Maite Toledo

euskal idazlea
Maite Toledo Saralegi» orritik birbideratua)

Maite Toledo Saralegi (Zaldibia, Gipuzkoa, 1966) idazlea da.[1]

Maite Toledo

Bizitza
JaiotzaZaldibia, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
italiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

LinkedIn: maite-toledo-saralegi-41a19482 Pinterest: maitetoledo Literaturaren Zubitegia: 881 Edit the value on Wikidata

Biografia

Maite Toledo Zaldibian jaiotako antzuolarra da.[2] Formazioz, Turismoko unibertsitate ikasketak ditu UNEDen eginak. Master Exekutiboa Enpresa Logistikako Zuzendaritzan (Marketing & Finantzak Negozio Eskola, Bilbo). Administrazio eta merkataritza alorretako ikasketa teknikoak ikasia Migel Altuna Institutuan, Bergaran. Formazioz eta zaletasunez, ekonomialari eta idazle; lanbidez, berriz, administraria. Gidari turistiko ere ibilia da. Bergarako Udalean dihardu lanean.

Idazle ibilbidea

Arlo desberdinak jorratu ditu literaturan nahiz kazetaritzan: poesia, bidaia-kronika, ipuina, narrazioa, gidoiak edota zutabeak. Kolaborazioak egin ditu Arrasate Pressen, Berrigaran, Goienkarian, Berrian, Ortzadarren, Hatsan, Linterna gorrian edota Nontzeberri kultur atarian.

Haur, gazte eta helduen literaturako hainbat epaimahaitan parte hartu eta hartzen du; hala nola Euskadi Literatura Sarietan (2009). Solasaldi eta irakurraldietan aritua. Hainbat sari jaso ditu.

Argitalpenak

  • Ametsaren aro berriakomiki-liburua argitaratu zuen 2005ean. Gaztelaniara, frantsesera, portugesera eta ingelesera itzuli, eta formatu digitalean argitaratu zuten 2010eko udaberrian.
  • Jet Lag olerki-liburua (2012) Ediciones Beta III Milenio / 978-84-92629-85-5
  • Tekno + turismoa saiakera (2012)[3] Industria-, zientzia- eta teknologia-guneetan egindako ikerketa baten emaitza da, eta Gipuzkoako Deba arroa du erreferentzia-eremu geografikoa. Ediciones Beta III Milenio / 978-84-92629-87-9
  • Hemen (2013)[4][5]Ediciones Beta III Milenio / 978-84-15495-05-5

Sariak

  • Lauaxeta poesia saria (Mungiako Udala, 2023)[6]
  • Amodiozko gutuna: Amodiozko Gutunen Berrigara lehiaketa. Gazteen saria (2002)
  • Nikolas Ormaetxea "Orixe" poesia saria (Uitziko Udala, 2003)
  • Xabier Leizaola Ipuin Lehiaketa. Aipamen berezia (2003)
  • Baloreari buruzko nazioarteko lehiaketa. (Sauré argitaletxea, 2004)
  • Argazkia: Emakumeak eta Lanbideak argazki saria (Arrasateko Udaleko Emakumeen Txokoa, 2004).

Erreferentziak

Kanpo estekak