Kantabriako Traineru Txapelketa

Kantabriako Traineru Txapelketa Kantabriako arraun elkarteen artean urtero jokatzen den traineru txapelketa da. Lehenengo bi edo hiru sailkatuek Espainiako Traineru Txapelketa jokatzeko txartela eskuratzen dute.

Bansander Bandera
Sorrera1942
PartehartzaileakKantabriako traineruak
Modalitatealerrokatua
Garaipen gehienKantabria Astillero (25)
Azken ekitaldia2023
Irabazlea(k)Kantabria Camargo
Astillero da garaipen gehien lortu dituen elkartea.

Historia

1942an jokatu zen lehenengo txapelketa. Bi jardunaldi izan zituen eta Pedreña nagusitu zen Argoños eta Peñacastilloren aurretik. 1943an berriz ere Pedreña izan zen garailea Santander bigarrena, Peñacastillo hirugarrena eta Argoños laugarrena.

Hurrengo urteetan arraun talde euskaldunek ere parte hartu izan zuten, hala Kaikuk, Zierbenak edo Donostiako Esperanzak. Kantabrian traineru gutxi zirenez urte bakoitzeko traineru onenak ekartzen zituzten lehiatzera estropada handia izan zedin. 1950eko estropada Esperanzak irabazi zuen eta berarentzat izan zen bandera, hala ere Kantabriako txapelduna bigarren sailkaturiko Pedreña izan zen. 40. hamarkadan jokatu ziren 8 tituluak Pedreñak irabazi zituen.

1951 eta 1963 artean ez zen txapelketarik jokatu, ez baitzen traineru kantabriarrik uretaratu urte horietan. 1964an lau estropada jokatu ziren eta guztien denborak gehitu ziren. Pedreñaren nagusitasuna itzuli zen, 70. eta 80. hamarkadan Astillerok eta Castrok ere titulu ugari irabazi zituztelarik.

1986tik aurrera traineru berriak azaldu ziren Kantabrian, hala Santoña eta Ciudad de Santander. Liga nagusiak sortzeaz batera diru asko sartu zen Kantabriako hainbat klubetan eta berriz historikoak nagusitu ziren, Astillero, Castro eta Pedreña.

