Lena Dunham

Lena Dunham (New York, 1986ko maiatzaren 13a) gidoilari, zuzendari, ekoizle eta aktore estatubatuarra da. Tiny Furniture (2010) filmaren gidoilaria, zuzendaria eta bertako aktore izan zen, eta HBO kate estatubatuarreko Girls seriearen sortzaile eta protagonista. 2012an, Primetime Emmy sarietarako 4 izendapen jaso zituen, Girls seriea dela-eta.

Lena Dunham

Bizitza
JaiotzaNew York eta Ameriketako Estatu Batuak1986ko maiatzaren 13a (37 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMallorca
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaCarroll Dunham
AmaLaurie Simmons
Ezkontidea(k)Luis Felber (en) Itzuli  (2021eko iraila -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaOberlin College (en) Itzuli 2008) : creative writing (en) Itzuli
Saint Ann's School (en) Itzuli
New School (en) Itzuli
Friends Seminary (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, showrunnerra eta telebista-ekoizlea
Altuera160 zentimetro
Lantokia(k)Brooklyn
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

lenadunham.com
IMDB: nm2501633 Allocine: 425335 Rottentomatoes: celebrity/lena_dunham Allmovie: p517409 TCM: 11401238 TV.com: people/lena-dunham
Facebook: lenadunham Twitter: lenadunham Instagram: lenadunham Musicbrainz: 6b4af715-5e78-45e4-a8d1-ab4e738275f7 Discogs: 3364575 Edit the value on Wikidata

Familia

Lena Dunham New Yorken jaio zen.[1] Aita, Carrol Dunham, pop art margolaria da, eta ama, Laurie Simmons, argazkilaria eta diseinatzailea.[2][3] Erlijioari dagokionez, aita protestantea da, Mayflowerreko bidaiarien ondorengoa,[4][5] Lenaren arabera; ama judua da.[6] Ahizpa gazteago bat dauka, Cyrus Grace Dunham, aktorea eta Brown Unibertsitateko ikaslea. Grace Lenaren lehen filmean agertu zen.[7] Txikiak zirela, Sherri Zuckerman eta Catherine McGann argazkilariak izan zituzten zaintzaile.

Ibilbidea

Dunhamek Brooklyngo Saint Ann's Schoolen ikasi zuen. Han ezagutu zuen Jemima Kirke, haren laguna eta hala Tiny Furnituren nola Girlsen aktore lanak egin zituena. Dunham Sormenezko Idazketan lizentziatu zen, Oberlin College-n.[8]

Oberlin Collegen ikasten ari zen bitartean, Dunhamek hainbat film labur independente ekoitzi zituen, eta YouTubera igo zituen; bere opera primaren DVDko lan gehigarrietan jarri zituen gero. Gainera, aktore- eta sortzaile-lanak egin zituen zenbait websailetan, 2010ean bere lehen film zinematografikoa, Tiny Furniture, kaleratu zuen arte. Film horri esker, South by Southwest Music and Media Conference-ren jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi zuen. Film hori zuzentzeaz gainera, Aura pertsonaia antzezten du bertan.[3] Dunhamek gidoi original onenaren Independent Spirit saria eskuratu zuen.

Tiny Furnitureren arrakastaren ondoren, HBOk Dunhamekin akordio bat erdietsi zuen, katerako programa bat garatzeko. Gerora, 2012ko apirilaren 15ean, Dunhamek berak sorturiko Girls telesaila estreinatu zen HBO kate estatubatuarrean.[9] Telesail horri esker, Dunhamek Primetime Emmy sarietarako hainbat izendapen jaso zituen.

Lenak paper labur bat egin zuen Supporting Characters filmean.[10]

2012ko urriaren 8an, Random House argitaletxearekin lehen liburua argitaratzeko kontratua sinatu zuen Dunhamek.[11] 2014ko irailaren 30ean argitaratu zuen Random Housek Not That Kind of Girl: A Young Woman Tells You What She's "Learned" [Ez naiz neska mota hori: Emakume gazte batek zer "ikasi" duen kontatuko dizu]. Gaztelaniara honela itzuli zen: No soy ese tipo de chica: Una joven te cuenta lo que ha aprendido (Espasa, 2014; itzultzaileak: Noemi Cuevas eta Vicky Charques[12]). [13] Frantsesez, bestalde, Not That Kind of Girl. Antiguide à l'usage des filles d'aujourd'hui (Belfond, 2014) argitaratu zuten 2014ko urriaren 9an, Catherine Gibert-ek itzulia. ​

Dunhamek Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hauteskunde-kainpainan parte hartu zuen, hura berriz hauta zezaten sustatzeko bideo batean. Monologo bat da, zeinean, inplizituki, lehen aldiz botoa ematera joatea birjintasuna galtzearekin konparatzen baitu.[14] Bideoa hainbat sektore mediatikok kritikatu zuten.[15] Hillary Clintonen alde ere agertu zen publikoki beste hauteskunde batzuetan.[16]

