Kaxildo Alkorta

itzultzailea, idazlea eta Mendebalde Kultura Alkartearen lehendakaria

Kaxildo Alkorta Barrena (Getaria, Gipuzkoa, 1943ko apirilaren 3a - Bilbo, Bizkaia, 2021eko urriaren 10a) itzultzailea, idazlea eta Mendebalde Kultura Alkartearen lehendakaria izan zen. Administrazioa euskaraz aldizkarian idazten zuen.

Kaxildo Alkorta
Bizitza
JaiotzaGetaria1943ko apirilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2021eko urriaren 10a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea

Inguma: kaxildo-alkorta-barrena

Bizitza

Getariarra jaiotzez, urte asko eman zuen Portugaleten (Bizkaia) bizi izaten. Jesuita izandakoa, Filosofia ikasketak egin zituen. Soldadutzatik itzulitakoan Portugaleten gelditu zen eta han, 1969an, bertako ikastolan hasi zen lanean, eskolak ematen. Ondoren, hogeita bost urtez IVAPen itzultzaile lanean aritu zen. Erretiroa hartuta, Mendebalde Kultura Alkartean jarraitu zuen lanean, 2010etik lehendakari gisa, eta prentsan idazten. 2012ko Bilboko Liburu Azokan bere elkartearen izenean Urrezko Luma saria jaso zuen.[1]

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kide zen. Gainera, haren zuzendaritzako kide izan zen 1988tik 1993ra bitartean.[2]

2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[3] Lehenagotik, 2001. urtetik, Euskaltzaindiaren Euskalkien lantaldean lan egiten ziharduen.[4]

2017az geroztik Bilbon bizi zen,[5] eta han hil zen 2021eko urriaren 10ean.

Liburuak

  • Giza zirriborroa. Bilbo: Etor-Mensajero, 1972. ISBN 978-84-271-0751-9
  • Batua, euskalkiek osatu, indartu eta joritu beharrekoa. Manu Ormazabalekin batera. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 1998.
  • Atzorik etzira. Bilbo:Mendebalde Kultura Alkartea, 2008. ISBN 84931882X, 253 or.
  • Egokitasuna hizkuntzaren erabileran : VIII. jardunaldiak. Patziku Perurena eta Iñaki Martínez de Lunarekin batera. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2004. ISBN 8493188247.
  • Mendebaldetik 10 urtegarrenean : X Jardunaldiak. Eneko Barrutiarekin batera. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2004. ISBN 8493188263.
  • Transmisinoa eta erabilerea : XIII. Jardunaldiak. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009. ISBN 8493188298
  • Berbak hariz josten : XV. Jardunaldiak. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2011. ISBN 849241376X.

Itzulpenak

  • Herman Melville: Moby Dick. Jose Mari Legorbururekin batera. Bilbo: Mensajero, 1977.
  • Gregoire Soberski: Burdin Aroko babes hiri bat, Biskupin. Bilbo: Mensajero, 1988.
  • Philippe Brochard: Gurutzatuen garaiko gotorleku bat, zaldunen "krac"-a. Bilbo: Mensajero, 1988 ISBN 8427115407.
  • Juan de Pagoeta: Elai Alai 2012. 50. urteurrena. Portugalete: Elai-Alai Kultur Elkartea, 2012.

Bibliografia

  • Nerea Pikabea: "Kaxildo Alkorta, Bilboko Mendebalde Kultura Alkarteko Lehendakaria". Administrazioa euskaraz, 78 zk. 2012 urrian, 5.or.

Erreferentziak