Los ladrones van a la oficina

Los ladrones van a la oficina (euskaraz Lapurrak bulegora doaz) Espainiako komedia telesail bat da. 1993ko apirilaren 4tik 1996ko maiatzaren 15rarte Antena 3 katean aireratu zen. José Luis López Vázquez, Fernando Fernán Gómez, Manuel Alexandre, Agustín González, Anabel Alonso eta Antonio Resines aktoreek antzeztu zuten.

Los ladrones van a la oficina
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua10
Atalak125
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma
Hizkuntzagaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tito Fernández (en) Itzuli
[[Kategoria:Tito Fernández (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMiguel Ángel Bernardeau (en) Itzuli
[[Kategoria:Miguel Ángel Bernardeau (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Antena 3
Hasiera-data1993ko apirilaren 4a
Amaiera-data1996ko maiatzaren 15a
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0327322 Filmaffinity: 767917 Edit the value on Wikidata

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1990eko hamarkada, Madril. "La Oficina" taberna hiriko "San Esteban de Pravia kalearen, 12. zenbakian" dago (kurioski, telesailaren zuzendaria jaio zen herriaren izena). Tabernako jabeak "Pruden" (Anabel Alonso) eta "Smith" (Antonio Resines) senar-emazteak dira, eta edaritegia lapur talde baten biltokia da, guztien buru "Don Anselmo" da (Fernando Fernán Gómez), eta taldekide beteranoak "Escabeche" (José Luis López Vázquez) eta "Anticuario" (Manuel Alexandre). Hiru adiskide adindu hauek, iraganeko iruzurrak oroitu eta berriak prestatzen dituzte, bienbitartean lapur taldea García komisari (Agustín González) petral eta baldar baina onberak eta bere laguntzailea den Gutiérrez inespektorearen (Roberto Cairo) zaintzapean dago.

Aktoreak

  • José Luis López Vázquez - Antonio Pedraza Sánchez, "Escabeche"
  • Fernando Fernán Gómez - Don Anselmo Prieto Díaz
  • Anabel Alonso - Prudencia Prieto Romerales, "Pruden"
  • Antonio Resines - Emilio Gómez Saénz, "Smith" ("Mutua")
  • Guillermo Montesinos - Casimiro Durán, "Durán" ("Itsua")
  • Manuel Alexandre - Arsenio Vázquez Izquierdo, "Anticuario"
  • Mabel Lozano - Remedios Gutiérrez Engracia, "Reme"
  • Agustín González - Manuel García García, García komisarioa
  • Roberto Cairo - Eusebio Gutiérrez inspektorea
  • Enrique San Francisco - "Carteras"
  • Tony Valento - Jacinto, "Capataz"
  • Enrique Escudero - "Gaseosa"
  • Beatriz Suárez - María Madeira, "Portuguesa"
  • Mary Carmen Ramírez - Lucila "Lucy"
  • Alicia Bogo - Ana García Cuernavaca, García komisarioaren alaba
  • Jaime Linares - Anselmo Prieto, "Anselmín", Don Anselmoren semea
  • Luis Ángel Priego - Óscar Gómez Tanpico, "Smithen" semea
  • Mayte Conde - Mayte

Kanpo estekak