Edukira joan

Lankide:Ane Losada

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Belgikar antartidako esplorazioaaldatu iturburu kodea

    Belgikar antartidako esplorazioa (frantsesez),Expédition Antarctique belgeeta ingelesez,Belgian Antarctic Expedition, Belgae), Adrien de Guerlache kondeak 1897 eta 1899 urteen artean  gidatutako espedizio polarra izan zen baita Antartidan negua igaro zuen lehenengoa ere. Espedizioaren itsasontziaren izena RV Belgica zen.  

    Aurrekariakaldatu iturburu kodea

    1895ean Adrien de Guerlache Jan Meyerainoko eta Groenlandiarainoko bidaian parte hartu zuen. Orduan, garai honetan, Adolf Erik Nordenskiöld esploratzaile suediarraren inguruko berriak jaso zituen: suediarrak Antartidako Grahameko lurra zeharkatu eta negua han igaro nahi zuen. Hortaz, Nordenskiölden plana urritasun finantziarioagatik txarto atera zenean, Guerlachek ideia berreskuratu eta egokitu zuen, berezko proiektu bihurtu arte. Ordea, bere proiektua diru faltagatik porrot egiteko arriskuan zegoen. Leopoldo II.a Belgikakoa, Belgikako Geografiako sozietateari Guerlache laguntzea agindu zion eta lehenengo funtsak iritsi ziren. Izan ere, sozietateak 200.000 belgikar franko eman zizkion eta beranduago Ernest Solvay kimikari famatuak 25.0000 frankoko dohaina egin zion. Espedizioaren helburu zientifikoak publikoki nabarmendu ziren arren (hegoaldeko polo magnetikoaren lekua zehatz-mehatz zehaztu behar zuten), interes ekonomikoak ere bazeuden. Geologia eta kartografia-ikuskapenaren bidez, lehengaien aztarnategi berriak aurkitu behar zituzten. Esplorazioaren bidez lur berrien jabetzea areagotu behar zuten, garai hartan ohikoa zen bezala.  

    Prestakuntzaaldatu iturburu kodea

    Espedizioaren funtsen erdiarekin, 1884an Patria izeneko baleontzi bat erosi zen Norvegian. Ontzia, berregokitze baten ondoren —kasko eta lemaren indargarriak, propultsatzaile berri bat, galdara berri bat eta laborategientzako zubiaren gainean etxola bat eraikitzea—, Belgika izenarekin izendatu zen. Itsasontzia kalterik gabe izotzean harrapatuta geratzeko egokitzapena egitea aurreikusita zegoen, baina finantziazio arrazoiengatik ezin izan zen egin. Tripulazioa belgikarrez, errumaniarrez, poloniarrez eta norvegiarrez osatuta zegoen, eta haietako inork, Guerlache kapitainak izan ezik, ez zuen esperientziarik itsaso izoztuetan. Bigarren kapitaina, Roald Amundsen zen, momentu horretan ez zen ezaguna, baina, 1911an Hego polo geografikoa zapaldu zuen lehen gizona bihurtuko zen.  

    Bidaia:aurkikuntzakaldatu iturburu kodea

    1897ko abuztuaren 16an Belgikak  Anberesko portua utzi zuen. Medikuak azken minutuan utzi zuen ontzia eta Frederick Cook mediku estatubatuarra espediziora bateratu zen Rio de Janeiron, geroago oso ospetsu izango zena, Ipar Polora iritsi zen lehen gizona  zela baieztatu zuelako, baina ez zuten onartu.  

    Espedizioan hasieratik ez zuten zorte onik izan, ekaitzak eta uharriek itsasontzia kaltetu zuten eta tripulazioan marinel ugari gaixotu ziren. Horren ondorioz, espedizioa Txilen pausatu zuten. 1897ko abenduaren 1ean Punta Arenasera (Txile) iritsi ziren eta Antartidako penintsularen mendebaldeko kostaldera abiatu ziren. 1898ko urtarrilean Belgikara iritsi ziren, Grahamen Lurraldeko kostaldera. Grahameko Lurraldeko kostaldearen eta mendebaldearen uharte-kate luze baten artean nabigatuz, Gerlachek igarobide hori Belgikako itsasartea izendatu zuen (geroago, Gerlacheko itsasartea izendatu zuten, bere omenez). Bransfield itsasartetik jarraitu zuten, eta gero, Hughes badiatik. Palmer artxipelagoaren aurretik nabigatzerakoan, bere uharteak Belgikako hiri izenez izendatu zituzten: Lieja, Brabante eta Anberes. Ur horiek zeharkatzen zebiltzala, ezbeharrek aurrera jarraitu zuten, eta urtarrilaren 22an Carl-August Wiencke marinel norvegiarra uretara erori eta ito egin zen, salbatzeko ahaleginak egin arren. Bere ohorean Palmer artxipelagoko uharte bat izendatu zuten. 20 lehorreratze baino gehiagotan hainbat uharte kartografiatu eta izendatu ondoren, 1898ko otsailaren 15ean Zirkulu polar antartikoa zeharkatu zuten eta Alejandro I.aren lurrerantz bideratu ziren (Alejandro I.a uhartea), 71 ° 31 S 85 ° 16 O latitudera iritsiz, Bellingshausen itsasoaren erdian.  


