Marie-Andrée Ouret

Liburuzaina Baionako Mediateka

Marie-Andree Ouret (Suhuskune, Baxenabarre, 1970eko uztailaren 17a) Nafarroa Behereko liburuzaina, euskaltzalea, eta euskaltzain urgazlea da.

Marie-Andrée Ouret
Bizitza
JaiotzaSuhuskune1970eko uztailaren 17a (53 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina
Enplegatzailea(k)Baionako mediateka
KidetzaBiga Bai

Inguma: marie-andree-ouret

Euskararen gaia eskola publikoan aitzinarazi beharrez dabil, Biga Bai elkarteko lehendakari postutik.

Ofizioz, haatik, Baionako Mediatekako langile da, eta euskal funtsen Bilketa web ataria proiektuaren eramaile. Liburutegietako euskal ondarea eskuragarri uztea izan dute xede nagusia, milaka eta milaka dokumentu elkarri josiz, atari birtual batez.[1]

Biografia

Informazio eta dokumentazioko masterra ikasi zuen Parisen (Institut d’études politiques) eta Media numerikoetako masterra ere (Paris-VIII unibertsitatea).[2]

Parisen bizi zela hasi zen euskara klaseak ematen Euskal Etxean, eta horrek engaiarazi zuen euskararen alde.

2010etik honat Euskal Herrian bizi da. Larresoroko (Lapurdi) eskola elebidunean sartu zituen haurrak, eta segidan Biga Bai elkartean inplikatzen hasi zen, nahi baitzuen euskarazko irakaskuntzaren gaia barnetik ezagutu. Urte baten buruko, elkarteko lehendakaria joan zen, eta Ouretek zuen hartu postua.

Bilketa proiektua

Liburuzain gisa lan egiten du Baionako Mediatekan eta hor Bilketa proiektuaren arduraduna (misio-karguduna) da.[3] Frantziako Liburutegi Nazionala inplikatuta dago proiektuan eta Euskaltzaindia proiektuaren barne dago. Euskal funtsen web atari bat sortu da sarean.[4] Baionako Hiriak garatu webgune horrek Euskal Herriari buruz edota euskaraz diren dokumentu andana bat biltzen ditu.

2022an 2.000 liburu eta eskuizkribu zeuden; 3.500 argazki, postal, txartel eta plano, kartel, grabatu; 60 egunkari eta aldizkariren 17.000 artikulu; baita 2.500 film, soinu-dokumentu…[5]

Euskal kultur erakundeak modu ezberdinez bat egin du egitasmoarekin, hala nola bitartekari lana eginez publiko zabalari buruz edo euskal kulturari buruzko formakuntza saioak antolatuz profesionalentzat. Atariaren edukian ere zuzenki parte hartu du.[3]

Argitaratutako lanak

Bere liburu aipagarrienak hauexek dira:

  • Irakaskuntza elebidunaren erronka: hiztun osoak egitea (2012) Hur Gorostiaga, Arantxa Idieder, Aines Dufau, Paskal Bourgoin, Marie Andrée Ouret.[6]
  • Hizkuntza politikaren erronkak. - Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa. Euskaltzaindiaren XXI. Jagon Jardunaldia. (2018) Aines Dufau Lakaberatz, Marie-Andrée Ouret, Sebastian Castet[7]

Euskaltzain urgazlea (2013tik)

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2021eko azaroaren 26an. Azkue Bibliotekan eta Artxiboan aritu izan da 2013z geroztik.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak