Mendebalde Kultura Alkartea

Mendebalde Kultura Alkarteak Bizkaieraren inguruan (Bizkaiko, Gipuzkoako Deba ibarreko eta Arabako Aramaio eta Legutio udalerrietako euskalkia) era espezifikoan lan egiten du, helburuak hauek izanda, haien hitzetan:

«Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, honan euskera bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea.»

Bilbon, Euskararen etxean dauka egoitza elkarteak

Erakunde publikoek eta aurrezki kutxa batek diruz laguntzen dute.

Jarduera

1997tik urtero jardunaldiak antolatzen dituzte,urtez urte aldatu egiten den gai baten inguruan. Bertan, aukeraturiko gaia jorratzeaz gain, euskararen alde lan garrantzitsua egin duen norbait omendua izaten da.

Euskalingua izeneko aldizkari elektronikoa argitaratzen du.

Kideak

1993ko martxoan sortu zen talde hau Alfontso Irigoien euskaltzale bilbotarraren eskutik. Bera izan zen alkarteak eginiko lehen jardunaldietan omendua, aurreko urtean hil baitzen.

Kideen artean hainbat euskalgile ezagun ditugu, besteak beste Andres Urrutia euskaltzainburua, Iñaki Gaminde hizkuntzalari eta ikertzailea eta Xabier Amuriza bertsolaria.

2010. urtetik 2021ean hil zen arte, Kaxildo Alkorta itzultzailea izan zen elkarteko lehendakaria.[1][2]

Erreferentziak

Kanpo estekak