Lourdes Otaegi
euskal idazlea
(«Lourdes Otaegi Imaz» orritik birbideratua)
Lourdes Otaegi Imaz[1] (Beizama, Gipuzkoa, 1959ko urtarrilaren 30a) Euskal Filologian doktorea, Literaturaren Teoriako irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki Xabier Lizardi eta gerra aurreko hainbat euskal idazle aztertu ditu, bai eta gerraondokoak ere, gehienbat olerkariak. Bestalde, euskal literaturari buruzko ikuspegi orokorrak eman ditu ezagutzera Internet eta formatu digitalean.[2][3]
Lourdes Otaegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lourdes Otaegi Imaz |
Jaiotza | Beizama, 1959ko urtarrilaren 30a (65 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
2003ko urtarrilaren 31n euskaltzain urgazle izendatu zuten. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordeko koordinatzailea izan da Literatura Terminoen Hiztegiaren idazketan.
Idazlanak
- Xabier Lizardi. Kazetari-lanak (1987, Erein)
- Lizardiren poetika (1994, Erein)[4]
- Bernardo Atxaga. Egilearen hitza (1999, Labayru)
- Joseba Sarrionandia. Marinel zaharraren kantua (2000, Labayru)
- Jose Ariztimuño-Aitzol. (1998, Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1290-X[5]
- Jon Mirande (1925-1972) (2000, Eusko Jaurlaritza)[6]
- Lizardi. Gutunak (1928-1932) (2007, Utriusque Vasconiae)[7]
- Oroimenaren lekuak eta lekukoak : Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak vs. kontaera historiko-politikoa. Izaro Arroita Azkaraterekin. 2016).[8][9]
- Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan (Otaegi & Otsagabia. 2019, Labayru.)[10]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- «Lourdes Otaegi», Literaturaren Zubitegia.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna