Liaoning

Liaoning (辽宁 txinera sinplifikatuan), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 145.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 42.170.000 biztanle bizi ziren bertan.

Liaoning (辽宁)
Liáoníng Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala辽宁省
провинция Ляонин
ISO 3166-2CN-LN
HiriburuaShenyang
GobernuburuaLi Lecheng (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak41°48′14″N 123°25′33″E / 41.8039°N 123.4258°E / 41.8039; 123.4258
Azalera145,900 km²
MugakideakHebei, Barne Mongolia eta Jilin
Punturik altuenaMount Huabozi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria42.591.407 (2020ko azaroaren 1a)
−1.154.916 (2010)
Dentsitatea289 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaChen Zhenggao (陈政高)
EtniakHan %84
Mantxuriar %13
Mongoliar %2
Ordu eremuaUTC+08:00
www.ln.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Mukden jauregiaren ikuspegia.

Liaoning probintzia, Txina ipar-ekialdean dago, Ipar Koreako mugatik gertu. Mugakideak honakoak dira: Ibai Horia eta Bohai golkoa hegoaldean, Ipar Korea hego-ekialdean, Jilin probintzia ipar-ekialdean, Hebei probintzia mendebaldean, eta Barne Mongolia probintzia ipar-mendebaldean.

Probintziako hiriburua Shenyang da.

Geografia

Liaoning probintzia hiru zatitan banatu daiteke, mendebaldeko mendiak, erdialdeko lautadak eta ekialdeko mendixken gunea. Mendebaldean, Nulu'erhu mendiak daude, Liaoning eta Barne Mongoliako eskualde autonomoaren arteko mugan. Probintziaren erdialdean, Liao, Dalio ibaiek sortutako gune laua dago. Probintziako punturik garaiena Huabozi mendia da, itsasoaren mailatik 1.336 metrora.

Liaoning probintziak, montzoiak baldintzaturiko klima kontinentala dauka, negu hotz eta uda beroekin. Zenbat eta Bohai itsasotik hurbilago, epelagoak izaten dira tenperaturak. Dena den, negu hotzenetan, itsasoan izotz geruza ager daiteke.

Urteroko batez besteko prezipitazioak 440 eta 1.130mm bitartekoa da. Zenbat eta iparralderago, urriagoak izaten dira prezipitazioak eta orokorrean uda garaian ematen dira.

Liaoning erdiguneko hiria

Liaoning probintziako arduradunek, hiri handi bat sortu nahi dute probintziaren erdialdean, Shenyang erdigune harturik. Hiri honen inguruan (150 kilometroko erradioan), tamaina ertaineko beste sei hiri daude, Anshan, Fushun, Yingkou, Benxi, Liaoyang eta Tieling, zazpi milioi pertsona baino gehiagoko gune metropolitar erraldoia eratuz.

Banaketa administratiboa

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Shenyang沈阳市Shěnyáng ShìAzpiprobintzia hiria
2Dalian大连市Dàlián ShìAzpiprobintzia hiria
3Anshan鞍山市Ānshān ShìPrefektura mailako hiria
4Benxi本溪市Běnxī ShìPrefektura mailako hiria
5Chaoyang朝阳市Cháoyáng ShìPrefektura mailako hiria
6Dandong丹东市Dāndōng ShìPrefektura mailako hiria
7Fushun抚顺市Fǔshùn ShìPrefektura mailako hiria
8Fuxin阜新市Fùxīn ShìPrefektura mailako hiria
9Huludao葫芦岛市Húludǎo ShìPrefektura mailako hiria
10Jinzhou锦州市Jǐnzhōu ShìPrefektura mailako hiria
11Liaoyang辽阳市Liáoyáng ShìPrefektura mailako hiria
12Panjin盘锦市Pánjǐn ShìPrefektura mailako hiria
13Tieling铁岭市Tiělǐng ShìPrefektura mailako hiria
14Yingkou营口市Yíngkǒu shìPrefektura mailako hiria

Politika

Liaoning probintziako gobernadorea Chen Zhenggao (陈政高) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Wenyue da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
LIAONING
AnshanZYASAOGAnshan Aireportua
ChanghaiZYCHCNIChanghai Aireportua
ChaoyangZYCYZHGChaoyang Aireportua
DalianZYTLDLCDalian Zhoushuizi Nazioarteko Aireportua
DandongZYDDDDGDandong Aireportua
JinzhouZYJZJNZJinzhou Aireportua
ShenyangZYTXSHEShenyang Taoxian Nazioarteko Aireportua
XingchengZYXCXENXingcheng Aireportua

Kanpo estekak



Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.