Marcello Mastroianni

Marcello Vincenzo Domenico Mastroianni (Fontana Liri, 1924ko irailaren 28a - Paris, 1996ko abenduaren 19a) aktore italiar bat izan zen.

Marcello Mastroianni

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcello Vincenzo Domenico Mastrojanni
JaiotzaFontana Liri1924ko irailaren 28a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1924ko irailaren 28a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1996ko abenduaren 19a)
HeriotzaParis1996ko abenduaren 19a (72 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
AitaOtteno Mastroianni
Ezkontidea(k)Flora Carabella (en) Itzuli  (1950eko abuztuaren 12a, 1948 -  1996ko abenduaren 19a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0000052 Allocine: 1158 Rottentomatoes: celebrity/marcello_mastroianni Allmovie: p46339 TCM: 124534 TV.com: people/marcello-mastroianni
Musicbrainz: 654c0356-1c74-4757-b5f3-fc960b2c289d Discogs: 1605384 Find a Grave: 7180 Edit the value on Wikidata

60ko eta 70eko hamarkadetan aktore italiar ezagun eta maitatuena izan zen Italiatik kanpo, batez ere Sophia Lorenekin batera egindako pelikulengatik eta Federico Fellini eta Vittorio de Sicaren filmetan protagonistaren papera bete izanagatik. Italiako zinemako aktorerik malguenen artean dago, izan ere, paper dramatikoetan nahiz komikoetan primeran moldatzeko trebetasun aparta izan zuen. “Commedia all'italiana” edo komedia italiarraren mosketarietako bat izan zen, Vittorio Gassman, Alberto Sordi, Ugo Tognazzi eta Nino Manfredirekin batera.Hiru bider izan zen aktore onenaren Oscar sarirako hautagai: 1963an Divorzio all'italiana (Dibortzioa italiar eran) filmagatik, 1978an Una giornata particolare filmagatik eta 1988an Nikita Mikhalkov zuzendari errusiarraren Oci ciornie (Begi beltzak) filmagatik.

Biografia

Marcello Mastroianni Fontana Lirin, Apeninetako herrixka batean jaio zen, Frosinone probintzian, 1924ko irailaren 28an. Haren aita Ottone Mastroianni zen, Umberto Mastroianni eskultorearen anaia, eta ama aldiz Ida Irole; biak jatorriz Arpinokoak ziren (hau ere Frosinone probintzian).Urte batzuk geroago, Mastroianniren familia Turinera joan zen bizitzera, oso denbora gutxirako, eta bertan Ruggero anaia jaio zen. 1933an behin betiko Erromara aldatu ziren.Oso gaztea zela, estra gisa lan egitea lortu zuen Carmine Galloneren Marionette, Alessandro Blasettiren La corona di ferro, Mario Cameriniren Una storia d’amore eta Vittorio De Sicaren I bambini ci guardano filmetan. 1943an eraikuntzako ingeniari tekniko izateko diploma lortu zuen Erromako Galileo Galilei Institutu Tekniko Industrialean. 1945ean lehenbiziko antzerki klaseak hartzen hasi zen eta berriz ere zinemari ate joka aritu zitzaion. Garai horretan Silvana Mangano izeneko neska gazte ezezagun batekin partekatu zuen aktore izateko ametsa eta elkarrekin maitasun istorio motz bat izan zuten.

Debuta

Benetan zineman lanean 1948an hasi zen Riccardo Fredaren Miserableak filmean, Victor Hugoren izen bereko eleberrian oinarritutako film batean, alegia. Garai berean, antzerkian paper txikiak lortzen hasi zen, hasieran konpainia amateurretan. Noizbait, ordea, Mastroianni gazteak Luchino Viscontiri atentzioa eman zion eta lehenengo papera eskaini zion profesional gisa, William Shakespeareren Rosalinda edo Come vi piace antzezlanean (1948, Teatro Eliseo – Erroma) eta ondoren Tennessee Williamsen Un tram chiamato Desiderio antzezlanean (1949, Teatro Eliseo – Erroma), Mitch-en papera jokatuz (Kowalsky-rena ordea Vittorio Gassmanek jokatu zuen). Orduan, Flora Carabella, bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, hark ere paper txiki bat baitzuen antzezlanean; 1950ean ezkondu ziren eta Barbara izeneko alaba bat izan zuten.Luciano Emmeren zuzendaritzapean hainbat komedia neoerrealistatan (Domenica d’agosto, Parigi è sempre Parigi, Le ragazze di Piazza di Spagna) parte hartu ondoren, lehenengo paper dramatikoak iritsi zitzaizkion, Claudio Goraren Febbre di vivere, Carlo Lizzaniren Cronache di poveri amanti eta Luchino Viscontiren Le notti bianche filmetan. Alessandro Blasetti zuzendariaren Peccato che sia una canaglia filmean ere parte hartu zuen.

Ospea eta nazioarteko arrakasta

1958an lortu zuen, behin betiko, izen sendo bat Italiako zinemagintzan I soliti ignoti filmarekin eta, jarraian, Adua e le compagne (1960) izenekoarekin.Divorzio all’italiana (1961) filmari esker, Zilarrezko Xingola (Nastro d’argento), British Film Academyren saria eta aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zituen.Federico Felliniren La Dolce Vita (1960) eta (1963) maisulanek nazioarteko arrakasta ekarri zioten, bai eta “latin lover” ospea ere; zahartzarora arte ahalegindu zen, alferrik samar, ospe horretatik ihes egiten. Horrexegatik, La Dolce Vita filmaren arrakastaren ondoren, inpotente baten papera jokatzea onartu zuen Il bell’Antonio (1961) filmean (Vitaliano Bracantiren izen bereko eleberrian oinarritutakoa), "sex symbol" mitoa suntsitzeko asmoz.1962an Time astekari estatubatuarrak erreportaje bat eskaini zion, atzerriko izar miretsiena baitzen Estatu Batuetan.Edertasunaz eta oso maila altuko lanez gain, bere aktore xarmaren arrazoietako bat bere aurpegiera hotza zen, zenbaitetan maltzurra, batzuetan malenkonia kutsu bat zuena eta nolabait lotsati itxura ematen ziona.1963an, Mario Monicelliren I compagni filmean fabriketan matxinadak pizten dituen intelektual sozialista baten papera egin zuen eta ondoren, Vittorio De Sicaren zuzendaritzapean eta Sophia Loren ondoan zuelarik Ieri, oggi, domani (1963), Matrimonio all’italiana (1964) eta I girasoli (1970) filmak egin zituen.Sophia Lorenekin batera sortu zuen bikotea Italiako zinemako harreman artistikorik arrakastatsuenetako bat izan zen, bien karrera osoan zehar iraun zuena eta pasarte gogoangarriak utzi zizkiguna.

Komedia musikala eta azken lanak

1996an komedia musikalean sartu zen, hiru bat hilabetez Garinei eta Giovannini-ren Ciao Rudy antzezlanean Rodolfo Valentinoren papera jokatuz; gauero dantzan eta abesten ibilita, alfer hutsa izateko ospea gezurtatzeko esperantza zuen. Alabaina, kritika ez zen xamurra izan berarekin eta nahiz eta emanaldietarako txartel guztiak behin eta berriz agortu, Mastroiannik agertokiak utzi zituen, 100 milioi lirako isuna ordainduz, Federico Felliniren Il viaggio di G. Mastorna filmatzeko. Riminiko maisuak, ordea, ez zuen inoiz proiektu hau aurrera ateratzea lortu; hori dela eta, dirua biltzeko, Terence Youngen The poppy is also a flower filmean hartu zuen parte.1968an Amanti filma egin zuen Vittorio De Sicaren zuzendaritzapean. Emakumezko protagonistarekin, Faye Dunawayrekin, harreman motz bat izan zuen baina asko hitz egin zen bikoteari buruz. Garai berean film batzuk egin zituen ingelesez, baina Sophia Lorenek ingelesez bikain zekien bezala, Mastroiannik esaldiak buruz ikasi behar izaten zituen esanahia ulertu gabe.1971n Marco Ferrerirekin lan egin zuen La cagna filmean eta platoan Catherine Deneuve aktore frantsesa ezagutu zuen; oso harreman luzea izan zuten, eta baita Chiara izeneko alaba bat ere. Hurrengo urtean Parisera joan zen bizitzera eta 1972 eta 1974 urteen artean pelikula frantses askotan lan egiteko aukera izan zuen.Italiara itzuli zenean, berriz ere komedia arinetan (Culastrisce nobile veneziano, La pupa del gangster), autore filmetan (Todo modo, Una giornata particolare), drametan (Mogliamante, Perl e antiche scale), eta film groteskoetan (Ciao maschio, Fatto di sangue fra due uomini per causa di una vedova, si sospettano moventi politici) lan egin zuen.1978an, Elio Petrik Jean Paul Sartreren obran oinarrituta zuzendutako telebistarako Le mani sporche telefilmean parte hartu zuen; horren aurretik Mastroiannik ez zuen sekula telebistan lan egin, Studio Uno telebista saioan gonbidatu gisa (Mina eta Sandra Miloren alboan) egindako zenbait agerraldi ospetsutan izan ezik.1980an Federico Fellinik beste behin deitu zion, filmaz geroztik hemezortzi urte igaro ondoren, La città delle donne lan berriko protagonista izateko. Berriz ere egin zuten lan elkarrekin 1985ean Ginger e Fred filmean, Giulietta Masinaren ondoan, eta baita 1987an ere, Intervista izenekoan.1987an Italiar Errepublikako Meritu Ordena jaso zuen, bigarren mailakoa. Geroago, 1994. urtean, lehen mailako ordena eskaini zioten.1988an Massimo Troisirekin batera protagonista izan zen Splendor eta Che ora è? filmetan, biak Ettore Scolaren zuzendaritzapean; azken filmari esker, bi protagonistek Volpi kopa jaso zuten Veneziako Mostran.

Gaixotasuna eta heriotza

Biriketan tumore bat aurkitu zioten. Hil aurretik, bere azken filma egiten ari zela (Manoel de Oliveiraren Viaggio all’inizio del mondo), aitormen luze bat errodatu zuen (Mi ricordi, sì... mi ricordo) Annamaria Tatòk, bere azken neskalagunak, zuzendutakoa, eta askok aktorearen testamentu espiritualtzat hartzen dutena.Bere Parisko apartamentuan zendu zen 1996ko abenduaren 19an, gaixotasunaren ondorioz. Haren alboan alaba gazteena egon zen, Chiara kuttuna. Mastroianniren gorpuzkinak Erromako Verano hilerrian daude.

Filmografia

FilmaZinema zuzendariaUrtea
I MiserabiliRiccardo Freda1948
Domenica d'agostoLuciano Emmer1949
Cuori sul mareGiorgio Bianchi1949
Vita da caniSteno and Mario Monicelli1950
Contro la leggeFlavio Calzavara1950
Atto d'accusaGiacomo Gentilomo1950
Parigi è sempre ParigiLuciano Emmer1951
Cinque mamme ed una culla - Passaporto per l'orienteMontgomery Tully eta Romolo Marcellini1951
SensualitàClemente Fracassi1951
L'eterna catenaAnton Giulio Majano1951
Viale della speranzaDino Risi1952
Tragico ritornoPier Luigi Faraldo1952
Penne nereOreste Biancoli1952
Le ragazze di Piazza di SpagnaLuciano Emmer1952
Non è mai troppo tardiFilippo Walter Ratti1953
Gli eroi della domenicaMario Camerini1953
LulùFernando Cerchio1953
Febbre di vivereClaudio Gora1953
Giorni d'amoreGiuseppe De Santis1954
La principessa delle CanariePaolo Moffa1954
Cronache di poveri amantiCarlo Lizzani1954
Schiava del peccatoRaffaello Matarazzo1954
Tempi nostri - Zibaldone N.2Alessandro Blasetti1954
Tam tam MayumbeGian Gaspare Napolitano1955
Il bigamoLuciano Emmer1955
La bella mugnaiaMario Camerini1955
Peccato che sia una canagliaAlessandro Blasetti1955
La fortuna di essere donnaAlessandro Blasetti1956
Il momento più belloGlauco Pellegrini1956
Il medico e lo steegoneMario Monicelli1957
Le notti biancheLuchino Visconti1957
Padri e figliMario Monicelli1957
La ragazza della salinaFrantisek Cap1957
Un ettaro di cieloAglauco Casadio1957
Amore e guaiAngelo Dorigo1958
I soliti ignotiMario Monicelli1958
Tutti innamoratiGiuseppe Orlandini1958
Racconti d'estateGianni Franciolini1958
Ferdinando I, re di NapoliGianni Franciolini1959
Il nemico di mia moglie - Il marito belloGianni Puccini1959
La LeggeJules Dassin1959
Adua e le compagneAntonio Pietrangeli1960
La Dolce VitaFederico Fellini1960
Il bell'AntonioMauro Bolognini1960
L'assassinoElio Petri1960
La notteMichelangelo Antonioni1960
Vie privéeLouis Malle1961
Fantasmi a RomaAntonio Pietrangeli1961
Federico Fellini1962
Divorzio all'italianaPietro Germi1962
Cronaca familiareValerio Zurlini1962
I compagniMario Monicelli1963
Ieri, oggi, domaniVittorio De Sica1963
Matrimonio all'italianaVittorio De Sica1964
Oggi, domani e dopodomaniLuciano Salce, Marco Ferreri eta Eduardo De Filippo1965
Io, io, io... e gli altriAlessandro Blasetti1965
La decima vittimaElio Petri1965
Casanova 70Mario Monicelli1965
Break-upMarco Ferreri1965
