Lurraren kokalekua unibertsoan

Lurrak unibertsoan duen kokalekuari buruzko ezagutza 400 urtez teleskopio bidez burututako behaketei esker eraiki da eta aurreko mendean findu zen. Antzinako Lurra unibertsoaren erdigunetzat jotzen zen, eta unibertsoa begi hutsez ikusten ziren planetez eta periferiako izar finko batzuez osatua zegoela uste zen. XVII. mendean heliozentrismoa onartu zenetik, William Herschel eta beste zenbait astronomoen behaketek Eguzkia disko itxurako galaxia erraldoi baten eta beste hainbat izar ugariren erdian zegoela frogatu zuten. XX. mendean Edwin Hubblek burututako nebulosa espiralen behaketek geure galaxia hedatuz zihoan unibertso bateko milaka miloi galaxien arteko bat bakarra besterik ez zela azaleratu zuten, galaxia multzo eta galaxia supermultzoetan pilaturik. XX. mendearen amaieran, unibertso behagarriaren egitura orokorra argituz zihoan, galaxia filamentu eta huts sare erraldoia osatzen zuten galaxia multzo handiekin. Galaxia multzoak, filamentuak eta hutsak Unibertsoan ikus ditzakegun egitura koherente handienak dira. Oraindik maila handiago batean (1.000 megaparsec baina gehiago) Unibertsoa homogeneoa bilakatzen da, alegia, bere zati guztiek, bataz beste, dentsitate, osagarri eta egitura berberak dituztela.

Unibertsoak erdigunerik edo mugarik ez duela uste denetik, Lurra unibertsoan kokatzeko erreferentzia puntu berezirik ez dago. Eskala ezberdinetan dauden egiturekiko Lurraren kokapenaren erreferentzia egin liteke. Gure Unibertsoari buruzko hipotesi ugari aipatu izan dira, adibidez, bere tamaina infinitua izatea edota multibertso baten zatia izatearen aukera egotea, halere, orain arte hipotesi horiek egiaztatzeko frogarik ez da topatu ahal izan.

Gure kokalekua unibertso behagarrian adierazten duen diagrama. (sakatu hemen handiagoa ikusteko.)
Gure kokalekua unibertso behagarrian adierazten duen diagrama. (sakatu hemen handiagoa ikusteko.)
ErreferentziaDiametroaOharrakIturriak
Lurra12.756,2 km
Ilargiaren orbita768.210 kmIlargiaren orbitaren bataz besteko diametroa Lurrarekiko
Geoezpazioa6.363.000–12.663.000 kmLurraren eremu magnetikoaren eraginpean dagoen eremua
Lurraren orbita299,2 miloi km

2 UA || ||

Barne eguzki-sistema~6,54 AU
Kanpo eguzki-sistema60,14 AU
Kuiper gerrikoa~96 AU
Heliosfera160 AU
Disko sakabanatua195,3 AU
Oorten hodeia100.000–200.000 AU

0,613–1,23 pc || ||

Eguzki-sistema1,23 pc
Izarrarteko Hodei Lokala9,2 pc
Burbuila Lokala2,82–250 pc
Gould gerrikoa1.000 pc
Orion besoa3.000 pc (luzera)
Eguzki-sistemaren orbita17.200 pc
Esne Bidea30.000 pc
Esne Bidearen azpitaldea840.500 pc
Talde Lokala3 Mpc
Eskualde lokala7 Mpc
Virgoren superkumulua30 Mpc
Laniakea160 Mpc
Unibertso behagarria28.000 Mpc
UnibertsoaGutxienez 28.000 Mpc

Kanpo estekak