Konputazioaren zientziak

Konputazioaren zientziak edo Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo tekniken multzoa da.

Izena

Informatika hitza Philippe Dreyfusek asmatu zuen 1962an, informazio eta automatika izenak batuta.

Euskaraz, termino hau gaztelaniatik edota frantsesetik hartu dugu. Latinoamerikako hainbat herrialdetako gaztelanian, hala ere, computación ("zenbaketa") izena erabiltzen dute, ingelesaren eraginez, ingelesez computing baita.

Historia

"Sistema digitalen diseinu-hastapenak"(2005)

Lehenengo ordenagailua 1946an jarri zen abian. Hala eta guztiz ere, informatika gizakiaren mendeetako amets bati dagokio, makina pentsalari bat sortzearen ametsari. Bide horretatik egin ziren lehenengo lanak XVII. mendekoak dira, Wilhelm Schickard, Blaise Pascal eta Gottfried von Leibnizen garaikoak. Logika modernoa eta elektronika batzeak gaur egungo informatikaren sorrera ekarri zuen, eta horrek iraultza izugarria eragin du gure gizarteen ekonomian eta bizitzan. Informatikak oinarrian bi iturri ditu: automaten zientzia eta logika.

Automatismoa

Automatismoa izaki artifizialak programatu zirenean sortu zen, XVIII. mendean. Jacques de Vaucansonek jotzailerik gabeko flauta asmatu zuen, hamabi pieza desberdin jotzen zituen gurpil moduko bati esker. Programazioa hobetu zuten txartel zulatuei esker, Barbarie organoa eta Jacquarden ehungailua sortu ziren. 1623an Tübingenen Wilhem Schickardek kalkulatzeko lehenengo makina sortu zuen, baina sute batek desegin zuen eta ez zen haren berri izan 1958 arte. 1641-1645 urteen bitartean Blaise Pascalek arrakasta handiagoa izan zuen makina bat sortu zuen, batuketak egiten zituena. Leibnizek 1673an biderketak egiteko makina bat asmatu zuen, baina 1694 arte ez zen gauzatu.

1822an Charles Babbagek matematika taulak kalkulatzeko eta inprimatzeko makina bat sortu zuen; tresna horri 1833an makina analitiko bat erantsi zion, eta horrela aritmetika eta logika operazio ugari egin zitezkeen. Babbageren proiektuak bera hil eta gero egin ziren, eta hura izan zen kalkulu automatikoaren bidea zabaldu zuena.

Logika

Automatismoaren ardura nagusia natura menderatzeak sortzen dituen arazo teknikoak gainditzea zen, baina informatika modernoa ez da printzipio horretatik bakarrik sortu. Logika izan zen beste oinarrietako bat. Eta alor horretan, pentsalariak saiatu dira azalpen matematikoetarako metodoen aplikazio eremua pentsamenduaren beste alor batzuetara hedatzen eta erabateko koherentzia ematen beren zientziaren mugak zehaztu aurretik.

Kriptografian egindako ikerketak, mezuen igorpena eta kodetzea informazioaren teoriara bideratu behar ziren. Logikaren jatorria Aristotelesen garaira (K. a. IV. mendea) eraman behar da, gutxienez. Euklidesek eta Eratostenesek algoritmo klasikoak asmatu zituzten; Al-Khuwarizmi persiarrak kontzeptua berritu zuen eta bere izena eman zion, eta Leonardo Fibonaccik Europan sartu zuen XIII. mendearen hasieran. Leibnizek kalkulu automatikoari egin zion ekarpenaz gainera, beste bi ekarpen handi egin zituen: ezaugarri unibertsalaren ideia eta aljebraren arrazionaltasuna logikara zabaldu zuen proposizioen sintaxia. Zenbakera bitarra Francis Baconi esker ezagutu zen Europan, baina Leibniz izan zen sistema hura kalkulu automatikora egokitu zuen lehena. George Boolek Aristotelesen logikaren formulazio matematikoa egin zuen. Britainiar matematikari talde batek, Bertrand Russell buru zuela, Principia mathematica lana argitaratu zuen 1910ean. Lan hartan matematikak sistema formal batean osatzea proposatzen zen, zeinetan proposizio oro kalkulu logiko baten arabera frogatu ahal izango baitzen.