Palmaresa

Urtea Patroia
1942PedreñaArgoñosPeñacastilloJosé Bedia
1943PedreñaSantanderPeñacastilloJosé Bedia
1944ez zen jokatu
1945PedreñaPeñacastilloSantanderJosé Bedia
1946PedreñaPeñacastilloSoto de la MarinaJosé Bedia
1947PedreñaPeñacastillo--José Bedia
1948PedreñaPeñacastillo--José Bedia
1949PedreñaPeñacastillo--José Bedia
1950PedreñaPeñacastillo--José Bedia
1951-
1963
ez ziren jokatu
1964PedreñaPeñacastilloSantoñaJosé Bedia
1965PedreñaLa BombaPedreña BJosé Bedia
1966PedreñaLa BombaPeñacastilloVictor Castanedo
1967AstilleroPedreñaPeñacastilloFederico Trueba
1968ez zen jokatu
1969PedreñaAstilleroPeñacastilloRubén Laso
1970AstilleroPedreñaCastro UrdialesJose Angel Lujanbio
1971AstilleroPedreñaC.R. SantanderJose Angel Lujanbio
1972C.R. SantanderAstilleroPedreñaAntonio Alonso
1973AstilleroPedreñaC.R. SantanderJose Angel Lujanbio
1974Castro UrdialesAstilleroC.R. SantanderCarmelo García Helguera
1975Castro UrdialesAstilleroPedreñaCarmelo García Helguera
1976AstilleroCastro UrdialesPedreñaJulio del Castillo
1977Castro UrdialesPedreñaAstilleroEvaristo Azpirez
1978AstilleroLaredoCastro UrdialesJose Angel Lujanbio
1979PedreñaCastro UrdialesAstilleroRubén Laso
1980Castro UrdialesAstillero-Evaristo Azpirez
1981Castro UrdialesAstilleroPedreñaSantiago Lopez "Vicuña"
1982Castro UrdialesPedreñaAstilleroSantiago Lopez "Vicuña"
1983AstilleroPedreñaSantoñaAndrés Rioz
1984Castro UrdialesSantoñaPedreñaSantiago Lopez "Vicuña"
1985PedreñaCastro UrdialesSantoñaDimas Gabriel Ruiz
1986SantoñaCamargoCastro UrdialesFernando Palacios
1987SantoñaCastro UrdialesCamargoFernando Palacios
1988SantoñaCamargoCiudad de SantanderFernando Palacios
1989Ciudad de SantanderSantoñaCastro UrdialesJose Angel Lujanbio
1990Castro UrdialesCiudad de SantanderCamargoSantiago Lopez "Vicuña"
1991Ciudad de SantanderSantoñaCamargoAgustín Vitoria
1992Ciudad de SantanderCamargoSantoñaAgustín Vitoria
1993Ciudad de SantanderCamargoCarasa-VotoAgustín Vitoria
1994Ciudad de SantanderSantoñaCamargoRoberto Rodriguez Lobato
1995SantoñaCiudad de SantanderCastro UrdialesFernando Palacios
1996SantoñaCamargoCiudad de SantanderFernando Palacios
1997Santoña-Santander*PedreñaColindresPablo Bolado
1998AstilleroSantoñaCastro UrdialesJose Angel Lujanbio
1999AstilleroCastro UrdialesCiudad de SantanderFernando Palacios (semea)
2000AstilleroCastro UrdialesCiudad de SantanderJuan Mari Lujanbio
2001Castro UrdialesCiudad de SantanderAstilleroAsier Zurinaga
2002Castro UrdialesAstilleroPedreñaJuan Mari Lujanbio
2003AstilleroCastro UrdialesPedreñaIzortz Zabala
2004AstilleroCastro UrdialesPedreñaIzortz Zabala
2005AstilleroPedreñaCastro UrdialesIzortz Zabala
2006AstilleroCastro UrdialesPontejosIzortz Zabala
2007PedreñaCastro UrdialesAstilleroBorja Gómez
2008AstilleroCastro UrdialesPedreñaJoseba Arbona
2009AstilleroCastro UrdialesPedreñaCristian Garma
2010Castro UrdialesAstilleroPedreñaIker Gimeno
2011AstilleroPedreñaCastro UrdialesCristian Garma
2012AstilleroCastro UrdialesPedreñaUgaitz Mendizabal
2013AstilleroPedreñaSantoñaIker Gimeno
2014AstilleroPedreñaSantoñaIvan Gómez
2015AstilleroPedreñaCastreñaJonatan Castanedo
2016AstilleroPedreñaCamargoJonatan Castanedo
2017AstilleroPedreñaSantoñaIván Gómez
2018AstilleroPedreñaCamargoMikel García
2019AstilleroPedreñaCamargoSantiago Lopez "Vicuña"
2020PedreñaCamargoAstilleroCristian Garma
2021PedreñaCastreñaCamargoJuan Mari Lujanbio
2022PedreñaCastreñaCamargoKewin Ruiz
2023CamargoPedreñaAstilleroJonatan Castanedo
  • 1997an Santoñak eta Ciudad de Santanderrrek bat egin zuten trainerua atera ahal izateko.

Garaipenak

Taldeak

ElkarteaGaraipenakUrteak
     Astillero251967, 1970, 1971, 1973, 1976, 1978, 1983, 1998, 1999, 2000, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
     Pedreña181942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965, 1966, 1969, 1979, 1985, 2007, 2020, 2021, 2022
     Castro Urdiales111974, 1975, 1977, 1980, 1981, 1982, 1984, 1990, 2001, 2002, 2010
     Ciudad de Santander61989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1997*
     Santoña61986, 1987, 1988, 1995, 1996, 1997*
     C.R. Santander11972
     Camargo12023

Patroiak

PatroiaGaraipenakUrteak
José Bedia101942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965
Jose Angel Lujanbio61970, 1971, 1973, 1978, 1989, 1998
Fernando Palacios51986, 1987, 1988, 1995, 1996
Santiago López "Vicuña"51981, 1982, 1984, 1990, 2019
Izortz Zabala42003, 2004, 2005, 2006
Agustín Vitoria31991, 1992, 1993
Cristian Garma32009, 2011, 2020
Juan Mari Lujanbio32000, 2002, 2021

Parte hartzaileak

2006ko Kantabriako Traineru Txapelketa.

Hauek dira Kantabriako txapelketan parte hartu izan duten traineruak:

1942 eta 1950 artean

1964tik aurrera

Distantzia luzeko txapelketa

2021. urtean jokatu zen aurreneko aldiz. Santoñan izan zen eta lau traineruk hartu zuten parte: Camargok, Castreñak, Pedreñak eta Santoñak. Hauetaz gain Pontejoseko traineru beteranoa ere aritu zen. Emakumezko trainerurik ez zen izan.

Urtea
2021PedreñaCastreñaCamargo

Ikus, gainera

Kanpo estekak