La Custodia

Vianan dagoen aztarnategi arkeologikoa, garai bateko beroien herri harresitua

La Custodia egungo Vianan dagoen aztarnategi arkeologikoa da, Paleolito, Brontze Aroa, Burdin Aroa eta erromatar aztarnak dituena[1].

La Custodia
arkeologia-aztarnategia
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaViana
Geografia
Koordenatuak42°30′16″N 2°23′28″W / 42.50453398°N 2.39122745°W / 42.50453398; -2.39122745
Map
Altuera405 m eta 415 m
Demografia

Ebro ibaiaren erdialdeko aztarnategi arkeologikoetakoen artean, idazkera eta hizkuntza zeltiberikoaren testigantza gehien eman dituenetariko bat da[2].

Aztarnategia

15 hektarea zabal da[2].

Vianako erdigunetik 1,5 kilometrotara kokatuta dago, bi erreken lotunean. Juan Cruz Labeagak aurkitu zuen 1971. urtean[3] eta hainbat monografia eskaini dizkio[2].

Lehendabiziko indusketa lanak 1973ko uztailean Amparo Castiellak zuzendutako arkeologo talde batek egin zituen. Bertan sei tessera edo laguntasun-itun aurkitu dituzte, Jürgen Untermann hizkuntzalariak ikertu zituenak. Arkeologoek 139 txanpon ere topatu dituzte, inguruko txanpon-etxeetan eginak (Areikoratikos, Bolskan, Sekaisa, Sekobirikes, Uarakos, Barskunes eta beste hamabi).

1991n Vianako Udalak arau subsidiarioak ezarri zituenean, aztarnategia babestu zuen, gero 62/1994 Foru Aginduak, martxoaren 2koa, egingo zuen bezala.

Historia

Tito Livioren arabera, k. a. 77an Sertoriok, bere gudarosteekin batera, Ebroren ibilbidea jarraitu zuen, Bursao (Borja), Cascantum (Cascante), Graccurris (Alfaro) eta Calagurris (Calahorra) zeharkatuz. Hurrengo egunean beroien lurraldeetara pasa zen. Baskoiek Calahorratik harantz beroien lurraldeetan zubi-buru bat lortu zuela ematen du, agian Zidakosen ibilbidea jarraituz eta Castra Aeliaraino.

Sertoriok baskoien lurraldeak aise zeharkatu zituen. Ziur asko, hauek optimatesen zain zeuden borroka egiteko (eta garai hartan Sertoriok bere boterearen une gorenean zegoen). Batzuen ustez, baskoien eta beroien arteko muga Alcanadretik gertu zegoen, gehiago zehaztea zaila egiten bazaie ere. Sertoriok beroi eta autrigoien aliantza borrokatu zuen bai La Custodian edo bai Vareian eta litekeena da erromatarrek garaipena lortzea[4].

Inskripzioak

Antzinako Erromako garaiko beroien herri honetako zeltiberierazko inskripzio hauek ditugu:

- Zerkuakotarren Sakas-ena (K.a. II. mendekoa g.g.b., 1971 eta 1986 artean aurkitua).[5]

  

zrkuakum · sakas

- [...] Luzioren semearentzat [...] (K.a. II. mendekoa g.g.b., 1971 eta 1986 artean aurkitua).[5]

  

[...]+iko · loukio · ke(n)te[...] / [...]ko

- [...] Bunton-en (K.a. II. mendekoa g.g.b., 1971 eta 1993 artean aurkitua).[5]

  

+boka+i++ · uenia[...]
iteulases · buntunes

- Sakarokas (K.a. II. mendekoa g.g.b., 1971 eta 1993 artean aurkitua).[5]

  

sakarokas

- Telkaskotarren Memon-en tesera (K.a. II. mendekoa g.g.b., 2021ean aurkitua).[2]

  

memu
nos · telkaskum
kar

- Bursaoko Tirtakon amaterikotarra (K.a. II. mendea eta K.a. 76a artean, 2021ean aurkitua).[2]

  

tirtaku · ama+riko
burzau(n)ka

Erreferentziak

Kanpo estekak