Spara forte, più forte... non capisco!Eduardo De Filippo1966
Lo stranieroLuchino Visconti1967
AmantiVittorio De Sica1968
Diamonds for BreakfastChristopher Morahan1968
I GirasoliVittorio De Sica1969
Scipione detto anche l'africanoLuigi Magni1970
Leo The LastJohn Boorman1970
Dramma della gelosia - tutti i particolari in cronacaEttore Scola1970
Giochi particolariFranco Indovina1971
Permette? Rocco PapaleoEttore Scola1971
La moglie del preteDino Risi1971
...Correva l'anno di grazia 1870Alfredo Giannetti1971
La cagnaMarco Ferreri1972
What?Roman Polański1972
Tempo d'amoreNadine Marquand Trintignant1972
RappresagliaGeorge Pan Cosmatos1973
Mordi e fuggiDino Risi1973
La grande abbuffataMarco Ferreri1973
AllonsanfanPaolo e Vittorio Taviani1974
Non toccare la donna biancaMarco Ferreri1974
La pupa del gangsterGiorgio Capitani1974
Don't Touch The White Woman!Marco Ferreri1974
Per le antiche scaleMauro Bolognini1975
L'Événement le plus important depuis que l'homme a marché sur la LuneJacques Demy1975
Salut l'artisteYves Robert1975
La donna della domenicaLuigi Comencini1975
Todo modoElio Petri1975
Signore e signori, buonanotteLuigi Comencini, Mario Monicelli, Nanni Loy
Ettore Scola eta Luigi Magni
1976
Culastrisce nobile veneziano'Flavio Mogherini1976
MogliamanteMarco Vicario1977
Una giornata particolareEttore Scola1977
Doppio delittoSteno1977
L'ingorgo - Una storia impossibile'Luigi Comencini1978
Ciao maschioMarco Ferreri1978
Così come seiAlberto Lattuada1978
Fatto di sangue fra due uomini per causa di
una vedova, si sospettano moventi politici
Lina Wertmüller1978
Giallo napoletanoSergio Corbucci1979
La città delle donneFederico Fellini1980
La terrazzaEttore Scola1980
Fantasma d'amoreDino Risi1981
La pelleLiliana Cavani1981
Oltre la portaLiliana Cavani1982
That Night in VarennesEttore Scola1982
GabrielaBruno Barreto1982
Storia di PieraMarco Ferreri1983
Il generale del armata mortaLuciano Tovoli1983
Enrico IVMarco Bellocchio1984
Le due vite di Mattia PascalMario Monicelli1985
Ginger and FredFederico Fellini1985
MaccheroniEttore Scola1985
I soliti ignoti vent'anni dopoAmanzio Todini1985
O Melissokomos (Ο Μελισσοκόμος)Theo Angelopulous1986
Oci ciornieNikita Mikhalkov1987
Miss Arizona (film)Pal Sandor1987
IntervistaFederico Fellini1987
SplendorEttore Scola1989
Che ora è?Ettore Scola1989
Cin CinGene Saks1990
Stanno tutti beneGiuseppe Tornatore1990
Verso seraFrancesca Archibugi1990
Le voleur d'enfantsChristian De Chalonge1990
To Meteoro Vima tou Pelargou
(Το Μετέωρο Βήμα του Πελαργού)
Theo Angelopoulos1991
De eso no se hablaMaria Luisa Bemberg1992
Used PeopleBeeban Kidron1992
Un, deux, trois soleilBertrand Blier1993
Prêt-à-PorterRobert Altman1994
A Hundred and One NightsAgnès Varda1995
Al di là delle nuvoleMichelangelo Antonioni1995
Sostiene PereiraRoberto Faenza1995
Trois vies & une seule mortRaul Ruiz1996
Viagem ao Princípio do MundoManoel de Oliveira1997

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcello Mastroianni