Martin Alustiza

esku huskako pilotaria
Alustiza
Izen osoa:Martin Alustiza Gereñu
Jaiotza data:1961eko abenduaren 18a (62 urte)
Jaioterria:Segura, Gipuzkoa
( EH)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Postua:aurrelaria
Debutatze data:1980eko uztailaren 19a
Debutatze pilotalekua:Bergarako pilotalekua
Erretiratze data:2007ko maiatzaren 14a
Erretiratze pilotalekua:Zamora

Martin Alustiza Gereñu, pilota arloan Alustiza deituraz ezaguna (Segura, Gipuzkoa, 1961eko abenduaren 18a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Empresas Unidas, Asegarce eta Frontis enpresentzat jokatu zuen, aurrelari.

Ibilbide profesionala

Profesional mailan 1980ko uztailaren 19an debutatu zuen, Empresas Unidas enpresarekin, Bergaran. Pixkanaka-pixkanaka bere lekua egiten hasi zen, eta azkenean bere lehenbiziko titulua bereganatu zuen: 1984ko Bigarren Mailako Esku Huskako Pilota Txapelketa, finalean Urrari irabazita.

Ordudanik Lehen Mailako pilotarien taldera iragan zen, eta han titulu handi bat bereganatu zuen: 1993ko Esku Huskako Binakako Txapelketa Nagusia, Maiz II.a bikote zuela. Era berean, 1986ko, 1987ko eta 2001eko finalak ere jokatu zituen.

Bere gaitasun handienak segurtasuna eta kantxan ondo kokatzea ziren. Bi ezaugarri horiei esker, garai hartako profesional mailako pilotarien artean defentsarik onenetakoa izan zuten; beraz, menperatzeko oso aurkari latza zen. Gainera, erremate errepertorio zabala zuen.

1992an Asegarce enpresara igaro zen, eta haiekin aritu zen 2003 arte. Bere ibilbide profesionala Frontis enpresan amaitu zuen, eta 2007an ASPE enpresak intendente lanetarako kontratatu zuen.

Esku Huskako Binakako Txapelketa Nagusiko finalak

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantuakPilotalekua
1985-86Bergara II.a - MartinikorenaAlustiza - Tolosa22-15Anoeta
1986-87Ladutxe - TolosaAlustiza - Galarza III.a22-14Anoeta
1992-93 (1)Alustiza - Maiz II.aTitin III.a - Arretxe22-20Ogeta
2001Olaizola I.a - Goñi III.aAlustiza - Beloki22-13Atano III.a

(1) 1992-93ko denboraldian Unidas-Reur eta Asegarce esku pilotako enpresen desadostasunen ondorioz bi txapelketa ospatu ziren.

Esku pilotako 2. Mailako finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaTantoakPilotalekua
1983EsnaolaAlustiza22-07Anoeta
1984AlustizaUrra22-08Anoeta