    1898ko otsailaren 28an Weddell itsasora irteteko bidea ezin zutenez aurkitu, Bellingshausen itsasoaren izotzean harrapatuta geratuko zirela konturatu ziren, Petri I.a uhartetik gertu. Belgika orain arte iritsi zen punturik hegoaldekoenera  eta Adrien de Guerlachek lorpenagatik eta egindako aurkikuntzagatik sentitutako gorespenaren eraginez, eskifaiak negua igarotzeko lekua aurkitzeko eta itsasontzia ur ez izoztuetara bideratzeko aukera galdu zuen. Eskifaiak esfortzu handia egin zuen arren, martxoaren 2an itsasontzia izotzean geldiarazita geratu zen eta negua Antartidan igarotzeko prestatu eta baldintza horietan bederatzi hilabete gogor jasan behar izan zituen. Litekeena da Guerlache nahita sartu izana bankisan, neguan zehar ontzia izotzean harrapatuta uzteko asmoarekin.  

    Negualdiaaldatu iturburu kodea

    Gaizki hornituta zeuden eta ez zuten neguko arroparik ontziratutako gizon guztientzat. Janari-eskasia zegoen eta oso barietate txikia. Pinguinoak eta fokak hil zituzten eta haien haragia negua iritsi baino lehen gorde zuten. Neguko arropa eskuragarri zeuden materialekin inprobisatu zuten. Martxoaren 21ean 186 eguneko gau polarra hasi zen.  

    Aste batzuk geroago, maiatzaren 17an, erabateko iluntasuna harrapatu zituen eta uztailaren 23ra arte iraun zuen.  

    Eskorbutoaren adierazgarriak eskifaiako gizon askorengan agertzen hasi ziren. Aldi horretan, Cook doktoreak gaixotasunaren sintomak erregistratu zituen pixkanaka, bere iritziz gaixotasuna nutrizio gabeziak eragin zuen. Tripulazioko bi kide buruko gaixotasunaren zantzuak erakusten hasi ziren. Azkenean gizon batzuek zuhurtzia galdu zuten. Ekainaren 5ean Emil Danco hil zen, Cookek «anemia polarra» izendatu zuen gaixotasunaren eraginez. Aldi berean, Adam Tollefsen marinelak eldarnioak zituen. Dancoren omenez, “Dancoko Lurraldea” izena eman zitzaion penintsulako kostalde bati.  

    Frederick Cookek eta Roald Amundsenek hartu zuten agintea, Guerlache eta Lecointek eskorbutoa baitzuten. C bitamina ez zen 1920ko hamarkadara arte aurkitu, baina Cookek haragi freskoa eskorbutuarentzako sendabidea zela baieztatu zuen, Robert Pearyrekin Artikoan izandako esperientziagatik. Pinguinoaren eta foka freskoaren haragia berreskuratu zituzten eta Cookek gizon bakoitzak egunero kantitate batzuk jan zitzan tematu zen. Guerlache ere haragia jaten hasi zen eta apurka-apurka gizon guztiek osasuna berreskuratu zuten.  

    Hainbat hilabetetan zailtasun handiak egon ziren, itsasontzia noraezean zihoan bitartean, bankisan harrapatuta. Azaroaren hasieran, izotza zatitzen hasi zen, baina ontzia eta tripulazioa izotzetik askatzeko ahaleginek porrot egin zuten. 1899ko urtarrilean egoerak berdin jarraitzen zuen. Cookek izotzetan kanal bat moztea iradoki zuen, Belgikak izotzetik ihes egin zezan. Tripulazioak kanala irekitzeko  dinamita, zerra eta hainbat tresna erabili zituen. Azkenik, 1899ko otsailaren 15ean, poliki-poliki aurreko asteetan ireki zuten kanalean nabigatzen hasteko moldatu ziren. 1899ko azaroaren 5ean, espedizioa 17 biziraulerekin Anbereraino bideratu zen.  

    Bizi baldintzak oso gogorrak izan ziren arren, espedizioa datu zientifikoak biltzeko gai izan zen eta urte batetan zehar meteorologia ikertzen egon ziren, ohar garrantzitsuak hartuz.  

    1900ean Frederick Cookek bidaiari buruzko liburua argitaratu zuen Through the First Antarctic Night 1898-1899: A Narrative of The Voyage of the "Belgica" Among Newly Discovered Lands and Over an Unknown Sea About the South Pole, Nueva York: Doubleday & McClure Co) eta 1901ean Adrien de Guerlacheren lanak ere (Quinze mois dans l'Antarctique),1902an Frantziako Zientzien Akademiaren saria jaso zuen.  

    Espedizioaren partaideakaldatu iturburu kodea

    • Henri Somers (1863-?)
    • Max Van Rysselberghe (1878-?)
    • Louis Michotte (1868-1926)
    • Adam Tollefsen (1866-?)
    • Ludvig-Hjalmar Johansen (1872-?)
    • Engelbret Knudsen (1876-1900)
    • Gustave-Gaston Dufour (1876-1940)
    • Jean Van Mirlo (1877-1964)
    • Carl-Auguste Wiencke (1877-1898)
    • Johan Koren (1877-1919)

    Iturriakaldatu iturburu kodea

    https://www.search.com.vn/wiki/es/Expedici%C3%B3n_Ant%C3%A1rtica_Belga

    🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna