Luis Pazos Rodriguez

Galiziako arraunlaria

Luis Pazos Rodriguez (Marín, 1968ko azaroaren 16a) traineru estropadetako arraunlari galiziarra da, ibilbide luzea izan duena. Kontxako 4 Bandera, Espainiako 9 txapelketa eta 3 TKE Liga irabazi ditu besteak beste. Jokoan dauden liga eta maila guztiak irabazi dituen arraunlari bakarra da.

Luis Pazos Rodriguez
Bizitza
JaiotzaMarín1968ko azaroaren 16a (55 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

1984an hasi zuen arraunlari ibilbidea Moañako Sociedad Deportiva Tirán elkartean. 1998 artean bertan aritu zen eta Galiziako 3 txapelketa eta Espainiako bi eskuratu zituen. 1998an Jose Manuel Franciscok Astillerora eraman zuen. Hamar urte egin zituen Kantabriako taldean eta honekin lortu zituen emaitza arrakastatsuenak, Kontxako bi bandera, 2 TKE Liga eta zazpi Espainiako txapelketa besteak beste. 2010 eta 2011 urteak Urdaibai taldean egin zituen Kontxako bi bandera berri eskuratuz.

2012an Galiziara itzuli zen eta bertako hainbat taldetan aritu izan da ordutik. Galiziako Ligak eta txapelketak eskuratu ditu. 2022an Castropol asturiarrarekin falta zitzaion liga bakarra eskuratu du, Galiziako B Liga hain zuzen ere.

Elkarteak

Hona hemen Luis Pazos arraunean ibili izan den taldeen hurrenkera.

TaldeaDenboraldia/k
Tirán1984-1998
Astillero1999-2000
Tirán2001
Astillero2002-2009
Urdaibai2010-2011
Samertolameu2012-2014
Mugardos2015
Samertolameu2016-2018
Ares2019-2021
Castropol2022

Palmaresa

Erreferentziak

Kanpo estekak