Lourdes Otaegi

euskal idazlea

Lourdes Otaegi Imaz[1] (Beizama, Gipuzkoa, 1959ko urtarrilaren 30a) Euskal Filologian doktorea, Literaturaren Teoriako irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki Xabier Lizardi eta gerra aurreko hainbat euskal idazle aztertu ditu, bai eta gerraondokoak ere, gehienbat olerkariak. Bestalde, euskal literaturari buruzko ikuspegi orokorrak eman ditu ezagutzera Internet eta formatu digitalean.[2][3]

Lourdes Otaegi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLourdes Otaegi Imaz
JaiotzaBeizama1959ko urtarrilaren 30a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: lourdes-otaegi-imaz Literaturaren Zubitegia: 853

2003ko urtarrilaren 31n euskaltzain urgazle izendatu zuten. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordeko koordinatzailea izan da Literatura Terminoen Hiztegiaren idazketan.

Idazlanak

  • Xabier Lizardi. Kazetari-lanak (1987, Erein)
  • Lizardiren poetika (1994, Erein)[4]
  • Bernardo Atxaga. Egilearen hitza (1999, Labayru)
  • Joseba Sarrionandia. Marinel zaharraren kantua (2000, Labayru)
  • Jose Ariztimuño-Aitzol. (1998, Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1290-X[5]
  • Jon Mirande (1925-1972) (2000, Eusko Jaurlaritza)[6]
  • Lizardi. Gutunak (1928-1932) (2007, Utriusque Vasconiae)[7]
  • Oroimenaren lekuak eta lekukoak : Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak vs. kontaera historiko-politikoa. Izaro Arroita Azkaraterekin. 2016).[8][9]
  • Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan (Otaegi & Otsagabia. 2019, Labayru.)[10]

Erreferentziak

Kanpo estekak