Maria Quintanal

kirol-tiratzaile espainiarra

Maria Quintanal Zubizarreta (Bilbo, 1969ko abenduaren 17a -) euskal kirolaria da, tiratzailea hain zuzen ere.[1][2]

Maria Quintanal
Bizitza
JaiotzaBilbo1969ko abenduaren 17a (54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Altuera155 zentimetro

Olympic.org: maria-quintanal Edit the value on Wikidata

Biografia

Kanarietako Atlántico Canario taldeko kidea, 1996an eta 2004an, hurrenez hurren, Atlanta eta Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Azkenetan zilarrezko domina lortu zuen foso modalitatean.[3]

2009an Espainiako federakuntzarekin arazoak zituela eta, Dominikar Errepublika ordezkatuko zuela adierazi zuen.[4]

Senarra Sergio Piñero tiratzailea ere bada eta Arantxa izeneko alaba du.[5][6]

Palmaresa

Hona hemen bere palmaresa:[7]

DominaModalitateaTxapelketaEgoitzaUrtea
UrreaFosoEuropako TxapelketaLonato2002
ZilarraFosoMunduko KopaGranada2003
UrreaFosoEuropako TxapelketaBrno2003
UrreaTrap BinakaEuropako TxapelketaBrno2003
BrontzeaTaldeakMunduko TxapelketaZipre2003
UrreaTrap BinakaMunduko TxapelketaZipre2003
UrreaFosoNazioarteko Sari NagusiaKairo2004
UrreaTrap BinakaNazioarteko Sari NagusiaKairo2004
ZilarraFosoOlinpiar JokoakAtenas2004

Erreferentziak