIX. mendean suntsitu zuten arte. 1785ean errege jaurerri bilakatu zen, eta hortik dator Laminoriako Errege Harana izena.

Anglo-Vasco-Navarro trenbidea egitean, obra nagusietakoa Laminoriako tunela izan zen; 2 kilometro zituenez, luzeena zen, eta aitzindarietakotzat jo da.

Arabako ermandade zaharraren antzeko mugekin udalerri modernoa sortu zenetik zenbait anexio-prozesu suertatu dira. 1958an Arraia eta Apilaizekin bat egin zuen, Maeztu izena hartu zuen udalerria sortzeko; azken hau, Korres ere 1965ean jaso eta gero, 1987an izena aldatu eta Arraia-Maeztu bilakatu zen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.