Maryna Vasileuskaia

bielorrusiar kosmonauta

Maryna Vitaleuna Vasileuskaiabielorrusieraz: Марына Віталеўна Васілеўская — edo Marina Vitalievna Vasilevskaiaerrusieraz: Марина Витальевна Василевская — (Minsk, Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista, SESB, 1990eko irailaren 14a) bielorrusiar kosmonauta eta Belavia airelineako hegazkineko laguntzailea da.[1] Bielorrusiako lehen emakume kosmonauta izan zen.

Maryna Vasileuskaia

Bizitza
JaiotzaMinsk1990eko irailaren 14a (33 urte)
Herrialdea Bielorrusia
Hezkuntza
HeziketaMinsk Institute of Management (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhegazkineko laguntzailea eta cosmonaut (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Belavia
Q103919944 Itzuli
Jasotako sariak
Astronauta
MisioakSoiuz MS-25
Denbora espazioan1.190.496 segundo

Instagram: bel.v.m.v Edit the value on Wikidata

Bizitza

2022ko abenduan sei kosmonautagaietako bat hautatu zuten Bielorrusiako Zientzien Akademia Nazionalak antolatutako bielorrusiar emakume bat orbitan izeneko ekimenean, hiru mila emakume astronautagai baino gehiagoren artean hautatua.[2] 2023ko maiatzean Bielorrusiako Espazio Agentziak sei hautagaietatatik espaziora bidaiatzeko gai izendatu zuen Maryna Vasilevskaia eta Anastasia Lenkova haren ordezkotzat.[3]

2023ko uztailaren 24an Errusiako Izarren hiriko Juri Gagarin Kosmonauten Entrenamendu Zentroan espazio-hegaldirako prestakuntza teorikoa eta praktikoa hasi zuen.[4]

2024ko martxoaren 23an Nazioarteko Espazio Estaziora hegan egin zuen Tracy Caldwell Dysonekin eta Oleg Novitskirekin Soiuz MS-25 espazio-hegaldian. Espazio estazioan 13 egun igaro ondoren, Lurrera itzuli zen Soiuz MS-24 hegaldian. Horrenbestez, Bielorrusiako lehen emakume kosmonauta bihurtu zen.

2024ko apirilaren 11n Aliaksandr Lukaxenka Bielorrusiako presidenteak Bielorrusiako heroi titulua eman zion.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak