Mieltxo Saralegi

harri-jasotzaile nafarra

Mieltxo Saralegi Arribillaga (Leitza, Nafarroa, 1968ko otsailaren 2a) Euskal Herriko harri-jasotzailerik ezagunenetarikoa da. Gaur egun, berea da munduko harri altxaketa errekorra bi eskuekin, 2001eko apirilaren 28an 329 kilogramoko harria jaso baitzuen.[1]

Mieltxo Saralegi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMieltxo Saralegi Arribillaga
JaiotzaLeitza1968ko otsailaren 2a (56 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Bizitza

182 zentimetroko luzera du eta 132 kiloko pisua. Baserri mundutik dator. Bere aita Estebanek aizkoraren munduarekiko zaletasuna igorri zien sei seme-alabei (Gabriel, Natxi, Marbi, Esteban, Kristina eta Mieltxo). Anai-arrebetan gazteenak, Mieltxok, fisiko pribilejiatua zuen txikitatik eta agian horregatik harriari gehiago zuzendu zuen aitak. Leitzako Udal Kiroldegian lan egiten du eta Saralegi Anaiak Herri Kirolak enpresaren erakusketen sorkuntzaren arduraduna da. Iruñako Jolaskide Kiroldegian ere aritu izan da kirol monitore lanetan.

Mieltxo Edurne Nagorerekin ezkonduta dago, Txomin Nagore futbolariaren eta Jorge Nagore pilotariaren arrebarekin. Ehiza da bere zaletasunik handiena, horregatik asteburuetan ahal duen guztietan bere eskopeta hartzen du. Mieltxoren beste zaletasunen bat Leitzako familiaren baserria da, herriaren kanpoaldean kokatua. Han, ardi latxa, antzara eta idi kopuru ederra daukate. Abere hauek erakustetarako erabiltzen dituzte Iruña, Donostia edo beste hiri batzuetan.[2]

Markak

Saralegiren jasoaldiak, adinaren arabera
AdinaJasotako harria (kg)
1280
13100
14125
15150
17200
18225
19270
20275
21280
23290
24312
25320
27322
28324
29326
30327
31328
32329

Erreferentziak