1931n Kurt Gödel austriarrak frogatu zuen aritmetika adierazteko gai den sistema formal orok dituela benetako ezaugarriak, baina sistema horren beraren arauekin ezin froga daitekeela ezaugarri horien egiatasuna edo faltsutasuna. Teorema horrek bertan behera uzten zituen matematikak dedukzio sistema koherente batean biltzeko asmoa. Alan Turing britainiarrak automata eredu bat egin zuen, algoritmo kontzeptua defini zezakeena. Turingek Princetongo (Ameriketako Estatu Batuak) Institute for Advanced Studies institutuaren diru laguntza lortu zuen eta han ezagutu zituen Albert Einstein, John von Neumann eta Alonzo Church. Hala, lehenengo ordenagailua egin baino hamar urte lehenago bildu ziren informatikaren oinarrien egileak. Azkenik, 1945ean John von Neumannek ordenagailuen egitura materiala definitu zuen. Beraz, kalkulu eredu baten gainean osatu da informatika, Turingen makinaren gainean hain zuzen.

Informatika modernoa

1940ko hamarkadan, zenbatzeko gailu berri eta ahaltsuak garatzen ziren bitartean, "konputagailu" edo zenbakailu terminoak makina berriak izendatzeko erabiltzen hasi zen, aurretiko pertsonen zenbatzaile-tratamendu hori pixkana-pixkanaka baztertuta geratu zelarik. Hortik aurrera, konputagailuak kalkulu matematikoak burutzeko baino askoz gehiagorako erabili genezakeela argi geratzen zen heinean, zenbaketa-zientziaren alorra zabaltzen hasi zen zenbaketa edo konputazioa (informatika) orokorrean ikertzeko. Zenbaketa-zientzia, konputagailuz edo ordenagailuz lagundutako zientzia hain zuzen ere, 1960ko hamarkadan jakintzagai akademiko gisa finkatzen hasi zen, zenbaketa-zientziaren lehenengo sailak sortuz eta aitzindariak diren lehenengo lizentziatura-programak argitaratuz.

Lorpen nagusiak

Nahiz eta jakintzagai akademiko zehatz bezala bere historia erlatiboki laburra izan, zenbaketa-zientziak funtsezko ekarpenak esleitu dizkio zientzia eta gizarteari. Nahiz eta lorpenak asko izan, honako hauek dira adibide gisa, garrantzitsuenak:

  • Zenbaketa edo konputazioaren eta kontagarritasunaren definizio zehatza (Constable 2000).
  • Arazo, buruketa eta problemen zenbatze-bidezko emaitzarik ez dagoela azaltzen duen froga (Gelditze-buruketa edo halting problem ingelesez) eta baita buruketa trataezinak daudela, non emaitza lortzea erabat ezinezkoa da (Constable 2000).
  • Programazio-lengoaiaren kontzeptua, hainbat abstrakzio-mailara dagoen eta informazio metodologikoa modu doi batean adierazteko tresna (Abelson eta Sussman 1996).
  • Erabilera orokorreko ordenagailuak, Internet, sinadura digitalak, merkataritza elektronikoa edo internet bidezko merkataritza eta bilaketa-sistemak (Google adibidez) bezalako teknologia iraultzaileak (Constable 1997, Constable 2000).
  • Zientzi ikerketa mota berriak ahalbidetu ditu, fisika konputazionala eta kimika konputazionala bezalakoak (Constable 1997).
  • inteligentzia-artifiziala (IA) geroz eta garrantzitsuagoak dira eta efizienteagoak. IA aplikazio asko existitzen dira gaur egun adibidez etxeko aspiragailu robotetan, Bideojokuetan, gidari gabeko hegazkinetan...

Aplikazioak

Euskarazko liburuak

78 liburu argitaratu dira informatikari buruz 1980 eta 2021 bitartean.[1]

LIburuaren izenburuaEgileakArgitaletxeaUrtea
HTML5 lengoaia eta JavaScript APIakJuan Antonio Pereira VarelaUEU2021
IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta ArkitekturaOlatz Arbelaitz Gallego, Ainhoa Latatu Nuñez, Miren Josu Omaetxebarria Ibarra, Blanca Urgell LazaroUEU2021
Sareetan zehar dantzan Java erabilizIñaki Goirizelaia Ordorika, Maider Huarte ArrayagoUPV/EHU2021
Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz. 2. edizioaFernando Mijangos UgarteUPV/EHU2021
Ekonometria eta GRETLMarian Zubia Zubiaurre, Susana Orbe MandalunizUPV/EHU2020
Oinarrizko programazioaIker Azpeitia Lakuntza, Jesus Ibañez Martínez-CondeUPV/EHU2020
III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta ArkitekturaOlatz Arbelaitz Gallego, Urtzi Etxeberria Otaegi, Ainhoa Latatu Nuñez, Miren Josu Omaetxebarria IbarraUEU2019
IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzanMikel Iruskieta Quintian, Montse Maritxalar Anglada, Amaia Arroyo Sagasta, Abel Camacho RomeroUEU eta UPV/EHU2019
Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz. Problema ebatziakEugenio Mijangos FernandezUPV/EHU2019
Multimedia-InternetJose Mª Rivadeneyra SiciliaUPV/EHU2018
SPSS eta R Commander. Ikerketa ez-esperimentaletako datuen analisiaArantxa Gorostiaga Manterola, Jone Aliri Lazcano, Nerea Lertxundi Iribar, Nekane Balluerka Lasa, Ana I. Vergara IraetaUPV/EHU2018
II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta ArteaIñaki Alegria Loinaz, Ainhoa Latatu Nuñez, Miren Josu Omaetxebarria Ibarra, Patxi Salaberri ZaratiegiUEU2017
II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta ArkitekturaIñaki Alegria Loinaz, Ainhoa Latatu Nuñez, Miren Josu Omaetxebarria Ibarra, Patxi Salaberri ZaratiegiUEU2017
Bilaketa heuristikoak. Teoria eta adibideak R lengoaianBorja Calvo Molinos, Josu Ceberio Uribe, Usue Mori CarrascalUPV/EHU2017
Elektronika eta kontrol-sistemak: Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua, 2. mailaOihane Abarrategi Ranero, Araitz Iturregi AioUPV/EHU2017
Makina elektriko birakariak: simulazioak eta probakMiren Terese Bedialauneta LandaribarUPV/EHU2017
Zenbakizko metodoak MATLAB erabilizEugenio Mijangos FernandezUPV/EHU2017
Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formalaJavier Alvez Gimenez, Xabier Arregi Iparragirre, Jose Gaintzarain Ibarmia, Paqui Lucio Carrasco, Montse Maritxalar AngladaUEU eta UPV/EHU2016
PYTHON programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioakIñaki Alegria Loinaz, Olatz Perez de Viñaspre Garralda, Kepa Sarasola GabiolaUEU eta UPV/EHU2016
Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzazAitzol Lasa OiarbideUEU2015
"Eridenen du zerzaz kontenta": sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008)Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, Ricardo Gómez LópezUPV/EHU2015
Ordenagailuen egitura-laborategia eta praktikakNekane Azkona EstefaniaUPV/EHU2015
Automatismoak eta kontrolaHaritza Camblong Ruiz, Nora Barroso Moreno, Aitzol Ezeiza RamosUEU2014
Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma digitalerako sarbideaTeresa Agirreazaldegi BerriozabalUPV/EHU2014
Ordenagailuen egituraNekane Azkona EstefaniaUPV/EHU2014
Aljebra: teoria eta ariketak. Mathematica programaren aplikazioaElisabete Alberdi Zelaia, Isabel Eguia Ribero, Aitziber Unzueta IntxaurbeUEU eta UPV/EHU2013
R Commander eta datuen analisiaPaula Elosua OlidenUEU eta UPV/EHU2013
Datu-Base erlazionalen diseinua eta ustiapenaLeire Aldaz Odriozola, Leire Urkola CarreraUPV/EHU2013
Enpresaren kudeaketari aplikaturiko informatika. Kalkulu-orria: Ms Excel 2003Agurtzane Celestino Gutierrez, Olatz Etxegarai Legarreta, Sara Fernandez de Bobadilla Guemez, Angel Aldekoa ArnaizUPV/EHU2012
Estatistika: R praktikakMaria Merino MaestreUPV/EHU2012
Praktiketan SPSSrekinElena Agirre Basurko, Jose Mari Eguzkitza Arrizabalaga, Inmaculada Lecubarri AlonsoUPV/EHU2012
Robot mugikorrak. OinarriakAitzol Astigarraga Pagoaga, Elena Lazkano OrtegaUEU2011
Dokumentazioa eta ondare bibliografikoaren komunikazioaTeresa Agirreazaldegi BerriozabalUPV/EHU2011
Estatistika: SPSS praktikakMaria Merino MaestreUPV/EHU2011
Programazioaren oinarriak: C-ko eta Java-ko praktikakGaizka Abaroa Erkoreka, Cristina Perfecto Del Amo, Nekane Bilbao MaronUPV/EHU2011
Dokumentazioa eta Eduki Digitalen KudeaketaTeresa Agirreazaldegi BerriozabalUPV/EHU2010
Informatikaren oinarriak. C lengoaian ebatzitako problemakOlatz Ansa Osteriz, Rosa Arruabarrena Santos, Carmen Ocariz Sanz, Montserrat Ferreira SanchezUPV/EHU2010
R Gizarte-zientzietarako. Datuen eta eskalen analisia Rcommander-ekinPaula Elosua OlidenUPV/EHU2010
Pantailen eragina hezkuntzan: Bideojokoen kasuaJose Inazio Imaz BengoetxeaUTRIUSQUE VASCONIAE2010
TAPE Testu-analisirako PERL erremintakAitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola, Aitor Soroa EtxabeUEU2009
TCP/IP sareak (3. argitaraldia)Jose Mª Rivadeneyra SiciliaUEU2009
Estatistika deskribatzailea Excel-en bidezMarisabel Orueta Coria, Marta Barandiaran GaldosUPV/EHU2009
Matlab - Lehenengo urratsakLeyre Ormaetxea Butron, Florencio Garrido UriarteUPV/EHU2009
Software kaltegarriakAnartz Ruiz ManzanosELHUyar2008
Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa. Debian eta Ubuntu (2. argitalpena)Iñaki Alegria Loinaz, Roberto Cortiñas RodriguezUEU2008
Softwarearen ingeniaritza (II. Atala: Garapen monolitikotik hiru mailako arkitekturara bezero/zerbitzariak bisitatuz)Jose Ramon Zubizarreta AizpuruUEU2008
Industria informatikako oinarriakPatxi Alkorta EgigurenUPV/EHU2008
Kontrol digitalaren oinarriakJulian Florez Esnal, Arantxa Tapia Otaegi, Gerardo Tapia OtaegiELHUyar2007
Ordenagailu bidezko sistemen kontrolaEkaitz Zulueta GuerreroELHUyar2006
Softwarearen ingeniaritza (I. Atala: Softwarearen garapenaren zenbait arlo)Jose Ramon Zubizarreta AizpuruUEU2006
Gogora ekartzeen analisirako programa multzoa EVOC2000Juan Jose Arrospide Eizagirre, Maider Larrañaga EgilegorUPV/EHU2006
Hizkuntzalaritza konputazionalaIzaskun Aldezabal Roteta, Jose Mari Arriola Egurrola, Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Kepa Sarasola GabiolaUEU2005
Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideakOlatz Arbelaitz Gallego, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Izaskun Etxeberria Uztarroz, Amaia Ibarra Lasa, Txelo Ruiz VazquezUEU2005
