Makabearren matxinada

Makabearren matxinada (hebreeraz: מרד החשמונאים‎; antzinako grezieraz: Επανάσταση των Μακκαβαίων), k.a. 167tik 160ra bitartean gertatu zen juduen matxinada bat izan zen, makabearrek Seleukotar Inperioaren eta juduen bizitzan eragin helenistikoaren aurka zuzendua.

Makabearren matxinada
Judea k. o I. mendean.
DataK.a. 167-K.a. 141
LekuaJudea, orduan Zelesiriaren parte
EmaitzaMatxinoen garaipena
Gudulariak
MakabearrakSeleukotar Inperioa
Buruzagiak
Matatias
Judas Makabearra (BHI)
Jonatan Makabearra Exekutatua
Eleazar Avaran (BHI)
Simon Thassi
John Gaddi (BHI)
Antioko IV.a Epifanes
Antioko V.a Eupator
Demetrio I.a Soter
Lisias †
Gorgias
Nikanor (BHI)
Bakides
Indarra
Judear matxinoakSeleukotar Armada

Kronologia

Makabearren I. Liburuaren arabera, Antioko IV.a Epifanesek juduen praktika erlijiosoa debekatzen zuen dekretu bat eman zuen. Modi'ingo nekazal apaiz judu batek, Matatias asmondarrak, greziar jainkoen jaurespena errefusatzean Seleukotar Inperioaren aurkako matxinadaren txinparta piztu zuen. Matatiasek bere herrian idolo bati sakrifizio bat eskaini zion judu helenistiko bat hil zuen. Berak eta bere bost seme-alabek Judeako mendietara ihes egin zuten. Matatias hil ondoren, urtebete inguru geroago, K.a. 166an, Judas Makabearra bere semeak disidente juduen armada bat zuzendu zuen, seleukotar dinastiaren aurkako gerrilla gerra batean. Hasieran gatazka helenizaturiko juduen aurka zuzendua izan zen, hauetatik asko zeudelarik. Makabearrek herrietan aldare paganoak suntsitu, haurrak erdaindu eta juduak matxinotu zituzten.[1] Makabear hitza, armada judua deskribatzeko erabiltzen zutena, "mailu" hitzerako hebrear hitzetik hartua dago.[2]

Matxinadak gudu asko ekarri zituen, non makabear indarrek gerra-taktikaren erabileragatik seleukotar armadaren artean ospea lortu zuten. Garaipenaren ondoren, Makabearrak Jerusalemen garaile sartu ziren eta Tenplua erritualki garbitu zuten, gurtza judu tradizionala berrezarriz. Jonatan Makabearra apaiz nagusi bezala ezarri zuten. Matxinada geldiarazteko asmotan, seleukotarrek armada handi bat bidali zuten, baina Antioko IV.a hil ondoren Siriara itzuli zen. Makabearrek, Erromarekin itun bat egin zuten, eta aliatu bihurtu ziren, Seleukotar Inperioak Palestina birkonkistatzeko ekintza handia har zezan saihestuz (honela, inperio boteretsuago baten aurka egongo litzateke). Lisias seleukotar komandanteak, barne-arazoez arduratuta, erlijio-askatasuna berrezarri zuen konpromiso politiko baten alde egin zuen.

Guduak

  • Uadi Haramiako gudua (k.a. 167)
  • Bet Horongo gudua (k.a. 166)
  • Emausko gudua (k.a. 166)
  • Bet Zurreko gudua (k.a. 164)
  • Bet Zakariasko gudua (k.a. 162)
  • Adasako gudua (k.a. 161)
  • Datemako setioa
  • Elasako gudua (k.a. 160)

Matxinadaren legatua

Hanukkah judu-jaialdiak Judas Makabearraren garaipenaren ondorengo tenpluaren garbiketa ospatzen du. Literatura errabinikoaren arabera, makabear garaileek, zigilu bati esker, kutsatu gabeko olio pitxer txiki bat aurkitu ahal izan zuten, eta Menorahri egun batez eusteko bakarrik aski bazen ere, mirariz zortzi egun iraun zuen, kopuru handiagoa ekartzeko adina denbora.[3] Olioaren miraria mitikotzat jo izan da, eta Erdi Arotik aurrera haren benetakotasuna zalantzan jarri izan dute.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak