Miguel Poblet

txirrindulari kataluniarra

Miguel Poblet Orriols (Montcada i Reixac, Bartzelonako probintzia, 1928ko martxoaren 18a - Bartzelona, 2013ko apirilaren 6a) txirrindulari katalan izan zen, profesionala 1944 eta 1962 artean, denbora horretan 62 garaipen lortu zituelarik.

Miguel Poblet
Miguel Poblet
Informazio pertsonala
Jaiotza data1928ko martxoaren 18a
Jaiotza herriaMontcada i Reixac
Jaiotza herrialdea Katalunia
Heriotza data2013ko apirilaren 6a (85 urte)
Heriotza herriaBartzelona
Heriotza herrialdea Katalunia
Kirol informazioa
Egungo taldeahila
ModalitateaErrepidea
Profesional taldea(k)
1952
1953-1954
1955
1956
1957–1958
1959
1960–1961
1962
Minaco-Telefunken
La Perle-Hutchinson
Splendid-d'Alessandro
Faema-Guerra
Ignis-Doniselli
Ignis-Frejus
Ignis
Ignis-Moschettieri
Garaipen nagusiak
Milan–San Remo (1957, 1959)
Italiako Giroa, 20 etapa
Kataluniako Volta (1952, 1960)
Frantziako Tourra, 3 etapa
Espainiako Vuelta, 3 etapa

Profesionaletara oso gazte pasa zen, 16 urte baino ez zituelarik, baina, denbora askoan zehar, bizi zen toki inguruan ospatzen ziren lasterketetara mugatu zen, nagusiki Katalunia eta inguruko probetara.

Azkenean, Espainiatik kanpoko probetan parte hartzen hasi zenean, Pobletek esprinter bikaina zela frogatu zuen. Italian lortu zituen bere garaipenik garrantzitsuenak. Bi aldiz irabazi zuen Milan-San Remo klasikoa, eta beste behin bigarren izan zen, eta Italiako Giroan hogei etapa garaipen lortu zituen, Espainiako Vueltan eta Frantziako Tourrean beste hiru garaipen ere lortu zituen arren, azken itzuli honetan, maillot horia jantzi zuen lehen espainiarra izatea lortu zuelarik 1955eko edizioko etapa baten. 1956an urte berean hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehen txirrindularia bihurtu zen, ondoren Pierino Baffik 1958an eta Alessandro Petacchik 2003an berdindu zuten errekorra.

Palmaresa

1945

1947

1948

1949

1951

1952

1953

1954

1955

1956

1957

1958

1959

1960

1961

Emaitzak lasterketa nagusietan

Itzuli Handiak

Itzulia1955195619571958195919601961
Italiako Giroa-UT6.6.6.25.41.
Frantziako Tourra26.UTUT----
Espainiako VueltaUTUT-----

Beste Itzuliak

Itzulia194519461947194819491950195119521953195419551956195719581959196019611962
Kataluniako VoltaUT5.7.2.16.1.18.3.4.13.26.26.1.
Suitzako ItzuliaX19.

Klasikoak eta Txapelketak

Lasterketa194519461947194819491950195119521953195419551956195719581959196019611962
Milan-San RemoX1.2.1.26.39.
Paris-Roubaix40.32.26.2.37.3.
Züricheko txapelketa14.
Paris-Brusela3.
Paris-Tours6.7.4.
Lombardiako Giroa31.10.2.3.12.
Munduko txapelketaXUTUTUT11.UT24.UT

Erreferentziak

Kanpo estekak