María Casal

madrildar aurkezlea, azafata, aktorea, zuzendaria eta gidoilaria

María Casal, jaiotzaz María Consuelo Casal Mínguez (Madril, 1958ko otsailaren 26a) madrildar azafata, aurkezlea, aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria da.

María Casal

Bizitza
JaiotzaMadril1958ko otsailaren 26a (66 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaAntonio Casal
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista aurkezlea eta antzerki zuzendaria

IMDB: nm0142786 Allmovie: p269955 TCM: 795772 Edit the value on Wikidata

Biografia

Antonio Casal (1910-1974) eta Carmen Mínguez aktoreen alaba da. Bere bizitza pertsonalari dagokionez, 1984ko apirilaren 11n Pedro Posadas kubatarrarekin ezkondu zen, Un, dos, tres... responda otra vez lehiaketan bere lankidea izan zuen Beatriz Escudero ezkontza-amabitxia zela.[1] Handik hilabete gutxira dibortziatu egin zen.[2]

Lan ibilbidea

Televisión Españolako Un, dos, tres... responda otra vez lehiaketan egin zuen debuta eta 1976tik 1978ra azafata aritu zen [3][4]

Ondoren, Amparo Larrañagarekin eta geroago Adriana Ozoresekin batera, Aplauso musika-saioaren aurkezpenaz arduratu zen, 1981 eta 1983 bitartean, Silvia Tortosaren ordez.[5]

Hurrengo urteetan La guerra de los niños (1980), Brujas mágicas (1981) eta La avispita Ruinasa (1983) filmetan parte hartu zuen.

Azken urteotan, ospe handia lortu zuen Espainian, telebistako serie arrakastatsuetan parte hartuta, hala nola Menudo es mi padre (1996) eta, batez ere, Hospital Central, non Elisa Sánchez erizaina interpretatu baitzuen 2000 eta 2004 urteen artean.[6]

Bi film labur ere zuzendu eta idatzi zituen: Dum-Dum (2003) eta Campos de luz (2004).

2008an, telebistara itzuli zen 700 euros, diario secreto de call-girl telesailean, Hospital Central utzi ondoren pantaila txikian egin zuen lehen lanarekin.[7]

2010eko abenduan, La que se avecina telesailaren bosgarren denboraldiko filmazioan parte hartu zuen, Araceli Madariagaren (Isabel Ordaz) neska-laguna zen Reyesen pertsonaia finkoari bizia emanez. Hura Montepinarrera iritsi zen, sexu-nortasun desberdinarekin hainbat urtez kanpoan egon ondoren.[8] Hala ere, denboraldi horretan baino ez zuen parte hartu.[9]

2014. urtean antzerki-autore gisa estreinatu zen, eta Tre-Mendas eta Lobas lanak estreinatu zituen Madrilgo Fernán Gómez antzokian, ekainaren 5ean.

2016. urtean El Caso: Crónica de sucesos seriean hasi zen, Laura López-Dórigaren pertsonaia interpretatuz. Antzerkiko aktore famatua zen Dóriga, protagonistaren izeba, eta garai hartako 'emakume tradizionalaren' aurreiritziak hausten zituen.[10]

Filmografia

Zinema

Izenburua eta norena den:

  • El alijo (1976),Ángel del Pozo.
  • Colorín colorado (1976),José Luis García Sánchez.
  • ¡Susana quiere perder... eso! (1977), Carlos Aured.
  • Perro de alambre (1978), Manuel Caño.
  • La guerra de los niños (1980), Javier Aguirre.
  • Brujas mágicas (1981),Mariano Ozores.
  • Hundra (1983), Matt Cimber.
  • La avispita Ruinasa (1983), José Luis Merino.
  • The Man in the Brown Suit (1989), Alan Grint.
  • Veneno que tú me dieras (1989), Mariano Ozores.
  • Extraños (1999),Imanol Uribe.
  • Piedras (2002), Ramón Salazar.
  • Maldito conejo (2004), Rafa Carmona y Luis Gimeno.
  • Múnich (2005), Steven Spielberg.
  • Magma (2006), Vicente Navarro.
  • Tod eines Keilers (2006), Urs Egger.

Telebistako programak eta bigarren mailako pertsonaiak serieetan

Telebistako serieak

UrteaTituluaPertsonaiaKateaAtalak
1982Los gozos y las sombrasKarmiña1.13 kapitulu
2000 - 2004Hospital CentralElisa SanchezTelecinco118 kapitulu
2008-2009Física o QuíimicaMarisa FuentesAntena 36 atal
2008700 euros, diario secreto de una call-girlSartu16 kapitulu
2010:Gran reservaMercedes Monsálvez1.13 kapitulu
2011La que se avecinaReyes Ballesteros RocaTelecinco13 kapitulu
2016El Caso: Cronica de sucesosLaura López-Dóriga1.13 kapitulu
2018VergüenzaOlgaMovistar Plus+5 kapitulu
201914 de abril: La RepúblikaIrene1.1. atala
2020Mercado centralSofia Zumarrak21 kapitulu
2022 - orainaldiaSentimos las molestiasElena GómesMovistar Plus+

Film laburrak

  • Campos de luz (2004). Zuzendari eta gidoilari gisa.
  • Dum dum (2003) Zuzendari eta gidoilari gisa.

Antzerkia

  • El hombre del atardecer, Santiago Moncada (1981)
  • Don Juan Tenorio, José Zorrilla, como Doña Inés (1984)
  • Por la calle de Alcalá 2, Esperanza Royrekin (1987)
  • El aperitivo, Gérard Lauzier (1991)
  • Sólo cuando me rio, Neill Simon (2004)
  • Celebración, Harold Pinter (2010)
  • El hotelito (2013), Antonio Gala (2013)
  • Tre-Mendas (2014), M. Casal (2014)
  • Lobas (2014), M. Casal (2014)
  • Te he dejado un pollo en el horno (2017), M. Casal (2018)
  • Ballenas asesinas (2019), M. Casal (2019-2020)

Sariak

Shangay sariak

UrteaKategoriaTelesailaEmaitza
2011Telebistako interpretaziorik onena (Isabel Ordaz ohia)La que se avecinaIrabazlea

Erreferentziak

Kanpo estekak