Ceuta

Ceuta[1] Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko autonomia hiri bat da, 1580. urtetik Espainiako estatuaren mende dagoena. Afrikako ipar-mendebaldean dago, Mediterraneoaren mendebaldeko kostaldean, Gibraltarko itsasartearen hegoaldean. Marokok koloniatzat jotzen du eta beretzat aldarrikatzen du Ceuta, bai eta Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko gainerako lurrak ere.

Ceuta
Ceuta

Ceutako bandera

Ceutako armarria
Geografia
Hiriburua
35°53′12″N 5°18′0″W
Azalera19,3
Punturik altuenaMonte Anyera (en) Itzuli
KontinenteaAfrika
MugakideakBelyounech (en) Itzuli eta Tangier-Tetouan-Al Hoceima (en) Itzuli
Administrazioa
Alkate-PresidenteaJuan Jesús Vivas (PP)
LegebiltzarraCeutako Biltzarra
Demografia
Biztanleria83.039 (2023)
−78 (2022)
Dentsitatea4.488,59 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu eremua
ceuta.es…

Geografia

Airetiko ikuspegia

Ingurune naturala eta klima

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Ceutak oraindik ez zuela bete hondakin urak arazteko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[2]

Klima

    Datu klimatikoak (Ceuta (Monte Hacho, altuera: 200 m))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)14.614.916.217.720.623.426.226.724.621.117.415.220.0
Batez besteko tenperatura (ºC)11.511.712.613.816.419.021.722.220.317.414.212.016.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)8.48.49.010.012.114.817.217.616.013.710.98.912.2
Pilatutako prezipitazioa (mm)87875956281311116176108586
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.310.88.68.34.92.90.70.53.27.99.411.078.5
Eguzki orduak1561491952132602903052932371901631612611
Iturria: [3]

Biztanleria

1981ean, 70.864 biztanle zituen.

Hizkuntzak

Bertako hizkuntzak espainiera eta arabiera dira.

Ekonomia

Arrantza eta merkataritza portu garrantzitsua du. Kontserba industria eta artisautzak ere indar handia du. Bestalde, militar hiria da.

Historia

Kartagotarren, erromatarren eta bizantziarren mendean egon zen arabiarrak hiriaz jabetu aurretik. Hiria asko hazi zen berberiarren eta espainiarren konkistaren garaian. Portugalen esku egon zen 1415ean, eta Espainiak hartu zuen 1580an. Estatu bihurtu zenetik, Marokok behin eta berriro aldarrikatu du Ceuta hiriaren jabetza.

Hiri senidetuak

Ceuta ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak