Manuel Intxausti

Manuel Maria Intxausti Moreno (Manila, Filipinak, 1900 - Uztaritze, Euskal Herria, 1961) enpresaburua eta euskaltzale handia izan zen, estatubatuar herritartasuna zuena. Filipinetako Konpainiarekin XIX. mende hasieran Filipina Uharteetara deserriratutako intxaustitarren leinukoa izan zen, Ynchausti y Compañía enpresaren inguruan hazi eta aberastuak. Manueli XX. mendeko Anton Abadia deitu izan zaio. Ana Belen Larraurirekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba hazi.[1]

Manuel Intxausti
Bizitza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaEusko-filipinarra
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Enplegatzailea(k)Ynchausti y Compañía
KidetzaEusko Ikaskuntza

Espainian soldadutza egin ondoren, Jesus Maria Leizaola ezagutu zuen. Film kameraren zale amorratua zen, eta euskal dantzen lehen grabazioak egin zituen. 1923 eta 1928. urteen artean, Intxausti plazaz plaza ibili zen herritarrek eginiko dantzen filmatzen, dokumental etnografikoak egiteko.[2] Donostiara joan zen aldamenean Leizaola zuela eta, hiria kolpisten eskuetan erori ondoren, Uztaritzera lekualdatu zen.

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean AEBra joan zen, Filipinetan denbora batez egon ondoren. Estatu Batuetan, Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteko bidea kudeatu eta finantzatu zuen, baita haren Columbia Unibertsitateko irakasle postua ere.[1] Aldiz, 1947an Euskal Herrira itzuli zen, eta Uztaritzen hil zen 1961ean.[1] Bere ondarearen artean, Ipar Euskal Herriko ehunka film grabazio utzi zituen.[3]

2021ean, 189 film amateur argitaragabe aurkitu ziren. Dena digitalizatu dute, eta Euskadiko Filmategiak egin du, eta hainbat talde aritu dira inguruan: Gastibeltza Filmak, Euskal Herriko Unibertsitateko Nor ikerketa taldea, Kanaldude eta Eusko Jaurlaritza, Josu Martinez ikerketaren zuzendari zutela. Aurkitutako filmen artean, 24 ziren film komertzialak. Ondare hori digitalizatu egin zuten.[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak