Luis von Ahn

Luis von Ahn ( Guatemala, 1978ko abuztuaren 19a) informatikaria, enpresaria eta Carnegie Mellon Unibertsitateko informatika-irakaslea da. Duolingo, Captcha eta Recaptcha enpresen sortzailea da, azken hori 2009. urtean Google-ri saldu zitzaiona.[1] Crowdsourcing ideiaren aitzindarietako bat da.

Luis von Ahn


Duolingoko zuzendari exekutibo

2011 -
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1978ko abuztuaren 19a (45 urte)
Herrialdea Guatemala
BizilekuaPittsburgh
Hezkuntza
HeziketaAmerican School of Guatemala (en) Itzuli
Duke Unibertsitatea
(1996 - 2000) Zientziatan graduatua : matematika
Carnegie Mellon Unibertsitatea
(2000 - 2008) Doktoretza : Informatika
Tesi zuzendariaManuel Blum
Doktorego ikaslea(k)Severin Hacker (en) Itzuli
Brendan Meeder (en) Itzuli
Edith Law (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Pittsburgh
Enplegatzailea(k)Carnegie Mellon Unibertsitatea
Carnegie Mellon Unibertsitatea  (2005 -
Google  (2009 -  2011)
Duolingo  (2011 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

cs.cmu.edu…
Facebook: luisvonahn Twitter: luisvonahn Instagram: luisvonahn TED: luis_von_ahn Edit the value on Wikidata


Duolingo

Duolingo hizkuntzak ikasteko webgune libre bat da. 85 hizkuntza ikas daitezke 24 hizkuntzatan. Aplikazioak mundu osoan 300 milioi erabiltzaile erregistratu ditu.[2]

Captcha

Captcha (Completely Automated Public Turing test to tell Computers and Humans Apart), galdera eta erantzunez osatutako testa da, sareko inprimakietan erabili ohi da, erabiltzailea gizakia edo makina den bereizteko. Irudi distortsionatu batean erakusten diren zenbaki edo letrak idazteko eskatzen zaio erabiltzaileari[3].

Ohoreak [4]

Informatika eta crowdsourcing gaietan egin dituen ikerketek nazioarteko ospea eta hainbat ohore eman dizkiote arlo zientifikoan eta teknologikoan. 2006an MacArthur saria irabazi zuen (Genius Award izenarekin ere ezaguna).[5]Discover aldizkarian 50 zientzia-garun onenetariko bat izendatua izan da, 2006an Popular Science- k 10 zientzialaririk bikainenetarikoen artean kokatu zuen, eta Silicon.com- entzat teknologiako 50 pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen. 2012an, Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak zientzia eta ingeniaritza saria eman zion von Ahn gazteari.[6]

2009an, Guatemalako Siglo XXI egunkariak Luis von Ahn izendatu zuen urteko pertsonaia gisa. 2011n, gaztelaniazko Foreign Policy (Atzerriko Politika) aldizkariak von Ahn aukeratu zuen Latinoamerikako intelektual garrantzitsuen gisa.[7] 2012ko urtarrilaren 8an, Guatemalako Prensa Libre egunkariak aukeratu zuen 2011. urteko pertsonaia gisa.

Biografia [4]

Von Ahn Guatemala hirian jaio eta hazi zen. Guatemalako American College-n ikasi zuen. 1996an lizentziatu zen. 2000. urtean, matematikan lizentziatu zen Dukeko Unibertsitatean eta 2005ean, informatikako doktoregoa egin zuen Carnegie Mellon Unibertsitatean, Manuel Blum- en zuzendaritzapean, munduko Iinformatika-ikertzaile garrantzitsuenetako asko gainbegiratzeagatik ezaguna dena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis von Ahn