Murgia

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Murgia (argipena)»

Murgia[1] Arabako iparraldeko herri bat da, Zuiako kuadrillakoa. Zuiako udalerriko herririk handiena da, eta Murgian daude kokaturik udaletxea eta zerbitzu gehienak.

Murgia
 Euskal Herria
Murgiko erdigunea
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZuia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°57′25″N 2°49′15″W / 42.9569°N 2.8208°W / 42.9569; -2.8208
Demografia

Murgia hiribildua izan zen. Historikoki, biztanleak bidearen alde bietan kokatuak izan dira Murgian. Gaur egun, ordea, bidea Domingo Sautu kalea da, eta herria asko hedatu da aldeetara. Goba ibaiak Gurutzeko auzoa (El Barrio) eta herrigunea bera bereizten ditu.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 1.169 biztanle ditu.

Izena

Euskarak inguru horretan izandako eragin sakonaren erakusgarri, gaztelaniaz ere herriaren izenak hiru silaba ditu eta i letra da azentu nagusia daramana.

Murgia izenaren bukaerako -a hori artikulua da.[1] Beraz, Bizkaia izenaren antzera deklinatzekoa dugu: Murgia, Murgian, Murgiaren... baina Murgiko, Murgitik, Murgira...

Mugakideak

Iparraldean Sarria, ipar-ekialdean Zarate, hego-ekialdean Jugo, hego-mendebaldean Bitoriano eta mendebaldean Ametzaga mugakide ditu, denak Zuiako auzoak ere badirenak.

Ondasun nabarmenak

Murgiak XIX. mendeko bukaeratik aurrera eraikitako etxe dotoreak biltzen ditu, herriaren prestigio historikoaren lekukoak direnak,

Erlijio-ondareari dagokionez, nabarmenak dira Karitateko Ahizpen komentua, Aita Pauldarrena eta Karmeldar Oinutsena.

Azkenik, aipatzekoa da Murgiko eztiaren museoa.

Demografia

Murgiako biztanleria
200020012002200320042005200620072021
7047898751.0161.0861.1131.1341.1691.123

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
14Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)Izarra
15Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)OkondoArtziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
5Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregi • Donamaikia • JugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegiUrduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Argazki galeria

Murgiar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba