Love Parade

Love Parade Alemaniako Berlin hirian 1989an sortu zen dance eta musika elektroniko jaialdia da. Hasieran jende gutxik parte hartu arren, 1990eko hamarkadaren amaieran famatu egin zen eta 1999an milioi eta erdi pertsona[1] inguru aritu ziren dantzan Berlinen.

Berlinez gain, Alemaniako beste hiritan ere antolatu da, Duisburg, Bochum eta Dortmund. Horrez gain, Zurich, Mexiko Hiria, Viena, Tel Aviv eta munduko hiri askotan ere antolatu izan ziren antzeko jaialdiak.

2010eko jende pilaketa

Sakontzeko, irakurri: «Love Parade-ko zorigaitza»

2010eko uztailaren 24an hemeretzi pertsona hil ziren Alemaniako Duisburg hirian Love Parade musika jaialdia ospatzen ari zela.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.