Manila

Filipinetako hiriburua

Manila[1][2] (tagaloz: Maynilà, majˈnilaʔ ahoskatua) Filipinetako hiriburua da eta Manila Metropolia osatzen duten 17 udalerrietako bat. Luzon uharteko ekialdean kokatua, 19 milioi biztanle ditu[3] metropoliko erdiguneak. 2009an, munduko 11. metropoli-gune handiena zen eta 5. jendetsuena.

Manila
Lungsod ng Maynila
City of Manila
highly urbanized city (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Filipinak
ProbintziaManila Metropolia
AlkateaJoseph Estrada
Izen ofizialaLungsod ng Maynilà
Jatorrizko izenaLungsod ng Maynila
City of Manila
Posta kodea0900–1096
Geografia
Koordenatuak14°35′45″N 120°58′38″E / 14.5958°N 120.9772°E / 14.5958; 120.9772
Map
Azalera38,55 km²
Altuera7 m
MugakideakNavotas, Makati, Caloocan, Quezon City, San Juan, Mandaluyong eta Pasay
Demografia
Biztanleria1.846.513 (2020ko maiatzaren 1a)
66.365 (2015)
Metropolia21.241.000
Dentsitatea73.919,66 bizt/km²
Etxebizitzak486.293
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
1521 (Migel Lopez Legazpikoak)
Telefono aurrizkia2
Ordu eremuaPhilippine Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakAcapulco, Astana, Bangkok, Pekin, Bukarest, Cartagena de Indias, Guangzhou, Haifa, Habana, Ho Chi Minh Hiria, Incheon, Jakarta, Jersey City, Lima, Lyon, Madril, Málaga, Maui konderria (Hawaii), Mexiko Hiria, Montreal, Mosku, New Delhi, Niza, Osaka, Sacramento, San Frantzisko, Santiago, Seberang Perai (en) Itzuli, Sydney, Taichung (en) Itzuli, Taipei, Takatsuki, Teheran, Winnipeg, Yokohama, Santiago de Cali, Guam, Busan, Honolulu konderria, Shanghai, Panama Hiria, Santa Barbara (Kalifornia), Los Angeles, Laval, Honolulu eta Fuzhou
http://www.manila.gov.ph

Manila, luze-zabal 38,55 km2 izanik[4], Filipinetako bigarren hiri jendetsuena da, 1.660.714 biztanle baititu[4]. Handik hurbil, Quezon Hiria —antzina hiriburu izan zen— jendetsuena da. Hala ere, Manila Metropoliak 10 milioi biztanletik gora ditu eta Asia hego-ekialdeko bigarren gune jendetsuena da[3].

Hong Kong hiritik 950 km hego-ekialdera dago eta Singapurtik 2.400 km ipar-ekialdera. Pasig ibaiak hiria bitan zatitzen du.

Historia

XIII. mendean, Manila herrixka gotortua zen, Pasig ertzeko merkataritza gunea. Aristokrazia malaiarentzat, herrixkaren izena Seludong/Selurung zen, Luzon uhartearen hego-mendebaldeko eskualdearen izen bera, bertako hiriburua zela iradokiz. Hala ere, bertako tagalog jendearen ahotan Maynilad zuen izena, eta izen horrexekin geroz eta ezagunagoa egin zen. Izenaren jatorria nila landarean dago, badiaren ertzean hazten den mangle loredun mota bat, xaboia egiteko erabilia eta herrixkako merkatugai nagusia.

Santiago atea.

1570ean, pirata portugaldarrek atzendua, Migel Lopez Legazpikoak merkataritza gune horren berri izan zuen eta bere aberkide Martin Goiti bidali zuen bertako garrantzi ekonomikoa ezagutzera. Espainiar Koroa ezartzea saiatu zen, baina bertako buruzagiak ez zuen onartu Espainiako errege-erreginen meneko izatea, nahiz eta merkataritza harreman askeen alde agertu. Konkistatzaileek gerra-ekintzatzat hartu zuten eta herriari eraso egin 1570eko ekainean. Goitik herria konkistatu ondoren, Lopez Legazpikoarengana itzuli zen tropekin. Horrela, Zumarragarrak gotorlekua eraikitzeko agindua 1571ko ekainaren 1ean eman zuen, eta Manila modernoaren lehen ipini.

Manila Espainiaren gobernu kolonialaren hiriburu bihurtu zen, Filipina Uharteak hiru mendez kontrolatu ziten garaian. 1762-1764 artean, Britainia Handiaren bi urteko kontrolpean ere Manila hiriburua izan zen. Hiriak merkataritza aldetik garrantzi handia izan zuen, Manila-Acapulco merkatari-itsasbidearen jomuga baitzen, salgaiak Mexiko eta Asia Hego-ekialdearen arteko garraio-puntua (Manilako galeoia). Itsasbide hau, itzulbidaia izenekoa, Andres Urdaneta ordiziarrak ezarri zuen[5], Migel Lopez Legazpikoaren ilobak.

1898an, Ameriketako Estatu Batuek agintea hartu zuten eta Filipinetako uhartedia 1946 arte kolonizatu zuten. Bigarren Mundu Gerran hiriaren gehiengoa suntsitua izan zen. Gerrako bigarren hiri suntsituena izan zen, Varsoviaren atzetik. 1948-1976 artean Manilak hiriburutza galdu zuen, Quezon Hiriaren mesedetan. 1976ean, hiriburu bihurtu zen berriz.

Banaketa administratiboa

Manilako mapa

Hiria hamasei barruti geografikotan banatuta dago. Zortzi barruti Pasig ibaiaren iparraldean daude eta zortzi, hegoaldean.

BarrutiakBarangay
kopurua
Biztanleria
(2007 errolda)
Eremua
(ha)
Dentsitatea
(bizt/km²)
Binondo1012.10066,1118.304,1
Ermita136.205158,913.904,8
Intramuros55.01567,267.455,7
Malate5778.132259,5830.099,8
Paco4369.300278,6924.866,7
Pandacan3876.134166,0045.862,9
Port Area548.684315,2815.441,4
Quiapo1623.13884,6927.322,0
Sampaloc192255.613513,7149.758,5
San Andres65116.585168,0269.386,2
San Miguel1216.11591,3717.636,9
San Nicolas1543.225163,8526.380,5
Santa Ana3462.184169,4236.703,5
Santa Cruz82118.779309,0138.438,1
Santa Mesa5198.901261,0137.892,2
Tondo259630.604865,1372.891,6

Klima

    Datu klimatikoak (Manila, 1971-2000)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)29.530.532.133.533.232.231.130.630.930.930.729.731.2
Batez besteko tenperatura (ºC)26.527.228.529.930.029.228.528.128.228.227.126.228.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)18.520.825.926.226.726.225.825.525.525.524.923.924.6
Pilatutako prezipitazioa (mm)19.07.911.121.4165.2265.0419.6486.1330.3270.9129.375.42201.2
Euri egunak (≥ 1 mm)1.01.01.01.07.014.016.019.017.013.09.05.0104
Eguzki orduak1861962482702171801801551501861801862334
Iturria (1): World Meteorological Organization[6]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzki orduak 1961-1990)[7]

Ekonomia

Garrantzi handiko merkataritza eta finantzagunea da. Halaber, aipagarri dira ehungintza, tabako industria eta margolaritza. Nazioarteko portua eta aireportua ditu.[8]

Ondasun nabariak

Jai-Alai eraikina.

Herri eta hiri senidetuak

Manila ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Managua Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI; portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik. Jarraian agertzen diren hiriekin senidetasun harremanak ditu: [21]

Erreferentziak

Kanpo estekak