Legutio


Legutio edo Legutiano (tradiziozko erabileran, Billerle) Arabako iparraldeko udalerria da, Zuiako Kuadrillakoa, Bizkaia eta Gipuzkoarekin mugan dagoena. Bilbo eta Gasteiz artean dago.

Legutio
 Araba, Euskal Herria
Legutioren ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofizialaLegutio
AlkateaNerea Bengoa Garcia de Cortazar (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01170
INE kodea01058
Herritarralegutioar
Kokapena
Koordenatuak42°58′52″N 2°38′48″W / 42.9809869°N 2.6467053°W / 42.9809869; -2.6467053
Map
Azalera45,85 km2
Garaiera568 metro
Distantzia16 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria2.048 (2023)
31 (2022)
alt_left 890 (%43,5) (%48,6) 995 alt_right
Dentsitatea0,04 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 21,29
Zahartze tasa[1]% 28,54
Ugalkortasun tasa[1]‰ 41,06
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,54 (2011)
Genero desoreka[1]% 17,64 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,22 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 37,02 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 19.83 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1333
Webguneahttp://www.legutiano.net/euskara.asp

Haren erdigunean dago izen bereko herria, udalerriko herriburua, eta beste lau kontzejuak hauek dira: Elosua-Ollerieta ipar-mendebaldean, Urrunaga-Nafarrate hego-mendebaldean, eta Urbina eta Goiain hegoaldean.

2016an 1.732 biztanle zituen. Bigarren udalerririk populatuena da Gorbeialdeako eskualdean, Zuiaren atzetik eta Zigoitiaren aurretik.

Legutio, elurpean.

Etimologia

Villarreal de Álava deitu izan zaio gaztelaniaz, azken urteotan deitura hori baztertuta badago ere. Inguruko eskualde osoan, euskaraz, Bilerle deitu izan zaio tradizioz. Halaber, Legutiano izena ere erabili izan da euskaraz nahiz gaztelaniaz, baina gaur egun Legutio hartu du udalak izen ofizialtzat (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2010-03-10), Euskaltzaindiaren irizpenarekin bat eginez.[4]

Geografia

Inguru naturala

Legutio udalerriko Elosu herriaren ikuspegia.
Gerra Zibilaz, Gregorio Biteriren testigantza (Ahotsak[5] proiekturako)

Santa Engrazia, Legutio eta Urrunagako urtegien ondoan dago, Bizkaiko mugaren ondoan. Legutioko herriburuaren ekialdean Arlaban mendilerroa dago, Albertia mendia (868 m) gainean duela.

Udalerri mugakideak

Bidegurutzea

Legutio hiru probintzien arteko bidegurutzean dago kokatuta. Gasteizekin (17 km-tara) lotuta dago N-240 errepidearen bidez. Arrasaterekin (22 km-tara), bestela, A-2620 errepidez Aramaiotik edo AP-1 autopistaz Lukutik komunikatuta dago.

Bilborekin (60 km-tara), azkenik, bi bide nagusi daude: Barazar mendatekoa, Ubide eta Arratiatik N-240 errepidez, edo bestela Urkiola mendatekoa, Otxandio eta Durangotik, N-623 errepidez. Hirugarren bidea, AP-68 autopistaz izango litzateke, Murgiatik.

Auzoak

Udalerriaren iparraldean, Etxebarri auzoa mendebaldean, urtegiaren gaineko zubia zeharkatuta, eta ekialdean Goikoetxe auzoa daude. Hegoaldean, aldiz, Kurutzalde eta Mendikotxe auzoak daude. Kurutzalde dago Zabalain parkearen penintsula eta Gasteizerako errepidearen arteko bidegurutzean.

Herrigunean, Carmen kalea da ardatz nagusia, A-2620 errepidearekin jarraitzen duena, Aramaiorantz. Kale honetan udaletxea dago, La Unión enparantza gurutzatzen du eta, iparraldeko muturrean, Elixoste plaza dauka, San Blas parrokiaren ondoan dagoena. Carmen kalearen ekialdean eta paraleloki Erdiko kale dago eta hurrengoa, ekialderago, Goikuri kalea. Kale nagusiaren mendebaldean, aldiz, Beheko kalea dago.

Historia

1333. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Legutioko herria. Urte horretan bertan jaso zuen hiri gutuna Alfontso XI.a Gaztelako eta Leongo erregearen eskutik. Hurnaga, Goiain, Urbina, Anguello, Nafarrate eta Elosuko herrixkak bertara batu ziren orduan. 1371an Abendañoko Jaunen eskuetara pasatu zen. 1471an Haroko Kondeak Gasteiz hartu zuen, eta handik Villarreal de Alava-rantz abiatu zen, herri hau ere okupatzeko asmoz. Hala ere, Pedro de Abendaño ganboatarraren alde egin zuten soldadu bizkaitarrek eta Trebiñuko Kondeak, eta alde egin behar izan zuten Harotarrek Balmaseda alderantz.

XVI. mendean auzi ugari zeukan hiribilduak inguruko kontzejuekin: Santa Engrazia ibaia zela-eta Zigoitiarekin, Quetura mendiagatik Otxandiorekin, Mendiguren, Abetxuko, Durana, Nafarraterekin, ... María Ladrón de Guevara y Abendaño, Escalanteko kondesa, Villarrealgo Jaurerriaren azken jabea izan zen. Valladolideko Kantzilertzak Real Carta Executoria eman zuen 1682an, hiribildua eta kondesaren arteko ika-mika bideratzeko. Ordutik aurrea, villa realenga da.

1795eko uztailaren 13an, Dessein jeneral frantziarrak Villarreal bereganatu zuen Konbentzioaren Gerran. Ia ehun urte geroago, Bigarren Karlistaldian, Araba zortzi "Comandancias de Armas"-etan banatuta zegoen, haietako bat Villarreal zen, garrantzi handiko herria baitzen (1877an 1.500 biztanle zituen). 1875eko uda aldean, herriak nozitu zituen ekintza gogorrak eta sute handiak liberalen aldetik.[6]

Espainiako Gerra Zibilaren garaian gudu latzak gertatu ziren herriaren inguruan, Legutioko gudua izenekoa, 1936ko udazkenean.[7]

Banaketa administratiboa

Legutioko udalerria bost herriz osatua dago:

Demografia

Legutioko biztanleria

Politika

Legutioko udaletxea
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Legution»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Legutioko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

ZinegotziakBoto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
5 / 11
330 (% 41,93)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
272 (% 34,56)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
2 / 11
128 (% 16,26)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
32 (% 4,07)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Legutioko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[8]
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8][9][10]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8][9]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8]19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8]19951995 aEuzko Alderdi Jeltzalea
Juan Maria Gallastegui Sistiaga[8]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Ramon Lopez de Bergara Astola[8][11]19992003Euskal Herritarrok
Francisco Retegui Ayastuy[8]20032007Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Pedro Julian Berriozabal Arregi[8][12][13]20072011Eusko Alkartasuna
Jon Iñaki Leza de la Llera[8][14][15]20112015Bildu
Nekane Garaigordobil Bengoa[8][16]20152019Euskal Herria Bildu
Cesar Fernandez de Gamarra Egurrola[8][17][18][19][20]20192019 bEuskal Herria Bildu
Jon Zuazo Cubero[8][21][22][23][24]20192022 cEuskal Herria Bildu
Juan Cruz Jainaga Inziarte[8][22][23][24][25]20222023Euskal Herria Bildu
Nerea Bengoa Garcia de Cortazar[26]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2019ko Urrian Cesar Fernandez de Gamarra Egurrola Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

c 2022ko Otsailean Jon Zuazo Cubero Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Ekonomia

Legutioko udalerrian Goiaingo industrialdea dago, batez ere Arabako eta Debagoieneko enpresak biltzen dituena.

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
2Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)LukuUrbinaGoiainLegutioIbarra
18Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe)Durango
(Landako)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
6aOtxandio
Legutio
OletaElosuElosu (Ollerieta)NafarrateUrrunaga • Larrabea • Legutio (Zabalain)Otxandio
Legutio
6bGasteiz
Legutio
Dura
ZurbaoArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrateGasteiz
Legutio
Dura

Kultura

Euskara

Legutioko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[27][28]proiekturako egina, ahozko ondarea haso eta zabaltzeko.

Luis Luziano Bonapartek bizkaieraren baitan sailkatu zuen Legutioko euskara. Gaur egungo sailkapenaren arabera, ordea, Otxandio inguruko euskara[29][30] genuke, mendebaldeko euskararen sartalde eta sortaldeko azpieuskalkien artekoa.

1981eko erroldan, 794 erdaldun, 267 euskaldun (osorik alfabetatuak 121, partzialki alfabetatuak 80 eta ez alfababetatuak 66) eta 244 elebidun hartzaile zeuden.

Gaur egun, goraka doa bertako euskaldunen kopurua, eta bertso-eskola bat ere badute.

UEMAren arabera 2016an biztanleen % 53,4 euskaldunak ziren eta euskararen erabilera % 9,2 zen[31].

Kirolak

  • Larrabeako Golf-Kluba
  • Estropadetarako Nazioarteko Eremua

Jaiak eta ospakizunak

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa