Marta Torrejón

kataluniar futbolari defentsa eta biologoa

Marta Torrejón Moya (Mataró, Bartzelona, Katalunia,1990eko otsailaren 27a) kataluniar futbolari eta biologoa da. Defentsan jokatzen du Espainiako Lehen Mailako Bartzelona Futbol Klubean (Bartzelona FC) .

Marta Torrejón

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Torrejón i Moya
JaiotzaMataró1990eko otsailaren 27a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta biologoa
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Reial Club Deportiu Espanyol2004 / 2013
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2006 / 2009236
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2007 / 2019909
Catalonia women's national football team2007 / 201930
Bartzelona Futbol Kluba2013 / 17121
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Kirol zenbakia8
Pisua62 kilogramo
Altuera171 zentimetro

Twitter: marta_torre5 FIFA: 387132 UEFA: 105680 Edit the value on Wikidata

Espainiako selekzioarekin nazioartekoa izan da 2007tik 2019ra, guztira 90 deialdi. Lau urtez, Espainian nazioartekotasun gehien zuen jokalaria izan zen, 2021ean Alexia Putellasek bere marka gainditu zuen arte.[1]

Espainiako futboleko jokalari sarituenetako bat da, eta bere ibilbidean zehar sei liga eta hamar kopa irabazi ditu .[2]

Biografia

Mataron jaio zen. Futbolarekin lotutako familia batekoa da. Aita, osabak eta neba ere jokalariak ditu.[3] Txikitan tenisean jokatu nahi zuen arren, futbola aukeratu zuen gero. Eskolan hasi zen 7 urterekin, eta 12 urterekin Reial Club Deportiu Espanyol-en (RCD Espanyol) sartu zen, non emakumezkoen futbol-talde bat zegoen.[4] Futbolari lana unibertsitateko ikasketekin uztartu zuen eta biologian lizentziatu zen.[5]

Ibilbidea

Futbolari

Bere eskolako futbol taldean hasi zen, Mataróko CF Salesians taldean, eta denboraldi erdian Bartzelonako RCD Espanyoleko beheko kategorietan ibili zen, alebin eta haur-kategorian debuta eginez. Garai hartan mutilekin jolastu behar izan zuen, ez baitzegoen emakume-talderik; 14 urte zituela, Superligan egin zuen debuta eta klubaren funtsezko jokalaria bihurtu zen.

RCD Espanyol

2004. urtean, Espanyoleko beheko kategorietan jokatu ondoren, bere unea iritsi zitzaion eta nagusien jokalekura pasatu zen, Superligako lehen taldearekin jokatzeko. Talde horretan arrakasta handia izan zuen.

Bartzelona FC

2013az geroztik, Bartzelona Futbol Klubean jokatu du, eta kapitainetako bat ere bada.[5][6]

Selekzio nazionala

Espainiako selekzioa

2007ko azaroaren 25ean egin zuen debuta Espainiako emakumezkoen futbol-selekzioan, Shrewsburyko (Ingalaterra) Europako Txapelketako sailkapen-faseko partida batean.[7] Espainiako Selekzioko hasierako kategoria guztietan jokatu zuen, Espainiako Lehen Mailako Selekzio Absolutura iritsi baino lehen. Absolutuarekin 2015ean Kanadako Munduko Txapelketan (2015) parte hartu zuen eta 2019ko ekainean Frantziako Munduko Txapelketan, non selekzioaren kapitaina izan zen.[8] 2019ko abuztuan adierazi zuen selekziotik erretiratzen zela.[3]

Kataluniako futbol-selekzioa

Espainiako selekzio autonomikoen txapelketa 4 aldiz (2003, 2004, 2005, 2006) irabazi zuen; 14, 17 eta 18 urtez azpikoetan eta Kataluniako selekzio absolutuarekin ere jokatu zuen.[8]

Marta Torrejón ( ) RCD ESpanyol taldearekin, 2010eko Erregina Kopa txapeldunak
Marta Torrejón Kataluniako Kopa jasotzen, 2011
Kataluniar taldeen derbia (RCD Espanyol 2 - 0 Bartzelona FC, 2012
Marta Torrejón Kataluniar taldeen derbian, 2012
Marta Torrejón Olympique_Lyonnais eta Bartzelona FC UEFAko Champions Leaguen, 2019.05.18)
Marta Torrejón (behean eskuinean) Bartzelona FCrekin UEFAko Champions Leaguen Olympique_Lyonnais taldearen aurka jokatzear, 2019.05.18
Marta Torrejón (atzean erdian) Emakumezkoen FC Barcelona taldeko jokalariek eta langileek Kataluniako eta Bartzelonako kontseiluen harrera jaso zuten Bartzelonako Plaça Sant Jaumen, 2023ko Txapeldunen Liga irabazi eta hurrengo egunean.

Estatistikak

Klubak

2022ko maiatzaren 29an jokatutako azken partidan eguneratua.

TitulazioaKlubaHerrialdeaUrtea
Espainiako ligaRCD Espanyol Espainia  2006
Erreginaren KopaRCD Espanyol Espainia2006
Erreginaren KopaRCD Espanyol Espainia2009
Erreginaren KopaRCD Espanyol Espainia2010
Erreginaren KopaRCD Espanyol Espainia2012
Espainiako ligaBartzelona FC Espainia2013
Erreginaren KopaBartzelona FC Espainia2014
Espainiako ligaBartzelona FC Espainia2015
Erreginaren KopaBartzelona FC Espainia2017
Erreginaren KopaBartzelona FC Espainia2018
Espainiako SuperkopaBartzelona FC Espainia2020
Espainiako ligaBartzelona FC Espainia2020
Erreginaren KopaBartzelona FC Espainia2020
Erreginaren KopaBartzelona FC Espainia2021
Espainiako ligaBartzelona FC Espainia2021
Espainiako SuperkopaBartzelona FC Espainia2022
Lehen IberdrolaBartzelona FC Espainia2022
Erreginaren KopaBartzelona FC Espainia2022
Espainiako SuperkopaBartzelona FC Espainia2023
Lehen IberdrolaBartzelona FC Espainia2023

Palmaresa

Txapelketa nazionalak

TaldeaMailaDenboraldiaLigaKopaNazioartekoanGuztira
PartidakGolakPartidakGolakPartidakGolakPartidakGolak
RCD Espanyol

Espainia
1.a2008-09293----293
2009-10285----285
2010-11214----214
2011-12283----283
2012-13282----282
Guztira13417----13417
Bartzelona FC

Espainia
1.a2013-14301--60361
2014-15304--40344
2015-16273--60333
2016-17270--82352
2017-182871060357
2018-192963171398
2019-202036452319
2020-21321041914512
2021-2230660102468
Guztira2534020661833454
Guztira ibilbidean3875720661846871

Nazioarteko txapelketak

TxapelketaTaldeaHerrialdeaUrtea
Txapeldunen LigaBartzelona FC Suedia2021
Txapeldunen LigaBartzelona FC  Herbehereak2023

Eskualdeko txapelketak

TitulazioaKlubaHerrialdeaUrtea
Kataluniako KopaRCD Espanyol Espainia2005
Kataluniako KopaRCD Espanyol Espainia2006
Kataluniako KopaRCD Espanyol Espainia2007
Kataluniako KopaRCD Espanyol Espainia2008
Kataluniako KopaBartzelona FC Espainia2014
Kataluniako KopaBartzelona FC Espainia2015
Kataluniako KopaBartzelona FC Espainia2016
Kataluniako KopaBartzelona FC Espainia2017
Kataluniako KopaBartzelona FC Espainia2018
Kataluniako KopaBartzelona FC Espainia2019

Banakako goraipamenak

BereizketaUrtea
Soccer Draft-en arabera eskuin hegaleko defentsa onena2010

Bizitza pertsonala

Marc Torrejón futbolariaren arreba da.'Gainera, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko biologo titulua du eta Historia eta Geografia ikaslea.[5][9]

Ekintzailea

Torrejonek emakume askok futbolean jokatzeko izan dituzten oztopoak gainditzeko egindako lanak nabarmendu ditu, duela urte batzuk kirol horretan aritzeko zailtasunak baitzeuden. Azaldu zuenez, eskolan talde mistoetan jolasten hasi zenean, maiz entzuten zuen "futbola ez da neskentzat" esaldia. Egun, berdintasunaren aldekoa da. Emakumezkoen futboleko erreferenteen artean, Raquel Cabezón aitzindaria aipatzen du. Cabezón Espanyoleko kapitaina zen Torrejón 12 urterekin talde horretara iritsi zenean. Beste erreferente batzuk ere izan ditu, besteak beste, Sandra Vilanova, Érika Vázquez eta Vanesa Gimbert.

Erreferentziak

Kanpo estekak