Melilla

Melilla (amazigeraz: Tamlilt; arabieraz: مليلة, Malila, edo, egungo eta tokiko ahoskeran, Mlila; antzina Rusadir deitua) Espainiako autonomia-hiria da. Afrikako lurraldean kokaturik dago eta Marokok, Ceutarekin batera, beretzat aldarrikatzen ditu.

Melilla
Melilla

Melillako bandera

Melillako armarria
Geografia
Hiriburuabaliorik ez
35°16′57″N 2°56′51″W
Azalera12,3
Punturik altuenaMelilla Highest Point (en) Itzuli
KontinenteaAfrika
MugakideakBeni Ansar eta Oriental (en) Itzuli
Administrazioa
Alkate-PresidenteaEduardo de Castro (Indep.)
Melillako Alkate-PresidenteaEduardo de Castro González (en) Itzuli
LegebiltzarraMelillako Biltzarra
Demografia
Biztanleria85.491 (2023)
321 (2022)
Dentsitatea6.929,08 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu eremua
melilla.es
Melilla hiria.

Biztanle asko espainiar jatorrikoak dira, militarrak gehienak, eta juduen kopurua ere handi samarra da. Ez dago musulman asko, eta daudenak merkatariak dira. Azken urteetan emigrazio handia izan da. Portu frankoa denez, merkataritzak badu garrantzia, itsas portuaren inguruan batez ere.

Klima

    Datu klimatikoak (Melilla)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)16161720252729292523201723
Batez besteko tenperatura (ºC)13131516182224252320171518
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)10111213151821222117131115
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)89976312377870
Iturria: [1]

Historia

Feniziarrek sortu zuten hiria. 1497an Medina-Sidoniako dukeak eskuratu zuen, eta, Oranekin batera, turkiarren aginpidearen aurkako garrantzizko gune bilakatu zen. Ondoren eraso ugari ezagutu zituen, 1687an, 1715ean, 1893an eta 1909an batez ere.[2]

2014ko abenduaren 19an, 200 etorkin Melillan sartzen saiatu ziren baina ez zuten helburua bete. Asteko hirugarren saiakera izan zen[3].

2015eko urtarrilaren 2an, 700 immigrante Melillara igarotzen saiatu ziren, gauean zehar bi taldetan banatuta[4].

Ondarea

  • Melilla Zaharra, jatorrizko gotorlekuak eta harresiak. Eraikin zaharrenak XVI. mendekoak dira.
  • Victoria Grande gotorlekua, aurreko multzoaren barruan dagoen XVIII. mendean eraikitako eraikina, Melillako espetxea izan zen.

Hiri senidetuak

Melilla ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak