Aines Dufau Lakaberatz

Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren zuzendaria. Euskaltzain urgazlea

Aines Dufau Lakaberatz (Donapaleu, 1965eko urtarrilaren 19a) baxenafar pedagogo eta hizkuntzalaria da. Euskal Ikasketetan lizentziaduna da (Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea).

Aines Dufau Lakaberatz

Bizitza
JaiotzaDonapaleu1965eko urtarrilaren 19a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Ikas
KidetzaEuskaltzaindia

Uztaritzen egoitza duen Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren zuzendaria da. Elkarte honek euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzen du. Ikasmaterialgintza sortzea, Animazio pedagogikoak eta dokumentazio zerbitzu bat kudeatzea dira elkarte honen lan ildo nagusiak. Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak: eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak... Katalogoa sarean kontsultagarri da, eta notizia guztiak deskargatzen ahal dira.

Euskaltzain urgazlea

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an. Hiztegi Batuko lantaldean aritu izan da 2013z geroztik.[1]

Ikas argitaletxean argitaratzen duten guzia euskara batuzko aditz formak erabiliz idazten dute, nafar-lapurterazko hiztegia eta joskera hobetsiz. Egun guzietako hizkuntza tresnarik baliosena Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua dute, eta oroz gainetik Nola Erran hiztegi elektronikoa. Teknika eta zientzia alorretako gaien lantzeko, Euskalterm eta Elhuyarren hiztegiak baliatzen dituzte. Nafar-lapurterazko tradizioari jarraikiz argitaratzen dutena, zubereraz ere argitaratzen dute, eskolako lehen eta bigarren zikloetan ari diren irakasle eta ikasleentzat (2 eta 8 urte). Alabaina Zuberoako haurrek lehenik zuberera menderatu behar dutela uste dute, haur literaturaren bidez, eta halaber zientzien eta matematiken bidez ere bai. Hausturarik ez dadin izan eskolako, herriko eta eskolako mintzairen artean, ikastresnak zubereraz ere argitaratzen dituzte, eskolako lehen urtekoentzat.[2][3]

Zenbait idazlan

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Ikas webgune ofiziala