TCP/IP sareakJose Mª Rivadeneyra SiciliaRIVADENEYRA arg2003
Linux. Sistemaren eta sarearen administrazioaIñaki Alegria LoinazUEU2003
Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapenaIñaki Alegria Loinaz, Miriam Urkia GonzalezUEU2002
Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisiaOlatz Arbelaitz Gallego, Txelo Ruiz VazquezUEU2001
Informatika eta internet hiztegiaUZEIUZEI arg2001
Kazetaritza elektroniko multimediaJavier Diaz Noci, Koldo Meso AyerdiUPV/EHU2000
Mathematica 3.0 bertsioa laborategirakoJosu Larrabeiti Jauregi, Mª Concepcion Presedo GarciaUPV/EHU2000
Sistema eragileen diseinuaVerónica Fernandez Ruiz, María José Gil Larrea, Jorge Gonzalez BarturenUD/DU1999
Oinarrizko programazioa. Ariketa bildumaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Kepa Sarasola GabiolaUEU1999
Kontzeptuen arteko erlazio-izaeraren formalizazioa ontologiak erabiliaz: dentsitate kontzeptualaEneko Agirre BengoaUPV/EHU1999
Programazioaren oinarriakIñaki Goirizelaia OrdorikaUPV/EHU1999
Ordenadore bidezko irudigintzaAsier Lasa , Joseba Makazaga OdriaUEU1998
C programazio-lengoaiaIñaki Alegria Loinaz, Nestor Garay VitoriaELHUyar1995
Anhitz: itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitzaXabier Arregi IparragirreUPV/EHU1995
Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnakIñaki Alegria LoinazUPV/EHU1995
Sistema eragileen deskribapen funtzionalaJulio Abascal Gonzalez, Iñaki Alegria Loinaz, Alberto Lafuente Rojo, Elena Lazkano Ortega, Clemente Rodriguez LafuenteUPV/EHU1995
Mamur: Mugapenen Betetzean oinarritutako tresna modular multimailaJuan Manuel Pikatza AtxaUD/DU1993
Programen egiaztapena eta eratorpenaXabier Arregi Iparragirre, Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Paqui Lucio CarrascoUEU1993
Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren eraikuntza eta sorkuntza/ SIAD: Conception et construction d´un système intelligent d´aide dictionnrialeXabier Artola ZubillagaUPV/EHU1993
Informatika hiztegiaIñaki Alegria Loinaz, Xabier Arregi Iparragirre, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Xabier Artola Zubillaga, Lore Azkarate Villar, Pili Lizaso Murua, Miel Loinaz Beristain, Montse Maritxalar Anglada, Txelo Ruiz Vazquez, Kepa Sarasola Gabiola, Elena ZubelzuUZEI1993
LISP programazio-lengoaiaJuan Ramon Bastarrika Larrauri, Kepa Sarasola GabiolaUEU1991
Konputagailuaren oinarrizko egituraIñaki Alegria LoinazUEU1985
Programatzeko algoritmoak. Ariketa bildumaKepa Sarasola GabiolaUEU1984
Konmutazioa: sistema digitalakMikel Alkorta Andonegi, Mikel Iriondo Bengoa, Kepa Sarasola GabiolaUEU1980

Erreferentziak

Bibliografia

  • Knuth, Donald E. (1996). Selected Papers on Computer Science. CSLI Publications, Cambridge University Press.
  • Collier, Bruce (1990). The little engine that could've: The calculating machines of Charles Babbage. Garland Publishing Inc. ISBN 978-0-8240-0043-1.
  • Cohen, Bernard (2000). Howard Aiken, Portrait of a computer pioneer. The MIT press. ISBN 978-0-262-53179-5.
  • Tedre, Matti (2014). The Science of Computing: Shaping a Discipline. CRC Press, Taylor & Francis.
  • Randell, Brian (1973). The origins of Digital computers, Selected Papers. Springer-Verlag. ISBN 978-3-540-06169-4.

Kanpo estekak