2015ean, Taylor Swiften Bad Blood bideoan parte hartu zuen; ''Lucky Fiori'' pertsonaia jokatu zuen.[17]

Filmografia

Zinema
UrteaIzenaPertsonaiaOharrak
2006DealingGeorgiaFilm laburra
Gidoilaria eta zuzendaria ere bai
2007Una & JacquesFilm laburra
2009The House of the Devil911-eko operadoreaAhotsa
2009Creative NonfictionEllaGidoilaria, zuzendaria eta editorea ere bai
2009The ViewerAhotsaFilm laburra
2009Family TreeLenaFilm laburra
2010Gabi on the Roof in JulyColby
2010Tiny FurnitureAuraGidoilaria eta zuzendaria ere bai
2011The InnkeepersBarista
2012Nobody WalksGidoilarikidea
2012Supporting CharactersAlexa
2012This Is 40
2016Neighbors 2: Sorority RisingJoana Arc-ekoa
2016My ArtMeryl
2016My Entire High School Sinking Into the SeaMary (ahotsa)
2019Once Upon a Time in HollywoodCatherine "Gypsy" Share
2020The Stand-In
Telebista
UrteaIzenaPertsonaiaOharrak
2007Tight ShotsPertsonaia nagusia

Gidoilaria, zuzendaria eta editorea ere bai

2009Delusional Downtown DivasOonaPertsonaia nagusia

Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea ere bai

2012–2017GirlsHannah HorvathPertsonaia nagusia
Also creator, director, writer, executive producer
2014–2016Adventure TimeBetty Grof (ahotsa)"Betty" (5. denboraldia, 48. kapitulua)
"You Forgot Your Floaties" (6. denboraldia, 38. kapitulua)
"Broke His Crown" (7. denboraldia, 27. kapitulua)
2014Saturday Night LiveAurkezlea"Lena Dunham/The National" (39. denboraldia, 15. kapitulua)
2015ScandalSusanne Thomas"It's Good to Be Kink" (4. denboraldia, 63. kapitulua)
20157 Days in HellLanny DenverTebistako filma
2015The SimpsonsCandace/Hannah Horvath (ahotsa)"Every Man's Dream" (27. denboraldia, 1. kapitulua)
2017Travel ManBera"48 Hours in Tenerife" (5. denboraldia, 3. kapitulua)
2017American Horror Story: CultValerie Solanas"Valerie Solanas Died for Your Sins: Scumbag" (7. kapitulua)
2018CampingSortzailea, ekoizle exekutiboa, idazlea

Hedabideetan

Dunham sarri agertu da aldizkarien azaletan, besteak beste Vogue, Elle, Marie Claire eta Rolling Stone aldizkarietan. Glamour aldizkariaren 2017ko otsaileko azalean Dunhamen argazki bat agertu zen, hanka biluziekin, eta aldizkaria goraipatu zuen, argazkia editatu gabe utzi zuelako eta izterretako zelulitisa agerian utzi zuelako.[18][19]

Lenny Letter

2015ean, Dunhamek eta Jenni Konnerrek Lenny Letter newsletter feminista jarri zuten abian. Hasieran Hearst Corporation-ek babestu zuen publizitatearen bidez, eta, gerora, Condé Nast-ek. Ohiko newsletterraz gainera, 2015eko udazkenean, fikzio eta poesia zenbaki bana argitaratu zituzten.[16]

Bertan argitaratu ziren zenbait artikulu esanguratsu dira, besteak beste, Jennifer Lawrence aktoreak Hollywoodeko generoaren araberako soldata-arrakalari buruz idatzitakoa[20] eta Alicia Keys abeslariak makillaje gutxi edo ezer ez erabiltzeko erabakiari buruz idatzitakoa[21].

2017ko azaroan, Dunham eta Konnerrek gutun bat idatzi zuten, Aurora Perrineauk Murray Miller (Girlseko gidoilaria) sexualki erasotzeagatik akusatu izana salatzeko. Gerora, barkamena eskatu zuen horregatik. Zinzi Clemmonsek adierazi zuen ez zuela gehiago kolaboratuko buletin horrekin; adierazi zuenez, Dunhamen arrazakeria "ezaguna" da, eta koloreko emakume guztiak animatu zituen Dunhamengandik aldentzera.

2018ko urrian, Dunhamek eta Konnerrek adierazi zuten Lenny Letter amaitu egingo zela,[22] [23]esan zutenez, harpidedunen kopurua asko jaitsi zelako eta beste plataforma batzuetan ez zutelako bultzadarik jaso.[24] 2017an, unerik onenean, Lenny Letter-ek 500.000 harpidedun baino gehiago zituen.[25]


Erreferentziak

Kanpo estekak