Jilin

Jilin (吉林 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 187.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 27.090.000 biztanle bizi ziren bertan.

Jilin (吉林)
Jílín Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala吉林省
ISO 3166-2CN-JL
HiriburuaChangchun
Governor of Jilin (en) ItzuliJing Junhai (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak43°53′03″N 125°18′30″E / 43.8842°N 125.3083°E / 43.8842; 125.3083
Azalera187,400 km²
MugakideakHeilongjiang, Liaoning, Barne Mongolia, Primorski kraia, Ipar Hamgyong, Ryanggang eta Chagang
Punturik altuenaBaekdu mendia
Demografia
Biztanleria24.073.453 (2020ko azaroaren 1a)
−3.388.844 (2010)
Dentsitatea145 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaHan Changfu
EtniakHan %91
Korearra %4
Mantxuriarra %4
Ordu eremuaUTC+08:00
www.jilin.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Sipingo martirien omenezko monumentua.

Jilin probintziaren mugakideak honakoak dira: Ipar Korea eta Errusia ekialdean, Heilongjiang probintziarekin hegoaldean, Liaoning probintziarekin hegoaldean, eta Barne Mongoliarekin mendebaldean.

Probintziako hiriburua Changchun da.

Geografia

Jilin probintziak, mota desberdineko lehengai eta mineralak dauzka (guztira 136 mota desberdin). Horietako gehienak ustiatzen hasi ziren XX. mendearen bigarren erditik aurrera, eta gaur egun Txinako gune industrial nagusienetako bat da, ehundaka meategirekin. Horrez gain, Jilinen Txinako medikuntza tradizionalerako 27.000 landare eta 9.000 belar lortzen dira.

Probintziako punturik garaiena hego-ekialdean dago 2.691 metroko Baiyun mendian, Changbai mendietan. Mendilerro honek Jilin probintzia hego-ekialde osoa zeharkatzen du. Probintziako bestelako mendizerrak, Jilinhada, Zhang Guangcai eta Longgang mendiak dira.

Ibairik garrantzitsuenak Yalu eta Tumen ibaiak dira, probintziako hego-mendebaldeko muturrean, Ipar Korea eta Txinako Herri Errepublikako mugan. Bi ibai hauek Liao ibaiaren ibaiadarrak dira.

Klima

Jilin probintziak, montzoiak baldintzaturiko klima kontinentala dauka, negu oso hotz eta uda labur eta beroekin. Urtarrileko batez besteko tenperaturak -20 eta -14 °C bitartekoak dira, nahiz eta noizbehinka termometroa -40 °C jaitsi daitekeen. Urteko batez besteko prezipitazioak 350 eta 1.000mm artean egon ohi dira dira.

Banaketa administratiboa

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Changchun长春市Chángchūn ShìPrefektura mailako hiria
2Baicheng白城市Báichéng ShìPrefektura mailako hiria
3Baishan白山市Báishān ShìPrefektura mailako hiria
4Jilin Hiria吉林市Jílín ShìPrefektura mailako hiria
5Liaoyuan辽源市Liáoyuán ShìPrefektura mailako hiria
6Siping四平市Sìpíng ShìPrefektura mailako hiria
7Songyuan松原市Sōngyuán ShìPrefektura mailako hiria
8Tonghua通化市Tōnghuà ShìPrefektura mailako hiria
9Yanbian (Korearra)延边朝鲜族自治州Yánbiān Cháoxiǎnzú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa

Politika

Jilin probintziako gobernadorea Han Changfu da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Min da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
JILIN
ChangchunZYCCCGQChangchun Longjia Nazioarteko Aireportua
Jilin HiriaZYJLJILJilin Aireportua
TonghuaZYTNTNHTonghua Liuhe Aireportua
YanjiZYYJYNJYanji Chaoyangchuan Aireportua

Kanpo estekak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.