Libia (aztarnategi arkeologikoa)

Libia, Livia edo Lybia[1] beroien hiria izan zen, egungo Errioxako Herramélluritik gertu zegoena.

Libia
Datuak
Koordenatuak42°30′10″N 3°01′19″W / 42.50278°N 3.02194°W / 42.50278; -3.02194
Map
Historia
GaraiaK.a. IX. mendea
UzteaV. mendea
KulturaBeroiak, erromatarrak
Metropolia(k)Vareia
Indusketa
Indusketa datak1966-1971
ZuzendariakAlejandro Marcos Pous

Aztarnategi arkeologikoa Reláchigo ibaiaren bokalean dago, Tirón ibaiaren eskuinaldean. Beroien mendebaldeko muga babesten zuen eta litekeena da bere historian zehar autrigoiena ere izatea[2][3][4]. Antoninoren Ibilbideak Tritium Magallumetik 18 milia mendebalderantz zegoela zioen[1].

K.a. 178an Tiberio Sempronio Grako erromatar pretoreak konkistatu zuen[5]. Erromatarrek Hispania Citeriorrean sartu zuten. Sertorioren gerran Ponpeio Estrabonen alde egin zuen. Hala ere, berandu erromatartu zen eta antzinako tradizioak mantendu zituen[6]. Bisigodoen garaian hustu zuten.

1966 eta 1971 artean Alejandro Marcos Pousek indusketa lanak egin eta hainbat objektu, txanpon, eraikinen aztarnak eta nekropoli bat topatu zituen.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Errioxako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.