Fernando Goñi

esku huskako pilotaria
Goñi III.a
Fernando Goñi, 2010ean
Goñi III.a, 2010ean
Izen osoa:Fernando Goñi Erize
Jaiotza data:1973ko otsailaren 5a (51 urte)
Jaioterria:Zubiri (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:atzelaria
Altuera:1,83 m
Pisua:84 kg
Debutatze data:1998ko otsailaren 27a
Debutatze pilotalekua:Labrit (Iruñea)
Erretiratze data:2010
Erretiratze pilotalekua:Labrit (Iruñea)

Fernando Goñi Erize, pilota arloan Goñi III.a deituraz ezaguna (Zubiri, Nafarroa Garaia, 1973ko otsailaren 5a) esku huskako pilotari profesional ohia eta enpresaburua da. Pilotan, atzelari jardun zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da. Lehendabiziko partida 1998ko otsailaren 27an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta pilotaleku berean hartu zuen erretiroa, 2010ean.[1]

Binaka jokatuz nabarmendu zen: jokatu zituen lau finalak irabazi zituen binakako txapelketa nagusian, eta 12 urte eman zituen estelarrak jokatzen. Jo handikoa ez zen; bai, ordea, pilotari langilea eta lehiakorra, ia hutsik egin gabe pilota ederki gozatzen zuena, bereziki partida garrantzitsuenetan.[1]

Gaur egun, Eugin (Nafarroa) dagoen Quinto Real ostatuaren jabe eta zuzendari da.[2] Gainera, MondoPilota enpresako buru ere bada; Nafarroako enpresa horrek turismo aktiboaren eta kulturaren arloan lan egiten du, eta Fernando Goñik pilota jokoari buruzko maisu eskolak eskaintzen ditu.[3][4]

Kirol lorpenak

Binakako Txapelketa Nagusia

Lau aldiz irabazi zuen Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia: 2001, 2004, 2005 eta 2009. urteetan, hain zuzen. Lehiaketa horretan, jokatutako final guztiak irabazi zituen.

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakEmaitzaPilotalekua
2001Olaizola I.a - Goñi III.aAlustiza - Beloki22-13Atano III.a
2004Titín III.a - Goñi III.aMartinez de Irujo - Lasa III.a22-8Atano III.a
2005Martínez de Irujo - Goñi III.aBengoetxea VI.a - Beloki22-12Atano III.a
2009Martinez de Irujo - Goñi III.aOlaizola II.a - Mendizabal II.a22-21Atano III.a

Estatistikak

Bere kirol ibilbidean, zenbaki hauek egin zituen Goñi III.ak, haren enpresaren webguneko fitxan jasota dagoenez:

Jokatutako partidakIrabaziakGalduakAldeko tantoakAurkako tantoak
9635344291799016878

Erreferentziak

Kanpo estekak